Paisaia bat, edo, inguralde batean agertzen diren
eszenak erakusteko, hitzak baino hobeak imajinak direla ez dut dudarik. Idazle
aparta behar duzu izan irakurleak burmuinean inguruko marrazki egokia konposatu
ahal izateko.
Saiatu izan naiz behin baino gehiagotan, ahalegina
handia egin dut, paisai miresgarri hauek deskribatzen, behartuta askotan;
zintzilikatu nahi nituen argazkien kalitatea exkaxa zelako, edo, idazteak berak
motibatzen ninduelako. Hizkiez paisaiak deskribatzea ariketa zaia dela iruditu
zait beti.
Azaldu nahi dudan azken eskalada honetan hitzak soberan
daudela iruditzen zait. Atera ditugun imajinak ederto islatzen dute zer den,
eta zer egin dugun, Txindoki mendia neguko gordintasunak estaltzen duenean.
Oraingo honetan eskalada imajinak egoki jasotzerakoan
faktoreak aldeko izan ditugu; eguraldia hotza eta argia zen, Iker Artolak ez
du nagikeritasun apurrik argazki kamera ateratzeko, eta horma hurbiltzen ari
ginela Ramonekin egin genuen topo, pareta azpitik atera zizkigun argazki eder
batzuk.
Behingoz esan dezaket hitzak alferrik daudela, imajinak
adierazten dutela eguna nolakoa izan zen. Bakarrik azaldu Iker Artolarekin
eskalatu nuen bidea Eskola pioletorum izan zela, irteeran bariante berri bat
sortuz, M5+/M6 zailtasuna izan dezakeena.
para disfrutar basta algo de salud, una pizca de suerte y un montón de ganas
ErantzunEzabatuy todo eso cerca de casa
Aupa bikote, plazerra unetxo hori zuekin konpartitzea egun zoragarri horretan, hurrengo bitarte!!
ErantzunEzabatu