sábado, 18 de mayo de 2013

BALERDI - Shot the Sheriff



   Klima aldaketa bat gertatzen ari dela geroz eta nabarmenagoa da. Ipar poloko izotzak urtzen ari direla diote jakintsuek. Patagoniako berriek adierazten dute eguraldia oso txarretik, txarrera pasa dela. Gurean berriz betiko eguraldi petrala, oso petralera pasatu da.
   Aurreko asteartean, eguraldi on leiho txiki bat aprobetxatuz, honek ia goi-mendiko itxura hartzen du, Aritz Azkue eta biok Balerdira joan ginen. Ederki pasatu genuen Shot the Sheriff bidea eskalatzen. Aritzek ez zuen pareta eta ingurua ezagutzen, txunditua geratu zen. Ia bi urte dira bidea zabaldu nuela, tamalez euri  asko egin du ordutik. Lau luzeei kalitatezko puntuazio bat eman ezkero, lehenak izango zuen puntu gehien. Oso ona da. Bigarren eta hirugarrena puntuz bateratuak egongo lirateke. Azken luzea berriz, haitzaren kalitatea gaitik, puntu gutxiago lortuko zituen. Guk hirugarren luzea eta laugarrena elkartu genituen 50m luze batean. Orokorrean oso ongiko puntuazioa aterako zuen. Hartu izango nuen nik gustura puntuazio hori nire ikasle garaian. 


Paretara inguratzen

Bidexka pixka bat desbrozatzen
lehen luzea

bigarrena goitik
 
Hirugarren tirada
 
Hirugarrenean
Oinez jaistea erabaki genuen

2 comentarios:

  1. bide oso,oso gomendagarria ,lekue brutala eta konpañia zer esanik ez.
    ez dakit zelakoa izango ziñen ikasle bezela baina irakasle bezela bikan jarriko nizuke(bere gimnasiako maisutaz maitemienduta dagoen neskatza baten esaldia ematen du honek ez??...jejjeje)

    segi egurre emoten mikel , danok eskertuko dugu eta.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Egun ederra pasatu genuen, oasis bat izan zen ekaitzen hartean. Ikasle bezala, ¡¡¡ txarraaaa !!! izan nintzen. Dakiguna transmititzea beste kontu bat da, entzuten ari danak arreta jartzen badu beintzat. ¡¡¡ aupa aritz !!!

      Eliminar