viernes, 28 de octubre de 2011

ETXAURI- Tormenta del Este bidea


   Sinets ezina dirudi, baina egia da. Egun gutxi falta dira mundu osoko gizakien populazioa zazpi mila milioietara iristeko. Leku lasai bat aurkitzea ia ezinezkoa dirudi. Nik lortu dut. Bakar bakarrik egon nahiz Etxaurin. Putre eta beleen konpaia izan dut  egun osoan. Arraroa dirudi arren, batzuetan, bakarrik jendearen artean baino babestuagoa zaude.
   Tormenta del este, Eneko Cesar eta Mikel Zabalzaren bide bat da. Beraiek dena librean eskalatu zuten. Nik berriz al izan dudan moduan igo dut. Lehen luzea beraz 7a da. Nik 6b/A1 egin dut. Gantxo bat beharrezkoa izan dut bigarren paraboltetik ateratzeko. Bigarren luzea librean egin dut 6b+. Hirugarrena artifizial hutsean burutu dut. A2 izango da. Parabolta txapatu eta arrakala guztia friend eta fisurerotaz zintzilikatzen igo dut. Mikelek bere blogan aholkatzen duen bezala, azken luze honetan ez naiz zuhaitzeraino igo. Kimikoen bilera batetara joan naiz zuhaitza baino 10m beherago.
   Txapo Eneko eta Mikel. Oso ondo pasatu dut zuen bidea eskalatzen.
Lehen tirada

Bigarren tirada

Hirugarren tirada. Erdiko arrakalatik dijoa bidea. Materiala erretiratu eta gero atera dut argazkia.


Etxauri udazkenez jazten ari da.

sábado, 22 de octubre de 2011

GRANDES JORASSES- Burdiña harriaren kontra




Eskalada bidai honetaz pentsatzean,  abentura film klasikoetan azaltzen diren pertsonaietan oroitzen naiz. Gizon bat bere egunerokotan dago, eta bat-batean antzinako lagun bat azaltzen zaio akzio pixka bat eskaintzen. Honek asko pentsatu gabe dena utzi eta laguna segitzen du abentura egarriz. Gure kasuan ia gauza bera gertatu zen. Ni lasai asko nengoen Iturtxon nire azienda zaintzen. Bat-batean korreora Keparen mezu bat iristen da sei enlaze desberdinekin. Lehenengoan  klikatzearekin batera , nire begi bista aurrean aspaldian desiratutako informazioa dago, eta horrekin batera bertara joateko proposamena.  No Siesta bidearen eskalada berriak eta Grandes Jorasses- en baldintzak azaltzen ziren. Gehiago ez nuen behar izan dena utzi eta abentura bila irteteko.
      Chamonixek estresa sortzen dit. Iritsi eta berehala hasten gara gora eta behera azken ukituak ematen igoeran beharko dugun gauzak prestatzen. Nekatu egiten nau. Gainera urte sasoi honetan oporrak hartzen dituzte bailaran bizi diren gehienek, beraz denda asko itxiak daude. Montenbers-ko trena ere konpontzen ari dira. Dena dago hankaz gora.
   Azkenean ados jartzen gara zer igo eta zer utzi auzian. Estrategiaren puntu batzuetan eztabaida izan dugu. Petatearen asuntoak ni ez nau konbentzitzen. Ez zait logikoa iruditzen pareta tramu txiki bategatik petatearen deserosotasuna sufritzea bide osoan. Prest azaltzen naiz nire petate txikia motxilan sartu eta behar denean ateratzeko. Baina logikaz aukera hau ez da ona. Beraz, azkenean motxilekin goaz, eta nirea erabiliko dugu petate moduan behar denean. Janarian ez dugu asko eskatimatu, Lechaux-ra behintzat mordoa eramaten dugu.
   Lasai goaz glaziarretik. Frontalen argiek laguntzez gaituzte paretarantz-ko bidea bilatzen. Honek harritu egiten nau. Normalean urduritasuna eta ezin egona sortzen dizkit lehen momentu hauek. Aterpean egon garen ordu gutxi hoietan, lo ere egin dut. Gaua da oraindik pareta azpira iristen garenean. Gasezko sukalde txikia ateratzen dugu eta te bat prestatzen itxaroten diogu egun sentiari.  
   Izotzaren kalidadea lehen parte onetan ez da oso egokia. Konkretuki luze bat tokatu zitzaigun barrukoak mugitu zizkiguna. A1-ko erresaltearen aurreko tiradaz ari naiz. Oreka hutsa, plaka etzan batetan, pioletak haitzean erantsitako izotz “ karkaxa” batzuetan kokatuz. Seguruak urrun, eta nerbioak dominatzen. Brutala.
   Konturatzerako eguna joaten zaigu. Ez gara iritsi gaua pasatzeko pentsatua geneukan lekura. Nekatuak gaude eta bertan bibaka egitea adosten dugu. Deserosoa geratzen da bibaka. Ez ditugu botak ere kendu. Lo zakura sartzeko kriston komeriak pasatzen ditugu. Eserita itxaroten diogu egun sentiari.
   Goiz gaude berriro martxan. Zailtasun teknikoak handitzen dijoaz, zortez, baita ere izotzaren kalidadea. Azkarrago eta seguruago mugitzen gara. Oraindik egun argiaz haitz paretaren azpira iristen gara. Denbora dugunez bi luze ekipatuak uzten ditugu eta bibakatzera izotz maldetara jaisten gera. Gau hau ere oso deserosoa suertatzen zaigu.
   Libre- artifiziala erabiliaz metroak nahiko erraz irabazten dizkiogu tramu honi. Gogotsu goaz eskalatzen. Gaur gustatuko litzaiguke paretatik ateratzea. Azkeneko tiradak benetako izotz eskalada dira. Linea zuri sendo bat segitu behar dugu gorantz. Tramu batzuetan izotza juxtu xamarra dago. Gehiago saiatu beharra suposatzen du horrek. Azken tirada frontalaren argiaz lagunduta eskalatzen dugu. Irteera haitzean da, baina bukatzeko dugun gogoaz baliatuz erraz gainditzen ditugu zailtasun horiek.
   Gailurrean gaude, ezin dut sinetsi. Kepa eta biok besarkatu egin gara. Gure bihotz hoztuak berotasuna behar dute. Lo zakuaren epeltasunean, elur gainean etzanda, ezin diet malkoei eutsi.  Emozionatua nago. Leku magiko batetan sentitzen naiz, munduaren gainetik. Aita etortzen zait burura, Alfonso ere han dago. Nik denei eskerrak ematen diet. Zoriontasunak existitzen badu, honek behar du izan.  


          
Lehen erresalte azpian

Metroak irabazten lehen egunean

Haitz paretaren bigarren tiradan


Haitz paretaren hirugarren tirada


Azken eguneko tiradatan

Metro asko daude azpitik

Izurratuak baina konten

martes, 4 de octubre de 2011

OGOÑO- Heriotzaren Semeak bidea

   Inguru bakoitzak bere momentua dauka pertsona baten bizitzan. Arrazoi puntual baten gaitik bertaratzen zara eta ezagutzen duzu. Ogoñoren kasuan hori da. Familia izan arte eta asteburua pasatzeko denen gustuko leku baten beharra sufritu arte, ezin dira gauza hauek ulertu. Nire gustuko lekuak eskalatzeko aukera behar dute izan. Etxekoak berriz hondartzarekin konformatzen dira. Beraz zer gauza ederragorik denak pozik eta gustura ikustea baino. Klaru, gu bezala beste askok ideia berdinekin dabiltza eta horrek paradisua pixka bat altaratzen du.
   Larunbatean hondartzan eguzki azpian intsolazio baten puntuan egon eta gero, azken orduan, Keparekin abiatzen naiz ogoñoko paretetara benetako beroa pasatzera. Arratseko seiak dira eta oraindik eguzkiak erre egiten du. Errausketarik Ez bidea eskalatzeko asmotan rapel egiten dugu Josu Garcia bidetik. Flipatzen noa parajearen edertasunaren gaitik. Itsasoa eta haitzaren kontrastea, eguzkiaren azken orduko argitasunarekin resaltatua, sinets ezinezko momentuak sortzen ditu. Gu han giñan. Bidea polita da eta ondo egiten da. Patxi eta Mikelen opari bat eskalatzaile guztiei.
   Igandean lehen orduan pareta azpian geunden berriro. Ez genuen nahi eguzkiak paretan harrapa gintzan. Egun handia zen ura. Nik asteko, katu oinak estreinatzen nituen. Eta ez zen gutxiagorako. Keparekin nioan berak zabaldutako Heriotzaren Semeak bidera. Lau urte kosta zitzaion bidea bere gustura uztea. Igoera gutxi ditu. Unaiek estreinatu zuen bere paregabeko klasea erakutsiz. Erlantzek ere heldu ditu regleta mingarri horiek. Hurrenak gu giñan. Asko gusta zait bidea, naiz eta hirugarren luzea enkaderatzerik ezin izan. Nik zailtasun hauek proposatuko nituzke luze bakoitzeko. Lehen luzea 7b “vidilla” izango zen. Bigarrenari 7a+ emango nion. Tirada hau bigarrenez eta motxila txiki batekin egin nuen. Hirugarrena gogorra iruditu zitzaidan. Helduleku edo hanka asko markatu eta garbitu gabeak zeuden. Nik 7b+ on bat bezala proposatzen dut. Baina berriro diot ez nuela enkadenatzea lortu. Laugarrena 6b+ izango da. Orokorrean bide paregabea, betea uzten dizuen horietakoa. Ez nuen besterik espero Keparengatik.
        





Ederra benetan lekua


Errausketarik ez bigarren luzea


Heriotzaren semeak lehen luzea


Heriotzaren semeak bigarren luzea


Heriotzaren semeak hirugarren luzea