sábado, 22 de octubre de 2011

GRANDES JORASSES- No Siesta bidea




   Eskalada bidai honetan pentsatzean,  abentura film klasikoetan azaltzen diren pertsonaietaz oroitzen naiz. Gizon bat dago mendiko etxola batean dago, erretiroan, eta bere egunerokotan dabil,  bat-batean antzinako lagun bat azaltzen zaio akzio pixka bat eskaintzen. Gizonak, asko pentsatu gabe dena utzi eta laguna segitzen du abentura egarriz. Nire kasuan ia gauza bera gertatu zen, lasai asko nengoen Iturtxon azienda zaintzen. Bat-batean korreora Keparen mezu bat iritxi zitzaidan sei enlaze desberdin eskegiak zituela. Lehenengoa  klikatzearekin batera , nire begi bista aurrean aspaldian desiratutako informazioa bat azaldu zitzaidan, honekin batera bertara joateko proposamen zoragarria zetorren, motxila prestatzen hasi nintzen segituan.  
  No siesta bidearen eskalada baten berri, eta Grandes Jorasses hormaren baldintzak azaltzen ziren artxibo haietan. Gehiago ez nuen behar izan dena utzi eta abentura bila irteteko.



      Chamonixek estresa sortzen dit. Iritsi eta berehala hasten gara gora eta behera ero mun, azken ukituak eman nahi dizkiegu eskaladetan beharko ditugun gauzei. Nekatu egiten nau. Azaroan gaude, urte sasoi honetan oporrak hartzen dituzte bailaran bizi diren gehienek, beraz, denda asko itxiak daude. Montenbers-ko trena ere konpontzen ari dira. Dena dago hankaz gora.
    Kepa eta biok, azkenean, ados jartzen gara zer igo eta zer utziko dugun auzian, estrategiaren puntu batzuetan eztabaida izan dugu. Petatearen asuntoak ni ez nau konbentzitzen. Ez zait logikoa iruditzen pareta tramu txiki bategatik petatearen deserosotasuna sufritu beharra bide osoan.  Ala ere prest azaltzen naiz nire petate txikia motxilan sartu eta behar denean ateratzeko, baina logikaz aukera hau ez da ona ere, beraz, azkenean motxilekin goaz, nirea erabiliko dugu petate moduan behar denean. Janari asuntoan ez dugu asko eskatimatu, Lechaux-ra behintzat mordoa eramaten dugu.



   Lasai goaz glaziarretik gora, frontalen argiek laguntzez gaituzte paretarantz-ko bidea bilatzen. Pittin bat harritua noa, normalean urduritasuna eta ezin egona sortzen dizkit lehen momentu hauek, gaur oso lasai noa, aterpean egon garen ordu gutxi horietan ere lo egin dut. 
  Gaua da oraindik pareta azpira iristen garenean. Gasezko sukalde txikia ateratzen dugu eta te bat prestatzen itxaroten diogu egun sentiari.  


Lehen erresaltearen azpian
   Izotzaren kalidadea lehen partean ez da oso egokia. Konkretuki luze bat tokatu zitzaigun barrukoak mugitu zizkigunak. M7-ko erresaltearen aurreko tiradaz ari naiz. Oreka hutsa izan zen, plaka etzan batetan gindoazen, haitzean erantsitako izotz “ karkaxa” batzuetan pioletak kokatu nahian. Seguruak hurrun eta eskaxak ziren, nerbioak ezin dominatu genbintzan, brutala.


   Konturatzerako eguna joan zitzaigun, ez giñan iritsi gaua pasatzea pentsatua geneukan lekura. Nekatuak geunden, bertan bibaka egitea adostu genuen. Oso desatxegiña geratu zen bibaka, ez genituen mendiko botak ere kendu lo zakura sartzeko. Eserita itxaron genion egun sentiari.
   Goizean goiz gaude berriro martxan. Zailtasun teknikoak handitzen dijoaz, zortez, izotzaren kalidadea baita ere. Azkarrago eta seguruago mugitzen gara. Oraindik egun argiaz haitz pareta tentearen azpira iristen gara. Denbora dugunez bi luze ekipatuak uzten ditugu eta bibakatzera izotz maldetara jaisten gera. Gau hau ere oso deserosoa suertatu zitzaigun.


   Libre- artifiziala erabiliaz metroak nahiko erraz irabazten dizkiogu pareta tenteari. Gogotsu goaz eskalatzen. Gaur gustatuko litzaiguke paretatik ateratzea. 




   Azkeneko tiradak benetako izotz eskalada dira. Linea zuri sendo bat segitu genuen gorantz. Tramu batzuetan izotza juxtu xamarra azaltzen zen, gehiago saiatu beharra suposatzen zuen horrek. Azken tirada frontalaren argiaz lagunduta eskalatzen dugu. Irteera haitz hutsean egin genuen, baina bukatzeko ditugun gogoak baliatuz erraz gainditzen ditugu zailtasun horiek.



   Gailurrean geunden, ezin nuen sinetsi, Kepa eta biok besarkatzen gara, gure bihotz hoztuak berotasuna behar zuten. Lo zakuaren epeltasunean, elur gainean etzanda, ezin izan nizkien malkoei eutsi, emozionatua nengoen. Leku magiko batetan nengoela sentitzen nintzan, munduaren gainetik nengoela. Aita etorri zitzaidan burura, Alfonso ere han zegoen, nik denei eskerrak eman nizkien. Zoriontasuna existitzen bada, horrek behar zuen izan.  



2 comentarios:

  1. Aupa txapeldun. Zorionak.Mikel, zurekin komentatu nahi nun informazio batzuk. Nera emaia da.-
    taskerido@gmail.com Harri arremanetan, ez dakit ze hostias egin dut zure mobillakin.

    ResponderEliminar
  2. carai Kepa, este año cambiastes el solecito del vercors por los rigores de Jorasses
    Enhorabuena pareja, vaya rutón os habéis cascado

    ResponderEliminar