martes, 4 de octubre de 2011

OGOÑO- Heriotzaren Semeak bidea

  


   Inguru bakoitzari bere momentua iristen zaio. Arrazoi puntual batzuen gaitik, egun batean, bertaratzen gara eta ezagutzen dugu zona hori. Ogoñoren kasuan ere horrela izan da. Familia izan arte, eta asteburua pasatzeko denen gustuko leku baten beharra sufritu dugun arte, ez genuen leku paregabe honen beharra izan.
   Nire gustuko lekuak eskalatzeko aukera behar dute izan. Etxekoak berriz hondartza soil batekin konformatzen dira. Beraz, zer gauza ederra denak pozik eta gustura ikustea. Tamalez, gu bezala beste askok behar berdinekin dabiltza, eta horrek paradisua pixka bat altaratzen du.

   Larunbata goiza hondartzan eguzki azpian, intsolazio baten puntuan, egon eta gero, azken orduan, Keparekin abiatzen naiz ogoñoko paretetara, orain bai, benetako beroa pasatzera. Arratseko seiak dira, eta oraindik eguzkiak erre egiten du. Errausketarik Ez bidea eskalatzeko asmotan rapel egiten dugu Josu Garcia bidetik. Flipatzen noa parajearen edertasunaren gaitik. Itsasoa eta haitzaren kontrastea, dena, eguzkiaren azken orduko argitasunarekin resaltatua, sinets ezinezko momentua sortzen du. 
   Errausterik ez bidea polita da, ondo egiten da. Patxi eta Mikelen opari bat eskalatzaile guztientzako.

   Igandean lehen orduan pareta azpian geunden berriro. Ez genuen nahi, aurreko egunean bezala, eguzkitan kixkaldu. Egun handia zen ura, nik katu oinak estreinatzen nituen, eta ez zen gutxiagorako, Keparekin nijoan berak zabaldutako Heriotzaren Semeak bidera. Lau urte kosta zitzaion bide hau bere gustura uztea. Igoera gutxi ditu. Unaiek estreinatu zuen bere  klase paregabea erakutsiz. Erlantzek ere heldu ditu regleta mingarri horiek. Hurrengoak zerrendan gu omen giñan.
   Asko gusta zait bidea, naiz eta hirugarren luzea enkaderatzerik ezin izan. Nik zailtasun hauek proposatuko nituzke luze bakoitzeko. Lehen luzea 7b “vidilla” izango zen. Bigarrenari 7a+ emango nion. Tirada hau bigarrenez eta motxila txiki batekin egin nuen. Hirugarrena gogorra iruditu zitzaidan. Helduleku edo hanka asko markatu eta garbitu gabeak zeuden. Nik 7b+ on bat bezala proposatzen dut. Baina berriro diot ez nuela enkadenatzea lortu. Laugarrena 6b+ izango da. Orokorrean bide paregabe bat, betea uzten dizuen horietakoa. Ez nuen besterik espero Keparengatik.      


Ederra benetan lekua


Errausketarik ez bigarren luzea


Heriotzaren semeak lehen luzea


Heriotzaren semeak bigarren luzea


Heriotzaren semeak hirugarren luzea


No hay comentarios:

Publicar un comentario