2011(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

BURGIKO ERTZA- Caja de cristal bidea


Burgiko pareta kotxea uzteko lekutik

  Nabaria da eskalada mota honek ez dula, eta, ez duela, zaletua asko mugitu. Caja de cristal orain dela lau urte eskalatua nuen lehen aldiz. Atzo berriro nintzan Eska ibaiaren gainean elegante altxatzen den harrizko dorre honetan.  Beste behin ez nuen aurkitu Jendea pasa izanaren arrastorik. Bidea ona da. Gehiago esango dut; une batzutan kare harrizko arrakalen kalitatea izugarria da. Horren kontra, landarez josita daude zati batzuk. Jendea gutxi ibili den seinale. Orokorrean bide guztia arrakaletatik doa, friend eta fisureroz primeran babesten delarik.

Lehen tirada luzea


   Bere hasieran bidea ez da erakargarria, errepide gaineko ezponda batean hasten da. Erronkarira doan bide bazterrean. Errepide honek mendiari jan dio zatia, eta, harrobi modukoa sortu. Eskalada motz batez gainditzen da zati desatsegin hau, parabolt eta espit bana babesten dute pasartea. Ondoren kanal batean sartzen da bidea, baina, berehala uzten du kanala ezkerretara hartuz. Parabolt bat eta hiltzea daude desplome txiki batetan pasarte hau babesten. Ezkerrera diedro txiki batetik segitzen du, arteka batetaraino, bi parabolt anilladun daude hemen. 


   Atzean geratu da dagoeneko bidearen hasiera desatsegina. Plaka etzan arrakalatsu batetik segitzen du gorantz. Zuhaitz txikietan zintak jarriz eta friendez ondo babesten da luze hau. Tiradaren irteeran iltzea eta utzitako fisurero bat daude, Nafarroako eskalada gidan V+ ematen diote pasarte honi. Niri ordea delikatua iruditzen zait pausoa, esposizioa dauka gainera, 6a+ proposatuko nuke. Eskalada gidak ere luze batetan markatzen du tramu hau, nik  hirurogei metroko soka neraman eta goiko bilerara ez nintzan iritsi. Beherago egin beharra dago bilera, edo, ensanblean irten. 


   Hemendik aurrera bertikalagoa jartzen da pareta. Nik bi luze batean egin nituen hemen, bilera muntatu nuen zuhaitz handi batetaraino. Sokaren errozamentua kontutan izan beharko dugu. Nire proposamena 6c izango da tirada ikusgarri honentzat. Oso ondo babesten da. Hurrengo luzean arrakala batetan iltze bat dago. Zuzen, arrakala estutik igoaz, oso gogorra iruditu zitzaidan. Luze hau ezkerretik eginez 6b izango da. 


   Segitzen duen tramua pittin bat zikina dago. Eskuinetara doan diedro arrakalatsu batetik hartu nuen. Niri luzea gustatu zitzaidan, polita da, ondo eskalatzen da, 6a proposatuko nuke. Dagoeneko gailurrera doan aristan gaude.

Eska ibaia behe partean


   Jaisteko bi aukera daude. Rapel bidez edo oinez. Nik bitan oinez jaitsi nahiz. Delikatua hasieran eta bide garbirik gabe tramu guztian.









2011(e)ko ekainaren 12(a), igandea

MOUNT HUNTER - Mini Moonflawer, Bacon and eggs coular


Hunter kanpalekutik

   Granpoiak  izotza gainean ibiltzeko beharrezkoak diren bezala, kanpaleku batetan aterpe on bat edukitzea premiazkoa da. Gure txokoa elurretan zizelkatutako eserlekua eta entzimara bat ziren, lona urdin bat zuen teilatu moduan, glaziar zuriak ez zezan xahutu sortzen genuen bero urria. Askotan astintzen gintuzten ekaitz gogorren aurkako babesa ere bazen; behintzat, hantxe luza genitzakeen hankak gure kanpin-dendetatik kanpo. Hogei dolar pagatu genuen toldoa Talkeetnan dagoen saltoki bakarrean. Ordu asko pasa genituen aterpe honetan, "Itxaropena"  izena jarri genion gure txokoari.


Mini-moonflawer bidea


Goi mailako alpinismoa praktikatzen denean, gutxieneko xehetasunek berebiziko garrantzia dute, igoera batek arrakasta izan dezake edo porrot egin dezake txikikeria batengaitik. Joko hau labanaren muturreraino eramaten dugunean izotzezko horma bertikaletan gora, elementua zein egoeratan dagoen funtsezkoa da. X
ehetasun hori, eskalatu nahi dugun izotzaren kalitatea nolakoa den, batez ere bidaia handietan, zortearen faktorea da, momentuarekin asmatzea. Beraz, unea izan daiteke giltza, zeren, egun baten bueltan dena aldatu daiteke. Hori guztia bat dator, eta horrekin esan nahi dut gure espedizioa bi aste lehenago gauzatu izan bagenu aukera gehiago izango genituzkeela une faktorean. Maiatza bukaeran egin zituen beroek gure hasierako asmoak zapuztu zituen.

Jonathan tirada batetan

Pozik etorri nahiz Alaskatik. Eskalatu dugu, eta hau ez da erraza inguru babesgabe horretan. Baina, bati bat eskalatu dugun hori ondo eskalatua dagoen sentsazioa daukat. Argituko dut: Tokatu zaizkigun baldintzak bereziak izan dira, jakitun Alaskan eskalatzea bera desberdin dela. Ezohiko tenperaturak gauez eskalatzea eragin digu, gaueko hotza segurtasun moduan erabili dugu. 



 Zer eskalatu eztabaidagarria izan da. Ez da erreza dena karta batetara jokatzea. Trastuekin Denali aldera jo genezakeen Cassin bat probatzera, edo,  mount Forakerera infinit  ertzean egunak pasatzera. Guk Hunter-en gelditzea erabaki genuen bertan bide alpino batzuk eskalatzeko, eta, baita asmatu ere.

Tirada klabea, izotz tente eta mehea



Bacon and eggs coular

Ia bakarrik geunden eskalatzen Kahiltna glaziarreko hego-ekialde bailaran, Japoniar bikote bat zegoen ere. Asiarrak, oso eskalatzaile potenteak, Maiatza hasieratik zeuden bertan kanpaturik beraien momentuaren zain.

Jonathan Bacon and eggs bidean

  Eskien gainean paretetara egin genuen lehen hurbiltzean gure susmoak argitu ziran. Huntereko horman geratzen zen izotz eskasa ez zegoen egokia eskaladarako, edo ez behintzat  gu segurtasunez igotzeko. Ez dira erabaki errazak, asko ematen dugu hor egoteko, eta, bapatean deliberatzen dugu ez garela igoko, oso gogorra da.



 Dena ez zegoen galdua. Pareta erraldoiaren ezkerrean anai txiki bat dauka Hunterrek, mini-moonflawer deritzana, hara bideratu genitun gure asmoak.





 Ederra zegoen horma, izotz  marra zuri bat gure asmoak eta gogoak asetzeko. Gau artan bertan urbildu ginen hormara, eskalatzeko asmoz. Baita lortu ere. Gainean genituen kornisa erraldoiak begiratu gabe, baina, burutik kendu ezinik, hamalau ordutan lortu genuen bere hamasei luzeak igo eta jaistea. Bide izoztu izugarriak, ibilbidearen erdian, oso bertikala da. Tarte hau estaltzen zuen izotza fina zen, ondo saiatu behar izan genuen hura gainditzeko. Zati hau izan zen eskalada honen giltza. 



Hurrengo bost sei egunak benetan eguraldi txarrekoak izan ziran, elurra eta haize bortitzak. Egun bateko atsedenaldia ematen zuten Ekainak zazpirako. Egun argiko orduak hurrengo bidea pixka bat purgatzen utzi genuen, eta gauarekin bat Bacon and Eggs bideri ekin genion. Konta behar dut hasieran zalantzak izan genituela eskalada hasteko. Ekipoa janzten ari ginela bidearen azpian, ondoko kanaletik kriston kornisa erori zen abalantxa potente bat sortuz. Gu ezin sinetsi, korrikan hasi ginan elur sakonetan estropuz eginez. Zorionez dena elur dutxa batetan geratu zen. Haurreko igoeran bezala, honi ere berdin ekin genion. Gora asko begiratu gabe, baina burutik ezin kenduaz gainean genituen kornisak. Hamar ordutan igo eta jaitsi genituen bidearen bederatzi luzeak. Kanpalekura iritsi bezain pronto, goizeko bederatziak inguru izango ziran, elurretan hasi zuen.


Arazoak genituen soka batekin. Granpoi-kada batek muturraren hamabi metrotara, kristoen aberia egin zuen, ez zegoen egokia eskaladarako. Honek buruhauste handi bat sortu zigun. Ez genuen erreserbako sokarik, eta ez ere nori eskatzeko ordezkoren bat. Eguraldi albisteak ez ziren onak ere.  Hasteko, bost egun gehiago egon beharko genuen laino artean, eta hobetzeko traza gutxirekin. Beraz amaitutzat jo genituen gure eskalada saioak.


Mobida hau Jonathan Larrañagarekin batera burutu dut. Basque team elkartearen laguntza izan du.  



   Abuztuaren zortzian emititu zuten Alaskara egin genuen espedizioari buruzko bideoa. Zu Kirolari saioan izan zen. Mini-moonflawer-en ateratako imagenaz eta neri eginiko entrebista batez osatzen da bideoa. Hemendik eskertu nahi diet saio egiten dutenei jarduera honi buruz azaldu duten interesa.

ttp://www.eitb.tv/es/#/video/1099532044001