domingo, 17 de abril de 2011

MIDI D'OSSAU IPAR-MENDEBAL PARETAN RAVIER BIDEA



Gertatu al zaizu kotxean zatozela Pirineotatik bueltan, eta burua erabat erlaxatua sentitzen duzula?  Bolantea eskuetan duzula gustura zaudela zurekin eta mundu osorekin? Mila aldiz eginiko bidaia plazer bat gertatzen dela?  Horretarako hiru gauza beharrezko dira. Lehena konpaia ona. Kasu onetan konplizidadea primerakoa zen. Kepa eta Ivan nerekin ziran furgonetan. Bigarrena musika ona entzutea. Gaur Luis Caminoren Indiosincrasia CDa nuen jarria, eta berarekin emozioz beteriko oroitzapenetan murgiltzen naiz. Hirugarrena kriston mendi paliza bizkarretan izatea. Oraingoan hamabost orduko eskalada generaman  Midi d’ossoe-ko ipar paretan. Guzti honek sortzen duen efektua oso zaila da deskribatzea, baina, ausartuko nintzen esatera bakea dela, bake pertsonala.
Zaila da plan bat egitea. Are zailagoa zer eskalatu pentsatzea. Irteerako partaide bakoitzak asmo bat dauka, eta zer egin benetan zaila sortatzen da. Beste alde batetik Pirineoak ez daude bere baldintza onenetan edozer gauza egiteko. Goizean goiz elurra gogorra dago, baina tenperaturak pixka-bat gora egiten duenean azukrea bihurtzen da. Haitz paretak garbiak daude behintzat. Azkenean adostu genuen Midi ipar paretako Ravier bidera joatea. Goizeko seietan atera giñan furgotikan Pombiruntz. Peygeret lepoa pasa eta petit pic zeharkatu genuen bere mendebal eta ipar aldetik Embarrader zirko-arte. Ravier edo Ipar-iparmendebalde bidea, zirkoaren ezker partetik asten da. Udaberrian zirko guzti honen azpian elurra egoten da, beraz basera iristeko granpoiak eta pioletak beharrezkoak dira. Goizeko bederatzietan bidearen hasieran giñan. Eskalada nahiz eta zaila ez izan, motxilaren zamarekin astunagoak egiten dira pausoak. Behe parte honetan bide originala jarraitzea ia ezinezkoa da. Aukera mordoak daude gora egiteko.  Guk segitu genuena pixka bat ezkerrera eraman zigun ipar-iparmendebalde ertzaren ingurura. Embarradereko bira eskuinean beherago genuen, eta Bellefonek segitu zuen bigarren partea ez zitzaigun oso eroso geratzen. Bati bat botak eta granpoiak berriro jantzi beharko genituelako. Ori Ivanek eta Nik, zeren Kepak on alpinista bezala botekin zihoan eskalatzen. Beraz ertz erakargarri horretatik tiratu genuen gailurreraino. Arratseko bostetan gailurrean giñan nekatuak eta pozik. Jaitsiera oso delikatua zegoen. Itz egokiagoa erabiliz, kaka egiña zegoela esango nuke. Ura ez zen elurra, azukrea zirudien. Kontuz destrepatuz eta rapel bat egin eta gero azpira iristea lortu genuen. Gaueko bederatzietan furgoan giñan berriro.






jueves, 7 de abril de 2011

KANPAZAR ANBOTO BIZIKLETAZ ESKALATZERA








Bero izugarria zen atzokoan Euskal Herrian. Orain dela bi aste asmo berdinekin abiatu nintzan paseo hau egitera, eta orduan guztiz kontrakoa zen. Hotza eta behe lainoa zegoen. Buelta hartu behar izan nuen pareta ez bait zen ikusten. Atzo berriz egun aparta izan nuen burutazio hau egiteko. Kanpazarretik abiatu nintzan bizikletaz eskalada materiala hartuta. Besaide barrenatik pasa,  Tellamendi azpitik igaro,eta  ia bi ordutan Zabalaundin nintzan. Orain motxila bizkarrean hormarantz bideratzen nahiz. Exkillarko kobatik rapel txiki bat eginez pareta azpira iristea lortzen dut. Ikusten dudanez jende batek lan mardula egin du pareta hauetan. Parabolt berriak agertzen dira non nahi. Instintuari jarraikiz txapa distiratsuenak segitzen ditut. Eskuin aldetik noa eta ez dut marra ezagutzen.  Oso zaila denez libre bakarkarako, agertzen den guztira heltzen noa. Irteera kurioso batetik lortzen dut ateratzera. Niretzako gaur eskalatu dudan luzerik politena. Koba batean sarturik, tximini kurioso batetik egiten du gora. Ez galdetu izena, zeren ez dakit. Hausnarketa moduan esango dut, paretak pena merezi duela, bati bat ikusirik Euskal herrian horma handi gutxi ditugula. Berriz ere Zabalaundin, bizikleta hartzen dut eta Kanpazar aldera jaisteari ekiten diot.  Baten batek honelako  gerturatzea egin nahiko balu, jakin dezala Urkiolatik motzagoa eta erosoagoa dela pista. Baina ikusten denez, batzuei gauzak pixka bat aldrebestea gustatzen zaie. 

Anboto urrunean ageri da oraindik

Anboto Besaidetik

Tellamendi azpian

Ezkillako pasabidea

Anbotoko pareta Exkillatik

 Lehen luzeetan

Oraindik pareta asko dago aurretik

Lisoegia librean aritzeko

Azken luzea kuriosoa