sábado, 15 de enero de 2011

RIGLOS VIA DEL PAJARO

   Auñamendiek pena ematen zuten. Bi mila metrotara nengoen eta euria ari zuen. Meteoak eguerdi partean eguraldiak hobetzear zihoala zioen, aldiz nik ez nuen inongo hobetze trazarik sumatzen. Grisa zegoen eguna, be laino fin batzek estaltzen zuela Lenito mendiaren ipar pareta. Denbora daramat pareta onetan korridore bat eskalatzeko asmotan. El sentido de las ultimas cosas deritzon bidea. Oscar Acinek eta Nuria Diacek zabaldu zuten kanala 90-eko hamarkadaren bukaeran. Baseraino igo nintzen tramankulu guztiekin. Nabarmena zena konfirmatu nuen, baldintzak ez ziran onak eskalada burutzeko. Penaz buelta hartu nuen.
   Zer egin hurrengo egunean, ori zen nire dilema. Elurretan geratu edo harkaitzean eskalatzera joan. Hartu nuen astinduarekin, mentalki ez nengoen hurrengo egunean egoera horretan berriro saiatzeko. Beraz Riglosera joatera erabaki nuen. Beti izango dugu Riglos aldizkatze bezala. Pirineotan eguraldi txarra edo baldintzarik ez daudenean, or dago Riglos. Oraingoan ere bertan nintzen paretaren kolorearekin txunditurik. Egunaren azken argiek sugarren kolore gorriaz estaltzen du dena, une magiko bat bihurtuz. Momentu horretan pentsatu nuen La via del pajaro berriro eskalatzea bakarka. Egina dut estilo berdinean. Orain bi urte izan zen, eta ez dut oroitzapen txarra. Pisoneko ormarik ikusgarriena zeharkatzen du. Gaur egun errekipata dago. Buril zaharrak zeunden tokian paraboltak sartu dira eta bilerak ere hobetuak daude. Bide hau bere garaian oso famatua izan zen. Fernando Cobosen izugarrizko balentria izan zen lehen igoera hau. Urte asko dira Manu Beriainekin saiatu nintzela burutzen, ekipamendu zaharrarekin zegoen oraindik, oso errepikapen gutxi zituen. Lehen luzean ari nintzela tamalezko arri bat aska zitzaidan eta Manuri hankan eman zion. Eskalada bertan behera utzi genuen. Bideak aintziñeko sutsua du oraindik, ez da alboan edo Biseran dauden bide berri horiek bezalakoan, tirada luze eta zuzenak dituztenak.Hemen alde batetik bestera zoaz trabesi batzuk eginez, honek soken errozamendua sortzen dute, beraz tirada motzak egin beharra daude. Bakarka eskalatzean hau ez da gertatzen, errozamendua ez da existitzen, estilo onetak bai elkartu daitezke luzeak. Nire iritziz eskalada exigente bat da, nahiz eta zailtasun teknikoa ez izan handia 6c, konpromisoa ba dago. Tramu oso luzeak daude segurutik segurura. Tarteka kordinoak daude puente de roca batzuetan, aldiz aldatzeko moduan daude denak, itxurak erakusten du ez dutela erorketa bat geldituko. Gustura gelditu nintzan eskaladarekin eta era bat gomendagarria da.   









No hay comentarios:

Publicar un comentario