Mohamedi irribarre
borobil bat marraztu zitzaion aurpegian hatz lodiarekin ongi keinua egin
nionean. Beduino lodiak nire izena zeraman karteltxo bat zeukan eskuetan, Ammango aireportuan gure
zain zegoen.
Mohamed nekez mugitzen zen, arnasa hartzeko ere ahalegindu behar zuen. Gizon sendoa zen Beduinoa. Bere txilaba marroi zimurtuarekin, eta sandalia arruntekin, pertsona abandonatu baten itxura zuen. Zioenez hogei urte zeramatzan taxilari lanetan, lehenago soldadu izan omen zen. Bere autoa hondarraz betea zegoen, inguratzen gintuen basamortuko hondarra, dastatu ere egin genezakeena.
Mohamed nekez mugitzen zen, arnasa hartzeko ere ahalegindu behar zuen. Gizon sendoa zen Beduinoa. Bere txilaba marroi zimurtuarekin, eta sandalia arruntekin, pertsona abandonatu baten itxura zuen. Zioenez hogei urte zeramatzan taxilari lanetan, lehenago soldadu izan omen zen. Bere autoa hondarraz betea zegoen, inguratzen gintuen basamortuko hondarra, dastatu ere egin genezakeena.
Goizeko ordu
bietan iritsi ginen Rum herrira, hiru ordu eta erdiko bidaia Aman hiriburutik egin ostean.
Mohamedek Atayeken etxean utzi gintuen, honek gela bat utzi zuen prestatua
guretzat.
Atayek Beduinoa da, eta beraien moduan janzten
da ere, txilaba eta buruko zapiaz. Gaztea, argala
eta garaia da. Ilea, begiak eta azala ilunak ditu. Mendiko eta basamortuko
gidaria da. Turismotik bizi da, eta horrekin familia aurrera ateratzen du,
emaztea eta hiru alabak.
Nahiz eta oso nekaturik oheratu, ezin izan
genuen ongi lo egin. Lokartu eta
handik gutxira, megafoniaz otoitzak ozenki zabaltzen hasi zen imama. Handik lasterrera argia
sartzen hasi zen hautsez betetako leihoetatik, hemen goizeko seietan argitzen
du. Eta gure
atsedenaldirako kaltez, Janila, Atayek-en alaba
gazteena, gu ezagutzeko irriki zegoenez, gure gelako ate ondoan jolasean
zebilen lehen ordutik mota guztietako hotsak ateraz.
Gelako atea
irekitzean, zirrara eragin zigun inguratzen gintuen neurrigabekeriak,
basamortuko hareak mendi eta hareharrizko dorre erraldoiak osatuz altxatu
zirela zirudien. Paisai gogor
honen kolore nagusia marroi iluna zen, eguzkiak erretako harearen tonua, hemen
ez zegoen landaredi izpirik.
Horma tente hauek
hareharrizko motakoak dira. Harri garratza da, inguru guztia bezala, lixa
dirudi. Harria hatzekin ukitzean hondar partikulak sentitzen dira larruazala
urratzen. Aitzitik, harri
mota hau biguna da, zizelkatzeko erraza, lur gutiziatu hauetan bizi izan diren
kultura ezberdinek mendeetan zehar egin duten bezala.
Horma guztiak ez dira onak eskaladarako, gehiena haitz hauskorra da, azukrea
moduan eskuetan desegiten dena. Tarteka, naturaren kapritxoz, haitz sendoa
dago, arrakala eta helduleku egokiaz beteta, eta hau eskalatzaileentzat gozamena da. Oso baliagarria
izan dakiguke egon den norbaiten aholkuei jarraitzea, eskalada-bide onenen
zerrenda izateak leku zoragarri honetako egonaldia salba diezaguke.
Aquario bidea |
Raid mit the Camel bidea Raid mit the Camel bidea |
Abu Adina Towers Lyonheart bidea |
N. Nassrani ekialde aurpegia |
Guerra Santa bidea |
Guerra Santa bidea |
N. Nassrani gailurrean |
Laugarren
eskalada burutzeko Atayek-en laguntza behar izan genuen, bere 4x4
ibilgailuarekin N. Nassrani paretara eraman gintuen, eta haue ere esperientzia izan zen, Ibilgailuek
basamortuan zehar joan-etorrian uzten dituzten gurpilen arrastoari ziztu bizian
jarraitzen genion bitartean, pentsatu nuen posible izango zela neurrigabekeria
hori guztia ikustea eta ezagutzea, eta gustura jarraituko nuela urrunean
sumatzen zen orizonterantz.
Arnaud Petit eskalatzaile
frantsesaren Gerra Santa bidea jarri genuen helburu. Bide ikusgarri hau egin
genituen eskalada bideetatik zailena izango litzateke, baina ez da konpromiso
handiena duena. Ekipatuta dago Guerra Santa bidea, zinta express hutsez eskalatu daiteke. Asko
gustatu zitzaidan marra ikusgarri hau, eskalada pausu ederrak ditu plakan.
Eguna haizetsua zen,
eta hori traba izan zen egun osoan zehar, batez ere hormaren tontorreko
ikusmiraz gozatu ondoren rappelatzen hasi ginenean, haizeak eskalada-sokak
mugitzen zituen alde batetik bestera horma lakarrean, eta haietako bat
katigatzera iritsi zen, zorionez eta ahalegin handiz askatzea lortu genuena.
Jebel um Ejil pareta |
The Beauty bidea |
The Beauty bidea |
Nabateoen tenplua |
Rum herria ez da polita, nire mendebaldar ikuspegitik begiratua utzia dago, zikina. Aldi baterako egina dagoela dirudi, Beduino kanpamentu bat moduan, edozein egunetan dena bildu eta hanka egiteko prestatua. Eta, betiere,
hondarrak basamortuari nekez irabazi zaizkion espazioak berriro erreklamatzeko
arriskupean.
Hormetan aurkitu
dituzten Petroglifoen arabera, jakintsuek badakite Tamudiako kultura leku
honetan zaharrena zela. Nabatearrek ere bazituzten beren herrixkak hemen, Petrako
biztanleak Nabateokoak ziren. Allat jainkosaren tenplua, Jebel Rum azpian
dagoena, Nabateoe kulturaren froga bat da. Adituek diote Nabateotarrak
Beduinoen arbasoak zirela.
JEBEL RUM East dome
*Aquarius + Mano negra. Lau luze egin genituen lehen egunean.
*Raid mit the Camel. Denbora falta, azken lau luzeak ez genituen igo. Logistika arazoak.
JEBEL RUM South
*Lau luze igotzen ditugu,horietako bat berria, nahastu garela konturatzen garen arte. Logistika arazoak.
ABU ADINA TOWERS
*Lionheart
N. NASSRANI
*Guerra santa
JEBEL UM EJIL
*The Beauty
Ez da zaila Wadi Rum-era bidaiatzea, oso
turistikoa da Jordania, eta ondo hornitua dago hotel eta garraio publikoz. Gu
denbora justuaz ibili behar genuenez Ayatek-en zerbitzuak kontratatu genituen.
Norbait interesatua balego hemen du bere email helbidea. Eta baliagarri
izango zaizue jakitea ordaintzen genituen prezioak honako hauek direla:
Atayek Hamad Al-Zalabea
*Taxia Ammango aireportua - Wadi Rum 90JD
*Gosaldu + Afaldu + Lo egin 20JD egun
*4x4 autoa N. Nassrani 30JD
Euro bat 0,75JD aldatu genuen guk. Aqaban
Amman-go aireportuan baino aldaketa hobea dago.
Bidai hau nire lagun
Chemari-rekin egin dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina