Aurreko
egunean eskutitz bat iritsi zitzaidan Euskal Mendizale Federakuntzatik.
Dirudienez, aurten, ospatu behar duten mendizale galan sari bat eman nahi
didate; Alpinismo ibilbideari saria. Naiz eta lotsa pittin bat pasatuko dudan,
ni naizen bezalakoa naiz, gustura onartzen dut errekonozimendua.
Hiru alditan igo izan naiz holtza gainera alpinismo sari bat jasotzera Euskal mendizale Federakuntzaren galan: Lehena aurreko mendean izan zen, 1999 urtean, kusun Kanguru iparrean, neguan, egin genuen igoeragatik. Alfonso Vizan eta Karlos Vieira “Kanu” ziran nirekin saria jasotzen. Bigarrena, 2010ean, Kepa Escribanorekin batera, urte horretako eskaladak saritu zizkiguten, elkar egin genituenak, eta bakarka eginak ere. Hirugarrena hau dut. Berrogeita zazpi urtekin datorkit sari hau, eta urteak aipatzen ditut, zeren, nabaritzen dira.

-Non egon daiteke sekretua? Pertsona bat, hainbeste urtetan, kirol frustante honetan irauteko? -Motxila, beti materialaz astuna, bizkar minduen kalbario, zalantza mordoekin batera; elurra,
lainoa, haize hotza eta nekeari aurre eginez, bakardadean bide berri bat zabaltzeko indarrez aritzeko? Denetik apur bat hartu beharko dugu, koktela da; ilusioa, burugogor dosi handia, gaztaroko ametsak
bete nahiatik asko. Baina, batit bat, nor bera berraurkitzea saiatzean, bilaketan eta adaptazio gogoan dago sekretua.
Pertsonak gara eta denboraren eraginez aldatzen goaz. Aldaketa horiek erabili behar ditugu, ohartzen garen eran, alpinista bezala berregiteko. Honek esan nahi du, beste alpinisten egiteko eratik, teknikan eta joeran, dastatuko dugula, gu geu alpinista bezala hobetzeko. Era horretan, niri
behintzat, balio izan dit beterano mailara iristeko.
Amitziko pareta arista aldapatik
Bidearen izena nire alaba Libe maitearen omenez da. Eskalada bideen sortzaile gisa, nire maitasuna erakusteko modu hau dut. Etxeko guztiek dute beraien bidea, nire emaztetik hasi eta katuraino; Isarena Txindokiko frontoian ireki nuen, Scarlett O 'Lara bidea da. Peruren bidea Aspe mendian dago, Perutxo, neguan ireki nuena. Liberena, sarrera honi izenburua ematen dion Kaixo Printzesa. Izar gure zakurrarentzako Txindokiko haitzak aukeratu nituen ere, Izarren zaunka bikaina. Traste katuak Aizkoateko horma ikusgarrian dauka bere oroigarria izen berdinarekin. Etxeko maitatu baten izena jasotzeko lehen bidea Sofia katua izan zen, Madaleta mendigunean, Pico Maldito beldurgarrian, La Gata sofia bidea zabaldu nuen 1992ko neguan.
Deskribatu ditudan bide horiek guztiak bakarka ireki ziren. Uste dut igoera bat egiteko moduak igoeraren izaera aldatzen duela, ahaleginak balentria handitzen duela, eta, beraz, nabarmenago egiten duela nireenganako maitasuna.
Txindokiko paretako elurrak pittin bat asenta beharra dauka
Meezi dek Mikel.Zorionak
ErantzunEzabatuMeezi dek Mikel.Zorionak
ErantzunEzabatuZorionak bideangatik eta sari hoberena sasoia mendian jotake ibiltzeko. Merezita bai
ErantzunEzabatuXabi
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu