Marra ikuskatu nuenean, eta, bera eskalatzea zoragarria izango zela pentsatu, bi arazo suertatu zitzaizkidan; lehena soka laguna bilatzearena izan zen, eta, bigarrena, eskalada berak izan lezakeen zailtasuna eta logistikaren idea zehatza egitea. Vignemale ez da txantxetako gauza, goi mendiko eskalada da, alpinoa. Chemariri erakutsi nizkion argazki batzuk, - Zergatik ez probatu ? – erantzun zidan. Momentu horretatik aurrera bion arteko proiektu bat bihurtu zen.
Bigarren arazoari erantzuna emateko, marra eskalatzea posiblea zen a la ez jakitearena, bertara joan eta begiratzea beste aukerarik ez genuela adostu genuen.
XXI. mendean
gaude, eta, Pirinioetako konkistan oraindik amets egitea posible da. Vignemaleko haitzetan kalidadezko bide bat zabaltzeko asmoa harropuzkeria dirudi. Pirineoetako mendikateko harribitxia da Vignemale, Pirineista handien eskalada bideak daude bertan, eta, gu, zerrenda horretan sartu nahia, agian, handizale izatea da.
Iazko Irailean Oulettes de Gaube aterpean hartu genuen ostatu. Aterpearen atariak eskeintzen duen Vignemale ipar hormaren panoramika ikusgarriak argitu zizkigun zalantza asko, erabili behar genuen estrategia izan zen horietako bat.
Bi puskatan banatu genuen horma erraldoia, beheko zati laberintikoa, bide posiblea marraztea zaila egiten zitzaiguna, eta, goiko zati tentea, pareta marroi ikusgarria, zabaldu nahi genuen bideari nortasuna emango zion puska, parte hau zen klabea. Zergatik hasi behar genuen bidea beheko zatitik zabaltzen? agian, goran, pasa ezinik gera gintezkeen, edo, zati tente hau kalidade txarrekoa izan. Beraz, Despiu-Luquet bidetik igo ginen horma marroi ikusgarriaren oinetara, misterioa askatzeko irrikan.
Oso goran dago aipatu dudan pareta marroi tentea, lan itzela izan zen bertara iristea, baina, aleginak pena merezi izan zuen. Ikusgarria zen gure aurrean agertzen zen hormatzarra, hankak dardarizo batean genituen. Esan beharra daukat, Despiu-Luquet bidea gure eskumara utzita, hiru luze gehiago eskalatuak generamatzala, oraindik, materiale arrastoak agertzen zirela paretako arrakaletan, iltze bakan batzuk ziran, honek esan nahi zuen bidea saiatua izan zela gure aurretik.
Gu ez ginen atzera bueltatu, agian, gure handinahikeria indartsuagoa zelako. Beti Despiu-Luquet bidetik igoaz, bi egun segidan lanean aritu ginen, baina, soilik, bi luze eskalatzea lortu genituen, tirada bat eguneko. Nahikoa zen, nekaturik geunden, pozik etxera bueltatu ginen, hurrengo urterako proiektua bagenuela pentsatuz.
Azkenean
igo dugu. Bi urte generamatzan asmo handiko proiektu honetan sartuak. Iazko Irailean hasi ginen bidea zabaltzen, eta, aurtengo urrian bukatu
dugu. Efektibo, horman eskalatzen, bost egunetako bi txanda izan dira, baina, teknikoki bi tenporada, denboran luzatu direnak.
Marra ikuskatu nuenean, eta, bera eskalatzea zoragarria izango zela pentsatu, bi arazo suertatu zitzaizkidan; lehena soka laguna bilatzearena izan zen, eta, bigarrena, eskalada berak izan lezakeen zailtasuna eta logistikaren idea zehatza egitea. Vignemale ez da txantxetako gauza, goi mendiko eskalada da, alpinoa. Chemariri erakutsi nizkion argazki batzuk, - Zergatik ez probatu ? – erantzun zidan. Momentu horretatik aurrera bion arteko proiektu bat bihurtu zen.
Bigarren arazoari erantzuna emateko, marra eskalatzea posiblea zen a la ez jakitearena, bertara joan eta begiratzea beste aukerarik ez genuela adostu genuen.
Hirugarren tiradan 6b |
Bost-garren luzean 6c |
Bi puskatan banatu genuen horma erraldoia, beheko zati laberintikoa, bide posiblea marraztea zaila egiten zitzaiguna, eta, goiko zati tentea, pareta marroi ikusgarria, zabaldu nahi genuen bideari nortasuna emango zion puska, parte hau zen klabea. Zergatik hasi behar genuen bidea beheko zatitik zabaltzen? agian, goran, pasa ezinik gera gintezkeen, edo, zati tente hau kalidade txarrekoa izan. Beraz, Despiu-Luquet bidetik igo ginen horma marroi ikusgarriaren oinetara, misterioa askatzeko irrikan.
Hamargarren luzean 7a+
|
Oso goran dago aipatu dudan pareta marroi tentea, lan itzela izan zen bertara iristea, baina, aleginak pena merezi izan zuen. Ikusgarria zen gure aurrean agertzen zen hormatzarra, hankak dardarizo batean genituen. Esan beharra daukat, Despiu-Luquet bidea gure eskumara utzita, hiru luze gehiago eskalatuak generamatzala, oraindik, materiale arrastoak agertzen zirela paretako arrakaletan, iltze bakan batzuk ziran, honek esan nahi zuen bidea saiatua izan zela gure aurretik.
Hamaikagarren luzean A2/6c
|
Gu ez ginen atzera bueltatu, agian, gure handinahikeria indartsuagoa zelako. Beti Despiu-Luquet bidetik igoaz, bi egun segidan lanean aritu ginen, baina, soilik, bi luze eskalatzea lortu genituen, tirada bat eguneko. Nahikoa zen, nekaturik geunden, pozik etxera bueltatu ginen, hurrengo urterako proiektua bagenuela pentsatuz.
Hamabigarren tirada 7a exp.
|
Aurtengoa, nahi eta ezin bat suertatzen ari zen. Irailean jarria genuen Vignemalera bueltatzeko hitzordua, baina, Iraila
aldrebes xamarra tokatu eta, bitan atzeratu behar izan genuen gure zita, eguraldiak ez zigun batere lagundu.
Urrian berriz, San Migueletan, antizikloia
sartu zen. Hori zen gure aukera, aprobetxatu beharra genuen.
Zuria zegoen mendia, Iraileko eguraldi txarra elurra izan zen gain hauetan, hotz handia egiten zuen. Ezerotasun horrek ez zigun kikildu. Orain eremua ezagutzen genuen, eta, ideia finko bat generaman buruan, goiko zatia egun bateko eskaladan bukatzea.
Goizeko lehen orduan paretan geunden hotzak akabatzen. Lumazko txaketa, esku larruak, kapela, arropa guztia gutxi zen gorputza bero mantentzeko. Oraingoan ere, Despiu- Luquet bidetik gora ekin genion. Arratseko hirurak izango ziran iaz zabaldutako puntu gorenera iritsi ginenerako, hamaika garrengo bilera. Hurrengo luzeak denbora asko eraman zigun, benetan delikatua bihurtu zen eskalada, Chemak ez zuen parabolta nola nahi sartzeko inungo intentziorik eta asko saiatu behar izan zen lortzeko. Azken aurreko luzea zabaltzen ari ginela gaua egin zitzaigun, frontalaren argitan eskalatu beharrean izan ginan errazak ez ziran hormaren azken metroak.
Azken luzea eskalatu genuenerako gau ilunak estaltzen gintuen, Goubeko arista ertzera iritxiak ginen, haize hotz eta indartsua izan zen gure balentriaren testigu bakarra. Gaueko hamabiak izango ziren, irribarre algara batean besarkatu ginen Chema eta biok.
Jaitsieran arazotxo batzuk izan genituen, gauak nahasi egin gintuen, eta, goizeko lauetan aterpera ailegatu ginen, txikituta, baina, pozik. Goiko pareta zabaldua zegoen, orain beheko partea falta zitzaigun.

Patio handia dago. Hamabigarren tirada.

Hurrengo eguna deskantsuan eta eztabaidan eman genuen. Zalantza geneukan, ea
horrela utzi bidea, alegia, Depiu-Luquet bidetik lehen zatia egin ,eta, gero, Ilusiones bidean sartu, edo, beheko parte berri
bat zabaldu. Erabaki haurretik beheko zatia ongi begiratu behar genuela adostu genuen.
Hirugarren eta azken eguna beheko zatia sortzen eman genuen. Pareta ikuskatzera joan ginenean diedro handi batek atentzioa deitu zigun, eta, honek bultzatu zigun aurrera segitzea. Ez zigun hutsik egin, benetan ederra izan zen eskeini zigun eskalada, estutu behar izan genuen. Ondorengo tiradak berriz ez ziran kalitate handikoak izan, goiko zatiarekin elkartzeko helburua besterik ez zuten, arratseko ordu-bietan bat egin genuen goiko zatiarekin. Despiu-Luquet bidetik rapel egin genuen. Harro geunden gure bideaz, eta, eginiko lanaz. Soilik izena falta zitzaion sortu berria geneukan bideari, baina, hori, beste istorio bat da, aurrerago, agian, kontatuko dudana.

Buff. Goi mailako alpinismoa gure pirineotan. Zorionak bikote eta horrela jarraitu!!
ErantzunEzabatuChapeau, zorionak titanes
ErantzunEzabatuZorionak bikote!!
ErantzunEzabatu"Ezina ekinez egina" esaldiaren adibide grafikoa, bejondeizuela!!