sábado, 13 de abril de 2013

ZIORDIA - Zazpika bidea




    Azkenean zeru urdina ikusi eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan dut. Zain nengoen momentu hau noiz etorriko. Ba nekien iritsiko zela eta irrikitzen nengoen zazpika bidearekin saiatzeko. Informazio gutxi nuen bidearekiko. Krokis kaxkar bat Arabako eskalada gida berrian datorrena. Komentario batzuk non adierazten zuten hirugarren tirada ( 7c+ ) plaka inposible bat zela. Interneten gauza gutxi. Enekoren blogean bidearen trazatua argazki batean besterik ez zen agiri, ez gradurik, ez seguru fixoen kokapenik.
    Orokorrean gogorra iruditu zait. Graduazioa behetik jo dutela pentsatzen dut. Zahiagoa dela esaten dut. Lehen tiradan, hasierako zortzi metroak bestialak dira. Luzea zabaltzen, tramu hori artifizialean igo dut A1. Berriro gora egin dudanean soka askatu eta gero, saiakera serio bat jo diot baina ezin izan dut librean egin. Hortik gorakoa 6b+ oso goapoa izango da. Bigarren tirada 7a+ gogorra iruditu zait. Librean soka goitik nuela egin dut. Hirugarrena eskakeatu nahiz. Ez zidan buruak ematen plaka obligatu horretan ibiltzeko. Ezkerretara jo dut 6b trabesi batean, diedro batetik tiratu dut 6a+, goran pixkanaka eskuinerantz tiratzen bilerara iritsi arte. Laugarrena oinez da. Bosgarrena eta seigarrena bateratu ditut. Bosgarrenaren zailtasuna 7a+ iruditu zait, eta seigarrena 6b. Bosgarrena librean soka goitik nuela egin dut. Pasoa obligatua da. Gantxo batentzat pikado bat dago, beraz, bada ez bada eramatea ez dago gaizki.
    Orokorrean bidea asko gustatu zait. Gutxi garbitu dutela pentsatzen dut. Gehiago saiatu izan baziren garbiketan, kalidade handiko bide bat izango zen.
    Animo eskalatzaileak, ba ditugu haitz ederrak gure inguruan.



lehen luzea


bigarrena

Hirugarrena

Bosgarren eta seigarren tiradak

Kostata iritsi nintzen goia

No hay comentarios:

Publicar un comentario