viernes, 23 de marzo de 2012

SIERRA CANTABRIA- PEÑA DEL LEON- Ama galanta bidea


Peña del Leon pareta zoragarria

   Zenbat eta hobeto ezagutu ingurua hau, gehiago gustatzen zait. Harri bitxi bat bere era naturalean. Kantabriako mendi zerra, Kodes-tik hasi eta Palomareseraño, pareta zoragarriz josia dago.  Gaurkoan Peña del Leon aukeratu dut nire egun pasarako. Gerardo eta konpañiak ekipatutako bideak daude bertan. Orokorrean gradu nahiko altuko bideak dira. Plaka teknikoa.
   Paretara iristeko bi aukera ditugu: Hego aldetik, Guardia herritik. Iparretik Lagran herritik. Ni beti azken honetatik ibili ohi nahiz. Etxetik gertuago dut, beraz kotxean gutxiago ibili beharra daukat. Oinezko bidea zoragarria da. Basotik igotzen den galtzada zaharrak, magina bat histori ikusitakoa izango da. Oso antzinatik erabilia izan da Errioxa eta Arabako lautadak elkartzeko.
   Lagran herrira iristen garenean, kotxez oraindik aurrerago segi dezakegu pista hasten den leku-arte, eta bertan aparkatuko dugu. Galtzadan gora tirako dugu. Collado del Toro-ra iristen garenean, cruz del castillora igotzen den bidea utzi eta Guardia jaisten den bidea hartuko dugu. Jaisten goazela peña del leon azalduko zaigu gure frente ikusgarri. Kurba batetan bide hau utzi eta senda txiki bat hartuko dugu. Ito bat dago. Senda  beherantz jarraituko dugu, adarrez nahiko estu batzuetan, paretaren bertikalean gauden arte. Puntu horretan, zuzen joko dugu goruntz harrikari eta adar artean. Erresalte batetara iritsiko gera nahiko bertikala, soka batez ekipatua dago igoera errazteko. Sokaren egoera ez da ona, aldatzea premiazkoa izango zen. Erresaltea pasata bideen azpian gaude.
   Nik ama galanta eskalatu dut. Goitik ekipatutako bide bat da, bide deportiboa. Graduan nahiko obligatua da. Lehenengo luzean 7a+, gantxo bateri esker pasa al izan dut. Laugarren luzean 7a, gantxoa ere lagun izan dut. Nik eskalatu dudan gradua orokorrean 6c/A1 izan da.
   Hemendik Iñakitori animoak bidali nahi dizkiot. !!! Berriro fuerte jartzen zarenean, hasitakoa bukatzera joango gera ¡¡¡.   
     



Basoa oraindik larrubixi dago

Txondarrak ikusgai daude basoan


Cruz de Castillo, Puerto del Toro-tik


Peña del Leon, Collado del Toro-tik

Ama Galanta bidearen hasiera

viernes, 9 de marzo de 2012

PEÑA MONTAÑESA - Cierzo haizearekin hotzaz madarikatzen




   Aurtengo neguko irteera arraro samarra suertatu da. Normalean urte sasoi honetan izotz hormak eskalatzen jarduten gera. Aurten berriz, baldintzak direla eta, haitza eskalatzen pasatzea erabaki dugu. Horretarako Peña Montañesa leku egokia da. Txemarik, ba ditu marra berri batzuk zabaltzeko lekuak begiratuak. Beraz faktore guzti horiek kontuan hartuz, Martxoak 4-han Hueskan elkartu ginen. Txemari Madrilen bizi da.  Afaldu orduko solasaldian gure hasierako planteamenduari aldaketa egin genion. Hobe iruditu zitzaigun bideren bat errepikatzea zabaltzen hastea baino. Ba dira bide berri batzuk egin gabeak ditugula, eta egokiago iruditu zitzaigun errepikatzea.  Hurrengo goizean martxan ginen.
   Urrunean, Monte Perdido ikusten genuen laino hotzak gainetik ezin kendu. Guregana berriz lainoak ez ziran iristen, Jelaturiko haize lehor bat baizik. Cierzo deritzon haize hotza barruraino sartu zitzaigun, bileratan benetan gaizki pasa izan genuen, baina, emaitza ezin hobea izan zen, bi bide ikusgarriak eskalatu genituen. Lagrimas en la roca eta Sin casa, ni perro, ni jardin. Ondo estutu behar izan genuen dena ongi enkadenatzeko. Zorionak bideen egileei. Jendea indartsu eta gogotsu dagoela seinale da. Segi horrela.






  




Sin perro... bostgarren luzean


Sin perro... seigarren luzea


Sin perro zazpigarren luzea