domingo, 20 de noviembre de 2011

ATXARTE- Tempus Fugit



   Bilbotar peto petoa den eskalatzaile bati, galdetzen badiogu zein diren Bilbo eta bere inguruko hiru gauza edo leku esanguratsuenak, honako hauek adieraziko zituen; Lehena Athletic. Bale, dudak ditut baina onartzen dut. Bigarrena Begoñako amatsu. Ongi, hobeto isiltzea, askotan beharrean gaudenean bai Begoñari , bai Manituari eske ibiltzen gara eta.Hirugarrena Atxarte. Ados, oraingoan baiezkoa esango nioke. Atxarte puta madrekoa da. Ni betidanik Etxauri zale amorratua izan nahiz eta oraindik nahiz. Ez dut nahi biak konparatzen hastea, ez liguke inora eramango. Bakarrik adierazi nahi dut primeran pasatu dudala gaur Atxarten eskalatzen. Labargorriko paretan egon gara kepa eta biok. Ekipatu duen,  baina behetik eskalatu gabe zuen bide batetara joan gara. Tempus Fugit du izena, eta lau luze ditu, 5+, 7a, 7a, 7b+. Lehen luzea pittin bat zikina dago. Bigarrena mundiala da, Atxarten kolumnatxoak eskalatzea ez da oikoa. Hirugarrena teknikoa da. Laugarrena zailena, zailtasun handiena hiru txapetan dauka, blokeko paso nahiko obligatu batzuetan. Beste guztia ondo egiten da. Azken luze hau erorketa batekin igo dut. Zinta expresak jarriak nituen eta kantoak Kepak markatu dizkit. Bidea nahiz ekipatua egon ez dago rapelatzeko prestatua, beraz oinez edo beste bide batetatik rapelez jaitsi beharko genuke. La Roja bidearen eskuinetik hasten da, eta gurutzatzen dira hirugarren erreunioan.
   Tempus Fugit “ denbora iheskorra” dioen moduan, ez utzi biharko gaur eskalatu dezakezuna. Beraz, beste Labargorri bat eskalatu dugu bi luzetan. Cocaina flas, la fisura blanca eta jata txikitu elkartu ditugu goraino. Batzuetan kostatzen da nerbioa aplakatzea.

martes, 8 de noviembre de 2011

BERBERANAKO ORRATZA - Susana bidea




   Egun osoan buruan eraman dut atzo Garan irakurri nuen artikulua. Ez nuen Unairen azken zabalkuntzaren berri. Izugarrizko maila erakutsi Bizcochito lehen igoera honetan ere.  Ez bakarrik fisikoki. Tekniko eta psikiko aldetik paregabe dabil. Nik konpromisoa ere nabarmenduko nuke. Bere eskalada filosofiak eskatzen duen konpromisoa. Paretara taladrorik gabe sartu Ordesako haitzari duen guztia ateratzeko handia da. Josunek eta Rikar-ek ere egin zuten beraien El ojo critico bidean. Kepak dioen bezala batzuk Galaktikoak dira.
  Ni berriz beti bezala saltzeatzen. Gaurkoan Errioxa aldean ibili naiz, Biasteri ondoan dagoen Berberanako orratzean. Harritua geratu naiz arrasto dezente ikusi ditudalako, seinale jendea eskalatzen ibiltzen dela pareta hauetan. Furgoneta berberanako ermita pasatu eta bereala utzi dut zuzen ateratze den pista artzeko. Pista gero bidea egiten da, bidetxurra azkenik. Nahiko eroso 30 minututan paretetan jartzen zara. Lehen luzea ezkerretik hartu dut espit batzuetatik. Azken egunetako euri jasak bustiak utzi ditu arrakalak.  Horrek edertasun pixka bat kendu dio eskaladari. Zer egin behar dugu, dagoenarekin konformatu behar. Bidea 2002 urtean zabaldua izan zen Simon Elias eta Raul Paskualen eskutik. Orokorrean gustatu zait bidea.

Lehen luzea

Bigarren tirada

Laugarren luzea