domingo, 20 de noviembre de 2011

ATXARTE- Tempus Fugit



   Bilbotar peto petoa den eskalatzaile bati galdetzen badiogu zeintzuk diren Bilbo eta bere inguruko hiru gauza edo leku esanguratsuenak, honako hauek adieraziko zituen; Bizkaitar eta Gipuzkoar arteko txantxa txar bat izan nahi du honek.
   Lehena Athletic. Bale, dudak ditut baina onartzen dut.
   Bigarrena Begoñako amatsu izango zen. Ongi, hobeto isiltzen ba naiz, askotan laguntza beharrean gaudenean bai Begoñari , bai Manituari ere eske ibiltzen gara.
   Hirugarrena Atxarte adieraziko zuen aho zabalik. Ados, oraingoan baiezkoa esango nioke, Atxarte puta madrekoa da. 
   Ni betidanik Etxauri zale amorratua izan nahiz, eta oraindik nahiz. Ez dut nahi biak konparatzen hastea, ez liguke inora eramango. Bakarrik adierazi nahi dut, sarrera alrebes honekin, primeran pasatu dudala gaur Atxarten eskalatzen. Labargorriko paretan egon gara kepa eta biok. Honek ekipatu berri duen,  baina behetik eskalatu gabea zuen, Tempus Fugit bidean. Lau luze ditu, 5+, 7a, 7a, 7b+.
   Lehen luzea pittin bat zikina dago. Bigarrena mundiala da, Atxarten kolumnatxoak eskalatzea ez da oikoa. Hirugarrena teknikoa da. Laugarrena zailena, zailtasun handienak hiru txapen artean kokatzen dira, blokeko paso nahiko obligatu batzuetan. Bidearen beste zati guztia ondo egiten da.
   Azken luze hau erorketa batekin igo dut. Zinta expresak jarriak nituen eta kantoak Kepak markatu dizkit. Bidea nahiz ekipatua egon ez dago rapelatzeko prestatua, beraz oinez edo beste bide batetatik rapelez jaitsi beharra dago. La Roja bidearen eskuinetik hasten da Tempus fugit, eta berriro gurutzatzen dira hirugarren erreunioan.
   Tempus Fugit “ denbora iheskorra” dioen moduan, ez utzi biharko gaur eskalatu dezakezuna. Beraz, beste Labargorri bat eskalatu dugu bi luzetan. Cocaina flas, la fisura blanca eta jata txikitu elkartu ditugu goraino. Batzuetan kostatzen da nerbioa aplakatzea.

1 comentario: