miércoles, 18 de mayo de 2011

ANSABERE- BELLEFONT BIDEA

     

Ansabereko orratz handiaren ekialde aurpegia


      Gaur ere Kukua entzun dut. Oraingoan berriz ere, motxila eskalada materialez beteta eta patrika diruz hutsik harrapatu nau. Beti gertatzen zait. Logikoa ere bai da. ¿ Zertarako behar dut dirua mendian ?. Asko estimatzen dut nik txori lotsati hau. Alfer fama dauka. Nik ez dut hori pentsatzen. ¿ Nola izango da alperra egun osoa kantuan pasatzen duen animali bat ? ¿ Ez al da garrantzitsua basoetako bazterrak alaitzea ? ¿ Zer izango zen guretzako Kukurik gabeko udaberri bat ?. Irabazi material gabeko ekintzak, benetan gustu onez egiten direnean, gehiago estimatzen ditugu. Bai norberak, eta bai besteak.
Linzako aterpetik Ansabereko hormetara gerturatzea bururatu zait. Nahiz eta luzeagoa izan hurbiltzea, kotxez dezente gerturago dago Linza Lescun baino. Goizeko bost erdietan atera nintzan etxetik. Zortzietako Linzan nengoen. Berehala jarri nintzen martxan. Hiru errege mendirantz dioan bidea hartu nuen Linzako lepo arte, eta bertatik, Petretxema azpitik, Ansoko lepora. Beste aukera bat  dago, zuzenagoa, Atxeritoko aterpe ondotik pasatzen dena, baina terreno okerragoa da, leku Karstikotik dioa, ibiltzea zailduz. Goizeko hamar erdietan granpoiak jazten ari nintzan Ansabereko orratz handiaren azpian. Udaberrian elurra topatu daiteke parte honetan. Gehienetan bezala oraingoan ere krokis gabe nioa. Etxean ongi irakurri nuen bidearen deskribapena. Baina ez nuen antzeman tximini oblikuoa, eta pareta behe partetik eskalatzen hasi nintzen. Hiru luze gehiago egin behar izan nituen bide originala hasten den lekura iristeko. Harria ukitzearekin bat, oroitu nintzan Enrikek bere garaian bide honetaz kontatu zidanaz. Oso haitz txarra zegoela. Batzuk espabilatzeko bizkarrean makilarekin eman behar digute, eta askotan horrela ere ez. Gogorra egin zitzaidan igoera. Azkenengo bi luzeak tortura izan ziran. Ain prekarioa zen dena, aurrera egiteak arreta izugarria eskatzen zuela. Era bat hustu nintzen. Lainoaz estalirik iritsi nintzen gailurrera. Era bat flipatua nengoen  nolako marroian sartua egon izan nintzelako. Rapel bat lepora, eta beste luze bat pareta hau bistatik kentzeko. Arratseko zazpiak ziran. Pozik nengoen oinez eta sokarik gabe ibili al nuelako.


Hiru errege mahia eta Petretxema Lizako lepotik





Altura artzen paretan zehar



Sokada bat pareta erdian



Gailurrean laino artean paretan dena eman eta gero

domingo, 1 de mayo de 2011

ZIORDIAKO ERTZA

   
    Minduak nituen begiak. Inguruko harriei bezala, niri ere pitzatu egiten zitzaidan bihotza. Burumakur nioan beherantz gizakion bizimoldeak dudan jarriaz. Lurrari eragindako zauriek, ez dute sekula sendatzeko itxurarik. Gaur egun, duela hogei urte bezalaxe... KANTERARIK EZ.
     Ramon Trecet irrati esatariak dion bezala; Bilatu edertasuna, hau bai da mundu honetan pena merezi duen gauza bakarra. Hori egin nuen nik. Ederra da Ziordia-ko ertza.
     Ekaitzerako gogoa sumatzen zitzaion eguraldiari. Etxegarate igotzen ari nintzela beltza zegoen zerua eta bustia zorua. Ziordian berriz garbi uneak azaltzen ziran lainoen artean. Urte sasoi honetan gure mendiak eder apainduak daude. Zuhaitzen hostoen freskotasuna, kolore ederreko loratxoak, txorien kantuak, argiaren magia. Zer dago ederragorik. Gozatu egin dut harkaitzean gora.

Lehen luzea

Lehen ertzeko gailurrera iristen

Bigarren ertza

Azken metroak


Hormak apainduak daude

Gailurrean Arbarraingo basoa

Zauri latzak mendiari

Aurrerakuntzaren ordain saria