Aurten bukatu dugu, 2010 urria, iaz hasi genuen bide hau. Chemarik eta biok libro abiertoko paretan zabaldu dugun bigarren bidea da marra. Iaz Mononeuronas sortu eta beste hau hasia utzi genuen. Bi bideek tirada bat dute komuna, bots garrena. Konparaketa bat eginez gero, budita zailagoa dela esan genezake. Azken hau sortzeko haitz plaka konpaktuetatik gora egin behar izan genuen, eta tamalez paraboltak beharrezko bihurtu zitzaizkigun gure burua babesteko. Giro haundiko bidea dugu Budita, Ordesaren marka ondo jarria dauka. Hemen duzue krokisa, baliagarria izan dakizuke bidea eskalatzera animatzen bazarete.
2010(e)ko azaroaren 14(a), igandea
BALERDI - TXAPELATXA BIDEA
Atzo Txapelatxa bidea berriro eskalatzeko plazerra izan nuen. Aspaldian neraman buruan bide paregabe hau errepikatzeko asmoa. Igo nuen azkenengo aldia orain bi urte izango zen. Nik dakidanez beste errepikapen bat dago bakarrik, Gorka Karapeto eta bere soka lagunarena. Zabaldu nuenetik, orain sei urte, hirutan igo dut nik, eta denak bakarka izan dira. Atzoko igoerak berriro konfirmatu dit oso eskalada zorrotza dela, abentura terreno gordinetan ondo mugitzen den jendearentzat aproposa. Hirugarren eta laugarren luzeetako plaka garbiak burua argi eramatea eskatzen du. Harro nago bide honetaz. Jende gehiagok eskalatzen saiatzea gustatuko litzaidake, baina, badakit, horrelako bideek hautagaiak mugatzen dituztela. Hor krokisa nahi duenarentzat.
2010(e)ko azaroaren 13(a), larunbata
LARRASA - Espolon Alberto (falso palomares)
Hau da Blogga honetan idazten dudan lehen sarrera, internetek eskeintzen duen atearen irekiera. Beti gustatu zait nire mendiko esperientziaz idaztea, kuaderno eta orri soltetan egiten nuen, baina, informazio hori ezinezkoa zen jakingura zuen edonorengana iristea. Orain, teknologiari esker, edonork irakurri ditzazke kronika hauek.
Abentura bat da niretzat hasi berri dudan eginkizun hau, eta ez naiz batere iaioa informatika gaietan. Pauso honekin, uste dut, mendiarekiko motibazio berri bat sortuko dudala, eta hau positiboa da, mendizaletasunaren sugarra ahalik eta luzaroen piztuta eduki nahi bai dut.
Azaroak 4ean Larrasa mendiko hego pareta zurian eskalatzen ibili nintzen. Pareta ezaguna nuen, lehendik Sarasa bidea egina nuen, bloggak existitzen ez ziren garai ahaztuetan izan zen. Oroitzapenetan atzera eginez, neguko egun eguzkitxu eta dotore bat zela gogoratzen dut, eta sarrera zuzenetik sartu nintzela, jatorrizko bideak gorago dagoen erlaitz batetik egiten du. Luze kuriosoa suertatu zen sarrera zuzen hau, 6c inguruan nire iritziz. Egun hartan ikusi nuen Espolon Alberto bidea., eta hau igotzeko gogoa piztu zitzaidan.
Harriaren kalidadeak, eta lehen sarraldi hartan ikusi nuen trazatuaren itxurak, animatu ninduen Larrasa mendiko hego hormara berriro bueltatzera. Espolon Albetok bost luze ditu. Hasierako biak arrakala batetik doaz. Nahiz eta ekipatua dagoela esanten duten, friend ertainen bat edo beste eramatea ondo etortzen da, ederki sartzen dira, eta, lasaiago igo ahal izango dugu. Nik ez nituen eraman eta faltan bota nituen, horregatik abisua.
Hurrengo bi luzeetan haitz plakan zehar hormaren alderik alde ibili beharra dago. Azken luzean arrakala zabal bat hartzen da berriro, pixka bat desplomatua dago. Nahiz eta espit lodiekin ekipatua egon zati hau ere, oso komenigarria da friend joku bat eramatea. Laua ondo etorriko da azken luze honetarako.
Graduen kontua argitzearren, nire iritziz, lehenengo bi luzeak 6c dira. Hirugarrena 6b izango da. Laugarrena 6a, eta, azkena 6c.
Ni Lagran herritik gerturatu naiz paretara. Herri bertatik pista asfaltatu bat ateratzen da, marka txuriz eta gorriz markatua dago. Nekazaritza lurrrak zeharkatu ondoren bidea baso zoragarri batean sartzen da. Galtzada elegantea da hemen bidea, igoera suabean gora egiten duena, eta gure gozamenerako txondar guneak topatzen ditugu. Puerto del Toro irabazten dugunean, Biasterira doan GR-a utzi eta Cruz del Castillo mendirako bidea hartuko dugu. Artea baso itxi batetik segitzen dugu igotzen. Basoko ilunantza uztean Cruz del Castillo eta Larrasa mendien orratzak ikusiko ditugu gure buru gainean. Puntu honetan, zelai malkartsu bat izango dugu gure oinetan, beherajoko dugu, hegoaldera jaisten hasiko gara, Larrasa hormaren behe partea hartzera. Guztira ordu eta erdi izango dira.
Espolon Alberto eskalatu ondoren, jaisteko, Larrasa mendiko punta irabaziko dugu trepada bat eginez, Cruz de Castillo aldera joango gara oinezko bidea hartzera. Puntara iritsi gabe bat egingo dugu bide honekin, eta jarraituko dugu beheruntz. Bereala egingo zaigu berriro ezaguna ingurua, igoeran erabili dugun bidearekin bat egitean.
Orokorrean bidea ona iruditu zait, pixka bat estua bere gradurako. Egin beharrekoa.
Orokorrean bidea ona iruditu zait, pixka bat estua bere gradurako. Egin beharrekoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

