2012(e)ko abuztuaren 3(a), ostirala

KARAKORUM / BRAKK ZANG - INSURGENTE




Marra naranja lehen saiakera. Marra urdiña bigarren saiakera.
Marra gorria Insurgente.



BALTISTANGO ERREKAK
   Eskalalada bidai baten planteamendua, eta, objektiboa, taldekideen izakera kontuan hartuta sortu behar da, alpinismo maila errealarekin batera. Partaideen jitea ezagututa, bidaiaren proposamena egin daiteke, eta, hauen eskalada mahila jakinda helburu lojiko bat adostu. Era horretara ziur egon gaitezke bidaia ondo aterako dela,  alpinismoko hiru baldintzak betzeko aukera asko ditugula; etxera onik itzuli, lagun, eta, agian, gailurra zapaldua.



   Raul Gonzalez, Avila probintziako Santa Cruz del Valle herrian jaioa da. Gredoseko haitzak izan ditu eskaladan ikas leku. Aspalditik ezagutzen dugu elkar, Marokon topo egin genuenetik. Todra sakanean izan zen, gabon berezi batzuetan. Patagonia basatian, Paine erdi dorrean, 1996ean Intsumisioa bidearen sortzean parte hartu genuen. Naturazale amorratua da Raul, basozaintza du ogibide.



   Bizitzaren gorabeherak direla eta, urteak generamatzan elkarrekin bidaiatu gabe. Aurten behar zuen izan. Pakistango haitzak izango ziran lagun zaharrak berriz elkartzeko tokia. Ideia garbia generaman Raulek eta biok, bidaia arina behar zuen izan, askea. Ez genuen eskalada baimenik ordaindu behar ziren tokirik nahi, honek bidaia asko baldintzatzen bai du. Tamalez, Himalayan ez daude honelako leku asko, Pakistango Nagma bailarak biltzen ditu guk eskatzen genituen baldintzak.        
   Baltistango  Ganche eskualdean, Kanday bailaran, Kande herriaren gainean dago Nagma. Eskaladarako inguru irekia da, “ open zone “ bezala sailkatua dagoen lekua. K6 mendia dago haran honen bukaeran ohorezko tronuan. Amin Brakk, Changui tower, Hashun tower, Singu Charpa, Brakk zang… bertan daude ere, mendizaleentzat gailur preziatuak dira denak. Mendi kontuetatik kanpo, inguruak garrantzi handia dauka Kande herriaren bizi iraupenean, bertan ehunka behiak larre hartzen dute.



   Ingurugiro aldetik Nagma bailara aparta dela esango nuke. Naturaren edertasuna egundokoa da, granitozko dorre erraldoiak non nahi daude, kikiltzen zaituzten izotz jauziekin batera. Eskalada aldetik ez zait hain erreza egiten sailkatzea, Brakk Zang orratzeko haitza ez da kalitate osokoa, granito harria erraz apurtzen bai da.  

LEHEN SAIAKERA
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Saiatu gara Brakk Zang hego paretan bide berri bat sortzen. Derrigorrezko aklimatazio desatsegina igaro ondoren, paretara serio sartzeko unea zela pentsatu dugu. Petate batekin sartu gara; jana, ura eta lotarako erropeekin hornitua. Soka aldetik,eskaladarako bi eraman ditugu, gehi, petatea igotzeko 5,5 mm auxiliarra. Bidea 6cko zailtasuna duen luze batetik hasten da. Luze hau zabaldua zegoen, lau txapa topatu ditugu tirada honetan. Txapa hauek Jon, eta, Fixe markakoak direnez, espainiako talde batek zabaldua izango dela pentsa dugu. Luze hortatik aurrera ez dugu material eta arrasto gehiago aurkitu. 
   Bigarren luzean Raulek iltzea eta parabolt bat utzi ditu jarriak. Parabolta sartzeko bi ordu pasa behar izan du; takoa eskuz sartzean, granito harriaren gogortasuna nabaria da. Puntu hortatik haurrera ez dugu material fixo gehiagorik utzi. 
   Gauak zazpigarren bileran arrapatu gaitu. Bibaka oso deserosoa izan da, arteka batean eserita itxaron diogu egunsentiari. Bitan egin digu euria, bustialdi ederra hartu dugu. Hurrengo egunean goiz hasi gara eskalatzen. Petatea zortzigarren bilera arte igo dugu, eta, bertan utzi, puntu horretatik aurrera sokada arin bat bezala mugitu gara gailurraren bila.






Raul laugarren luzean




    Hamargarren bilerara iristeko diedro eder bat eskalatu beharra dago, 6C+ on bat. Bileran iltze bat topatu dugu. bide berri bat zabaltzeko asmoa zapuztu digu honek. Hurrengo tiradan ere, plaka liso batetan, espit bat dago. Guk eskumatara trabeska eginez utzi dugu espita, eta, ondoren, zuzen jo dugu arrakala perfektu batetik. Artifizialean aritu behar izan dut. Bi luze motz eskala ondoren, muntatutako beste bilera batekin egin dugu topo, espita, gehi, fisurero eszentrikoa dago. Irteerarik gabeko puntu batetara iritsi gara, gorantz oso liso dago. Ezkerretara pendulu bat eginez diedro itsu batetara iritsi gara. Handik aurrera segitzeko material falta somatu dugu, bilera bat muntatzeko parabolt beharra. Erramienta guzti hori petatean utzia geneukan, eta, gainera, agian, gure aurretik norbait espitak sartu gabe pasatua zegoen. Egoera aztertu dugu eta, jaisteko erabakia hartu, errapel batez plakako espiterarte egin dugu behera. 
   Ez dugu etsi nahi eta, eskumatara tiratzen dugu arrakala sistema batetik, gailurra zapaltzeko azken ahalegina da, soka fixo batzuekin egiten dugu topo. Haitz pañoaren itxura ez da polita, ez digu asko motibatu hortik aurrera segitzeak. Bertan behera utzi dugu gorantz joateko saioa, eta, errapelatzen hasi gara igotako bidetik. 
   Petatea jasotzen dugu utzi dugun zortzigarren bileratik, eta, beheruntz jarraitzen dugu guk irekitako bidetik. Errapel guztiak harkaitz pikoetan dira, kordino eta zintak soilik utzi ditugu.

Bibakarako pretatzen.


Bibak ezeroso baten ondoren.

Diedro ederra gainditu ondoren

EGURALDI ALDAKETAREN ZAIN
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Beste garai batetan gaude. Denboran bidaiatzea posible dela dirudi. Fairek, Kandeko artzainak, esker onez  Balti ogi bat eta Rosti “ txapati prejitua ” oparitu digu. Guk eskerrik beroenak emanez hartu dizkiogu jakiak.

   Goiz atera gara gaur lo-zakuen goxotasunetik. Egunsentiarekin batera Fairen behi ernalduaren bila ibili gara glaziarreko morrenatik gora eta bera. Azkenean, lan nekazaren ondoren, errekaren beste aldeko basotxoan topatu dugu ezkutatua. Fairek pozik jaitsi du bere behia Kande herrira.


   Atzo ezagutu genituen Faire eta bere lehengusua Karin. Behietara etorri ziran biak eskopeta zaharra bizkarrean hartuta. Tiro bakarreko tramankulu astuna zen susko arma hau. Hiru uso bota zituen Kariñek. Irribarretsu gerturatu zitzaizkigun bi lehengusuak txoriak dastatzeko gonbitearekin. Guk adi segitu genuen otorduaren prestaketa; usoak lumatu, egurrezko sua piztu, barazkiak frijitu... Gauza sinple hori festa bat zen guretzako.


   Fairek gure sukaldeko plastikozko toldoaren azpian lo egin du. Arropa pixka bat utzi genion gaua pasatzeko. Ederki lo egin duela esan digu. Berandutu egin zitzaion atzo eta, ezin zuen bere behirik gabe jaitsi. Beste gau bat ere egingo zuen plastiko hotzaren azpian bere animaliagaitik. Bihotzez eman digu sobratzen zitzaion ogia, guk, gogoz hartu diogu oparia.


BIGARREN SAIOA
(Nagman idatzitako egunerokoa)
   Bide berri bat zabaltzeko aukera oraindik ez dugu baztertu. Lehen saioan zortzi luze berri egin genituen, lepo nabarmen baterarte, ondoren, eskuinera hartu genuen diedro markatu batetik bloke liso batetara iritsi arte, ezin pasa suertatu ginen. Oraingoan, zortzigarren bileratik ezkerretara jotzeko asmoa daukagu.

Mikel bederatzigarren tiradan

    Arratseko hiruretan, aurreko saiakeraren azken puntuan, zortzigarren bileran, gara berriro. Oraindik argi dezente dugu aurretik, eguraldia ere ona da. Zertarako biharko utzi gaur egin genezakeena? nork daki zer eguraldi izango dugun bihar, paraje hauetan eguraldiak ziurtasun gutxi dauka. Lotarako gauzak zortzigarren bileran utzi ditugu, eta, azkar hasten gara berriro eskalatzen. 
   Bederatzi garren bilera haitz piko batetan muntatzen dugu. Hurrengo tirada hasi orduko ikusten dugu beste bilera bat dagoela kokatua gure bileratik bost metro ezkerrerago. Guk segitu nahi dugun marra zabaldua dago ere. Zer egin behar dugu, saiatu gara bide berri bat sortzen, gailurra da oraingoan garrantzitsuena.





   Pozez iritsi gara gailur zorrotzera, ilusio handia egin digu bloke malkorra ukitzea. Pakistanen proiektuak bukatzea ez da erreza, ain da gogorra dena.
Gailurrera iristen

Amin Brakk gailurretik.

   Azken argiarekin iritsi gara zortzigarren bilera bibakera, errapelak ongi joan dira. Harrizko lepo honetan gaua pasatu behar dugu, dena prestatzeko lanarekin hasten gara. Afaltzerakoan gustuz irentsi dugu geratzen zaigun azken txorizo paketea. Ondoren, era bat nekatuak, lo-zakuetan sartu gara.


   Goizeko lehen argiarekin ekin diogu jaitsierari. Ez gara gure bidetik jaitsi, errapel linea bat aurkitu dugu ertz leunetik behera doana, ezezaguna izan arren horrela erabaki dugu. Damutu gara, nahiz eta bilerak espit eta mosketoiaz hornituak egon, sarritan trabatu zaizkigu sokak bloke eta arrakaletan.


   Beraz, hainbeste ahalegin egin ondoren, gure marra bariante bat da. Zer motatako bideak dauden inguruan ikusirik, nire iritziz, Insurgente bidea aukera polita da gailurrera eskalada askean igotzeko. Egunen batetan leku honetan eskalatzea animatzen bazarete, kontuan izan bide hau.
   Abentura itzela izan da, Raul eta nik, Nagma bailaran bizi izan duguna. Mendi ikaragarri hauen handitasuna dastatu dugu, zein txikiak garen momenturo sentituz. Alpinismoa egiteko aukeratu dugun era oso minimalista izan da, isolamendu sentzazioa handitu du horrek.
   Kontaketa honen hasieran aipatu ditudan hiru puntuak aisa lortu ditugu Raul eta biok; etxera onik bueltatu gara, lagun onak izaten segitzen dugu, eta, Brakk Zang orratzaren punta zorrotzari laztan egitea lortu dugu. 


  BIDEEN KOKAPENA
    Oso informazio gutxi dago horma honetan dauden bidei buruz. Guk arrasto hauek topatu ditugu, bideen haiera besterik ez dira. Zailtasunei buruz nork daki.
1-Czech start...5.10/A2 450m 2- Ganyips A3/6a 540m 3- Crakistan 5.12d/A3 500m 4- ¿?
5- ¿? 6- ¿? 7- ¿? 8- Variante insurgente 7a/A1 400m 9- ¿?

2012-ko PREZIOAK
   Hauek dira 2012-ko uztailan topatu ditugun prezioak. Orientatibo moduan hartu, hemen gehiena negoziagarria da eta.
·         Kanbioa 1€-------------112 rs
·         Taxia Aeroportua- pirwarahi bus station ------ 700rs
·         Autobus Islamabad- Skardu-------------- 2200rs
·         Hotela Concordia Skardu gela bikoitza------------ 1400rs
·         Jeep Skardu- Kande------------ 8000rs
·         Porteadorea Kande- Nagma------------ 560rs eguna. Hiru egun daude estipulatuak. Bi gora eta bat bera------------------ 1680rs. Guk 2000rs eman dizkiegu bakoitzari.

2012(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

PEÑA MONTAÑESA- !!! Que riesgo tiene la prima ¡¡¡




   Eskalatzaileei galdetzen ba diegu zein den beraientzat eskalada bide perfektua, logikoki ez ginateke denok ados egongo. Batzuek metro asko eta gailur lirain bat eskatzen dute. Besteak berriz  desplome batean gestu eder eta zailak egiten geratuko ziran. Daude baita ere arrakaletan gustura ibiltzen direnak, hormaren pitzaduretan gorputzeko edozein zati sartuz aurrera egiten plazerra lortzen dutenak. 
   Orain beste galdera bat planteatzen dut; - zein izango zen zuek zabaldutako bide perfektua ? Hemen gauza konplikatu egiten da nire iritziz, eta ari naiz behetik zabaldutako bidetaz, ez goitik ekipatutako marretaz. Txemarik eta biok iritzi berdinekoak gara horretan; ez dio inporta luzea edo motza izan, arrakala edo desplomea, kare harria, granito arroka... haitzaren kalidadea ona bada eta progresioa babesteko aukerak ematen baditu, bidea garbia behar du izan.  


   Bidearen hasiera. Ezkerreko arrakalatik doa.

   Urteak daramatzagu Txemarik eta biok elkarrekin eskalatzen. Ondo ezagutzen dugu elkar. Badakigu batera gure eskalada proiektuak burutu al izango ditugula, mendian asko dugu berdin.    
   Maiatzerako geldituak geunden, Txemak Peña Montañesan bi proiektu zituen ikuskatuak. Bietatik bat aukeratu beharra zegoen, hori egin genuen.

Lehen luzea.
   Buerdako orratzetan marra posible bat ikuskatua zuen Txemak aspalditik. Presunto homicida eta Devorando la vida bideen artean. 
   Buarda orratzera inguratzeko kanal handiko bidea hartu beharra dago, ordu eta erdiko bidea da. Hasiera oso nabarmena dauka "Que riesgo..." bideak, arrakala batetik hasten da kobaren ezkerraldean. Bidean zehar oso material fixo gutxi utzi dugu. Lehen bileran iltzea eta parabolta daude. Hirugarrengo bileran iltze bakarra. Laugarren bileran parabolta dago eta luzean iltzea. 
   Bidea ondo babesten da friend eta mikrofriendez. Laugarren eta bosgarren tiradetan mikrofriendak dira giltzarri.

Bigarren tirada.

   Nire aldetik adierazi nahi dizuet oso arro nagoela eskalada honetaz. Nire eskalada eboluzioan puntu bat gehiago estutu dudala iruditzen zait.


Hirugarren luzean.

   Laugarrena. Ondo garbitua utzi genuen.


Bosgarren luzean.

    Hor dago nahi duenarentzat.

2012(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

LA CABRERA - Eskalada batzuk


Pico de la Miel eta La Cabrerako orratzak
   Gogoa jartzen dugula ez dago dudarik. Ez zen egun aproposena eskaladan aritzeko, baina gu han ginen, harkaitz latz hauetan gora igotzeko prest.  Arrakalak bustiak zeuden, eta, euri txikia egiten zuen aldiro. Bromatan aritu ginen egoeraz, europarragoak bihurtzen ari garela esanez. Beti komentatu izan da ipar aldean eguraldi txarrarekin eskalatzen aritzen direla, beraz, integraziorako pauso bat eman genuen guk.
   Granitoan  eskalatu nahi genuenez La Cabrera gerturatu ginen. Arroka tipo hau da ugaria Guadarrama eta Gredos mendietan. Ohitura asko ez dugunez inguru hauetara mugitzeko, joaten garen bakoitzeko bertako lagunei deitzen diegu gurekin elkartu eta eskalada saiotxo batzuk egiteko, Raul Gonzalez animatu zen gurekin asteburua pasatzea.

   Kepa, Jose Manuel Araiz bidean

   Larunbatean bakarrik geunden paretetan, normala, gu pixka bat iparralderago bizi garenez Europarrekin integratzeko beharra handiagoa dugu. Pico de la Miel horman dauden bideetatik hasi ginen. Itxurak erakartzen duelako, eta, inertzia horri segiz, Psicosis bidearekin hasi ginen. Polita iruditu zitzaigun marra hau, plakeroa, ezea egon arren harri granitoak ongi heltzen zuen. Ondorengo eskaladetarako bide klasiko batzuk aukeratu genitun. Jose Manuel Alaiz eta Diedro Loquillo.

Aguja de los tres amigos

   Igandean berriz Aguja de los tres amigos aldera jo genuen. Eguraldia pittin bat hobeagoa zen. Via sin nombre, Metamorfosis eta Sobaco de mono eskalatu genituen. Ederrak hirurak. Ez ziran metro asko izan, baina nekaturik geunden, eskalada garbia denean psikolojikoki ere esfortzu bat da, hotza egiten zuen ere.

Kepa, sin nombre bidean
   Granitoa, eta bati bat, seguru flotanteak beste kontu bat dira, eskaladak beste dimentsio bat hartzen du hemen. Eskalada teknika hau, mugimentuak dominatzea, denbora eskatzen dute, granitoan aritzea alegia, laister etorri beharko dugu berriro.

Raul, sin nombre bidean

Mikel, metamorfosis bidean

 Mikel, metamorfosis azken txanpan

2012(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

SIERRA CANTABRIA- PEÑA DEL LEON- Ama galanta bidea


Peña del Leon pareta zoragarria
   Zenbat eta hobeto ezagutu Sierra Cantabria ingurua gehiago gustatzen zait. Harri bitxi bat da, era naturalean dagoena. Kantabriako mendi zerra, Kodes-tik hasi eta Palomareseraño, pareta zoragarriz josia dago.  Gaurkoan Peña del Leon aukeratu dut nire eskalada eguna pasatzeko. Gerardo Telletxea eta lagunak ekipatutako bideak daude bertan. Orokorrean gradu nahiko altuko bideak dira. Plaka teknikoa.
   Paretara iristeko bi aukera daude: Hego aldetik, Biasteri (Laguardia) herritik, edo. Iparretik, Lagran herritik. Ni beti azken honetatik ibili ohi nahiz. Etxetik gertuago dut, beraz kotxean gutxiago ibili beharra daukat. Oinezko bidea zoragarria da Lagrandik Toro lepora doana. Baso itxi batetik igotzen den galtzada zaharra da, magina bat histori ikusitakoa seguruenik. Oso antzinatik erabilia izan da Errioxa eta Arabako lautadak elkartzeko, eta, ondoren, kostaraino iristeko. 

   Lagran herrira iristen garenean, gure ezkerretara, Kanpezutik datorren errepidetik gerturatzen ari ba gara, Cruz del Castillo mendi gailurra izango dugu. Gailur harritsuaren norabidea hartuko dugu kotxez Lagran herriko kale estu batzuk zeharkatuz. Autoarekin landa lur batzuk gurutzatuko ditugu, bideak mendi malda igotzen hasten den arte, kotxea bertan utziko dugu. Ohinez galtzadan gora tirako dugu, baso ederretik. Collado del Torora iristen garenean, Cruz del castillora igotzen den bidea eskuinean utzi eta Guardia jaisten den bidea hartuko dugu. Jaisten goazela Peña del leon azalduko zaigu gure frente, ikusgarri. Kurba batetan bide hau utzi eta senda txiki bat hartuko dugu. Ito bat dago. Senda  beherantz jarraituko dugu, adarrez nahiko estu batzuetan, paretaren bertikalean gauden arte. Puntu horretan, zuzen joko dugu goruntz harrikari eta adar artean. Erresalte batetara iritsiko gera nahiko bertikala, soka batez ekipatua dago igoera errazteko. Sokaren egoera ez da ona, aldatzea premiazkoa izango zen. Erresaltea pasata bideen azpian gaude.



   Nik "Ama galanta" eskalatu dut. Goitik ekipatutako bide bat da, bide deportiboa. Graduan nahiko behartua dagoela iruditu zait. Lehenengo luzean 7a+, gantxo bateri esker pasa al izan dut. Laugarren luzean 7a, gantxoa ere lagun izan dut. Nik eskalatu dudan gradua orokorrean 6c/A1 izan da.
   
Basoa oraindik larrubixi dago

Txondarrak ikusgai daude basoan


Cruz de Castillo, Puerto del Toro-tik


Peña del Leon, Collado del Toro-tik

Ama Galanta bidearen hasiera

   Hemendik Iñakitori animoak bidali nahi dizkiot, mendi istripu batetan min hartu bai du. - Berriro fuerte jartzen zarenean, hasitakoa bukatzera joango gara ¡¡¡.   
     

2012(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

PEÑA MONTAÑESA - Lagrimas en la roca, Sin casa, ni perro, ni jardin






   Aurtengo neguko irteera arraro samarra suertatu da. Normalean urte sasoi honetan izotz hormak eskalatzen jarduten gera. Aurten berriz, baldintzak direla eta, haitza eskalatzen pasatzea erabaki dugu. 
   Horretarako Peña Montañesa leku egokia da. Txemarik, marra berri batzuk zabaltzeko lekuak begiratuak ditu. Beraz, faktore guzti horiek kontuan hartuz, Martxoak 4an Hueskan elkartu ginen biok.  Afaldu orduko solasaldian gure hasierako planteamenduei aldaketa egin genien, hobea iruditu zitzaigun bideren bat errepikatzea zabaltzen hastea baino. Ba dira bide berri mordoa egin gabeak ditugunak, egokiago iruditu zitzaigun errepikatzea.





   Urrunean, Monte Perdido ikusten genuen, hotz laino zuriak gainetik ezin kendu zegoela. Hodei jelatuak ez ziran guregana iristen, baina, bai, ipar haize lehorra. Cierzo deritzon haize hotza da hau, jostorratzak balira bezala gorputz azalean barruraino sartzen dena, Burutu genituen bi eskaladetan, eta batit bat bileratan, benetan gaizki pasatu genuen, baina, emaitza ezin hobea izan zen, bi bide ikusgarri eskalatu genituen. "Lagrimas en la roca", eta, "Sin casa, ni perro, ni jardin". Ondo estutu behar izan genuen dena enkadenatzeko. Zorionak bideen egileei. Jendea indartsu eta gogotsu dagoela seinale da. Segi horrela.



  




Sin perro... bostgarren luzean


Sin perro... seigarren luzea


Sin perro zazpigarrena