lunes, 7 de mayo de 2012

LA CABRERA - Eskalada batzuk


Pico de la Miel eta orratzak
   Gogoa jartzen dugula ez dago dudarik. Ez zen egun aproposena eskaladan aritzeko. Arrakalak bustiak zeuden, eta euri txikia egiten zuen aldiro. Bromatan ibili ginen esanez, gero eta europarragoak bihurtzen ari garela. Beti esan ohi da, ipar aldean eguraldi txarrarekin eskalatzen aritzen direla eta. Beraz, integraziorako pauso bat eman genuen guk.
   Granitoan  eskalatu nahi genuen, eta horregatik Cabrerara gerturatu ginen. Oikoa ez denez inguru haietara mugitzea, joaten garenean bertako lagunei deitzen diegu, elkartu eta eskalada saiotxo bat egiteko. Raul Gonzalez animatu zen gurekin asteburua pasatzea.
   Larunbatean bakarrik geunden paretetan. Normal, gu pixka bat iparralderago bizi garenez  … Pico de la Mieleko bideetatik hasi ginen. Itxurak eta inertziak eramanda, Psicosis bidearekin hasi ginen. Polita iruditu zitzaigun, plakeroa. Bigarren txandarako bide klasiko batzuk aukeratu genitun. Jose Manuel Alaiz eta Diedro Loquillo, biak zuhaitz arte.
   Igandean berriz Aguja de los tres amigos aldera jo genuen. Via sin nombre, Metamorfosis eta Sobaco de mono eskalatu genituen. Ederrak hirurak. Ez ziran metro asko izan, baina nekaturik geunden. Hotza ere egiten zuenez, asko mermatu zigun.
   Granitoa, eta bati bat seguru flotanteak beste kontu bat dira, eskaladak beste dimentsio bat artzen du.   
Kepa, jose manuel araiz bidean 

Aguja de los tres amigos

Kepa, sin nombre bidean

Raul, sin nombre bidean

Mikel, metamorfosis bidean

 Mikel, metamorfosis azken txanpan