sábado, 11 de febrero de 2012

TXINDOKI -IPARRA 75º 400m eta TXEMA BIDEA



   Egunak neramatzan probatzeko gogoz. Azken elurtea majoa izan denez, eta eskiatzeko aukera ematen zuenez, Gazteluko maldetan gora eta bera ibili naiz. Beste frente hau berriz hotz handikoa izan da, elur gutxikoa. Ingurua ezagutzen dut, eta badakit ez dela komenigarri elur freskoarekin sartzea. Elur jauziak oizkoak dira pareta honetan, eta hobea da asentatua dagoenean sartzea. Baita ere elur mobimentu horiek izotza sortzen dutelako. Paretaren inklinazioa 75º/80º izango da tramu batzuetan. Bi piolet tekniko eta granpoiak beharrezkoak dira. Nik sokarik gabe igo dut, baina non aseguratzeko ere ba dago materiala eraman ezkero. Goiko kanalak hiru erresalte ditu. Gaurkoan nahiko estaliak zeuden, baina pixka bat uheko. Primeran pasatu dut gure Txindokian.!!! Gora Siberia ¡¡¡. 



   Oso goiz ibili nahiz gaurkoan. Atzo arratsean iparrean nintzen eta gaur berriz hego-mendebaldean. Erronka ederra nuen aurretik. Txema bidea neguan eta bakarka igo nahi nuen. Atzo jaisterakoan linea zuri-zuri ikusi nuen. Eguzkiak jo baino lehenago behar nuen han egon. Azkenean suertea izan dut eta lainotua zegoen, hotz galantarekin batera. Azkeneko tiradan ez nahiz diedrotik atera, trabesia ezkerretara eginez hartu dut aresta. Gustatu zait, ondo pasatu dut. Sinets gaitza dirudi, baina, batzuetan baldintza egokiak topa ditzakegu gure mendietan alpinismo ederra egiteko. Euskal mistoa.