martes, 17 de enero de 2012

BERBERANA - Peor es robar


   Oraindik belarriak gorriak ditut . Tinpanoetan pitiño moduko bat sumatzen dut ere . Ez da gutxiagorako . Horrelako egurra jaso eta gero , adarra jotzea jasatea ezin bestekoa da. Seguru esan nuen nik zerbeza kaña eskuetan nuela . – Ez ba zarete gehiago saiatzen ez dugu kopako derbyrik izango . Errealak Albaceteren aurka aritu beharko du - . Sei gol  jaso eta gero imajina zelako gogoekin aritu dira Bizkaitar lagunak Giputxi baten aurka. Berdin da , etorriko dira bueltakoak . Agian datorren urtean ...
     Izotza eskalatu nahi dut , baina ez dagoenez haitzarekin segitu behar . Urtarrilean abenturazko eskalada bat egitea gure inguruetan ez da oizkoa . Kirol eskalada egiten da, eta batzuentzako estutzeko sasoi hoberena da. Paretan berriz goiz ibili beharra dago eguna motza da eta. Goizetan hotz handia egiten du .
   Norekin elkartu nezaken, soka-kide bezala, negu gorrian paretarako gogoak izan litzakeenik . Joxerra Eskibel . Nahiz eta bere egoera pertsonalak ez utzi denbora libre asko eskalatzeko, or dago gogotsu eta indartsu beti bezala. Ederki pasatu dugu biok Errioxako haitzetatik gora. Peor es robar bidea eskalatu dugu Berberanako paretan. Elias anaiek eta Javier Antoñanzas Errioxatarrak zabaldutako bidea dugu. Bi urte desberdinetan aritu omen ziren, 2007-an hasi ziren eta 2011-kan bukatu. Gustatu zaigu bidea. Kare harrizko plaka oso oso onak ditu. Nik bi parte bereizten ditut eskalada honetan. Lehen, bigarren eta hirugarren luzeak konpromiso aldetik gehiago dira beste bi tiradak baino. Ausartuko nintzen esatera lehen partea zabaldua izan zenean, suposatzen dut 2007, ikuspegi bat erabili zutela, eta azken bi luzeak zabaltzeko beste bat, pentsatzen dut 2011-kan izango zela . Bigarren tiradan, 7a+ , asko eskalatu beharra dago, tirada garbia dago, parabolt bat eta bi hiltze izan ezik. Haitz zubi batzuk erakusten dizute nondik joan. Bosgarren luzean berriz, 7b, desplome txiki eder batetik doa eta ekipatua dago. Pare bat pieza kenduta ez dugu ezer gehiago sartuko. Gomendagarria da bidea, graduan ondo joan behar da bigarren tirada egiteko. Biok iritzi berdinekoak gara. Euskal Herrian abentura bideak eskalatzeko ditugun aukeratako, ezin dugu oso exigenteak izan.




Lehen luzea

Bigarren tirada


Eskibel hirugarren luzean


Laugarren luzea



jueves, 12 de enero de 2012

PICO VELETA- Via Extraplomos


    Elur bila Andaluziara jaistea ba da marka. Mundu aldrebes batean gaudenez, agian, hurrengo neguan elurra Murtzian aurkituko dugu. Ezingo dugu esan Sierra Nevadan zeuden baldintzak onak zirenik, ez, eskiatzeko eskasak ziran. Veletan trasteatzeko berriz nahiko egokiak zeuden. Pareta interesantea iruditu zait. Ez da oso luzea, inguratze erreza du, eta haitzaren kalidadea, ibiliak dauden bideetan behintzat, ez da txarra. Extraplomos bidea eskalatu genuen kepa Eskribanok eta biok. Lehen partea granpoiaz eta pioletez, bigarrena berriz katu oinez. Pena izan dut eskiekin trabesatxo bat egin ez izana. Baldintzak oso txarrak ziren, elurra harria modukoa zegoen. Eguraldia primerakoa izan genuenez, eguzkiak ondo berotzen zuen, Granada inguruetan kirol eskaladan aritu ginen. Kalidadezko eskola piloa daude.  Zer kontatu diezaizuket “Tapeoari” buruz zuk ez dakizunik. Aukera ederra da mendian ibili eta gero erlaxatzeko. Gustatu zaigu ingurua eta ziur gaude itzuliko garela. Bideotxo bat muntatu dut eskaladan ateratako imajenekin. Ea gustuko duzuen.