domingo, 18 de diciembre de 2011

TXINDOKI Arista negu giroan

   Txindokiko arista elur kapa on bat gainean duela eskalatzea gauza serioa da. Normalean, elur berria dagoenean lainoak ere hartua izaten dute Goierriko Zervinoa. Ekaitzak gogotsu astintzen du Aralarreko hertz eder hau. Elurra gehienetan hezetasun askorekin datorrenez pareta erabat zuri uzten du, pegatu egiten dira haitzean elur malutak. 
   Arratsalderarte itxaron dut igoera hau burutzeko. Eguraldi parteak zionez, arratsean pixka bat hobetu behar zuen giroak. Arratseko hiruretan abitu nahiz Larraitzetik. Irten eta berehala bi eskalatzaileekin topo egin dut, bata Ibarrako Aitzol zen. Beraiek aristatik zetozen. Elur asko eta ekaitza fuertea topatu dutenez lehen luzean jaitsi egin dira. ( Aitzol, zuen mosketoi bat dut ). Hurbiltzea egiten eguraldiak errespetatu nau, eguzki izpi batzuek ere sumatu dira. Paretan berriz dena aldatu da. Ekaitza berriro sartu zait. Egun argia bukatzear zegoela Txindokiko gailurrera iritsi nahiz. Igoera bideoz grabatzeko asmotan nengoen, erdi parean bateriak agortu zaizkit, eta bakarrik argazkiak ateratzen utzi dit.
   Erokeria ? Astakeria ? agian. Eta zer ez da berdin. Nire iritziz erabat burutik joanak daudenak, mundu osoko mandatariak dira. Noren buruan sartzen da ingurugiroak jasaten ari den aldaketa onen aurrean sasi politiko hauek hartu duten jarrera. Ekonomiaren izenean dena balio duela iruditzen zaie, beraien negozioetan bakarrik pentsatzen dute. Niri naturarekin orekan bizi dezakegula iruditzen zait, baina ori lortzeko egiazko interes bat behar dute izan.
Utzi airea, itsasoa, mendia … bakean, guztionak dira eta.