domingo, 6 de marzo de 2011

GAVARNIE-ICE FOLLE

Kostata bainan azkenean izotza hemen dago

Harriturik geunden. Frezanten zegoen sokada bat kenduta bakarrik giñen zirkoan. Gauza ez zen oso goiztiar ibili ginela. Lasai altxa eta gosaldu ondoren, ordu normal batetan genbiltzan. Nere iritziz, interneten Gavarniko baldintzak ez ateratzeak bere eragina izan du. Remik tenporada hasieran adierazi zuen bere blogan irizpidez aldatu behar zuela. Gehiegizkoak gertatzen ari zirela hainbeste informaziorekin. Abentura eta laguntasuna galtzen ari zirela gaur egungo eskaladan. Gauza da gu lehen paretaren azpian geundela, zirko zuri eta isil baten aurrean. Gure ezkerrera Oberdose formaturik zegoen. Begiratzeak bakarrik makurtzen dizu. Ain handia eta ederra da. Hobe errealitatera itzuli eta gure gaurko asmoetara itzuli Ice folle. Ivan zoratzen zihoan. Zakutik ateratzeko alegin handiak egin behar ditu, baina, martxan ipini eta gero, gogoa eta ilusioa nabarmentzen zaizkio. Lehen pioletadak ematearekin batera jende gehiago azaltzen asten da. Eskalada delikatua izan behar dugula sumatzen dugu hasieratik. Elur geruza batek estaltzen ditu bidearen pasarte batzuk, horrek izotza zakar bihurtzen du, atentzio handiz ibili beharra dago. Tenperatura aldetik ederki, hotza sumatzen da, dena dago tente eta geldi. Ice folle bidea 1980 zabaldua izan zen, Dominic Julien, Gavarniko izotz eskalan aitzindaria eta S. Zebroski sokakide zuela. Izotz eskalada egun zoragarria pasatu genuen ingurune paregabe horretan. Urteak aurrera dioazen eiñean, pertsonak, aldaketa fisiko eta sikikoak jasaten ditu. Zahartzea alegia. Gustua ematen du betiko lekuetara itzuli, gauzak bere lekuetan segitzen dutela ikusi, eta izpirituan bada ere gu horretan mantentzea.

Inguratzen ari garela Overdosek agurtzen gaitu

Pioletei tinko eutsi behar zaie eta kranpoiak ondo kokatu

Ivan izotzaz gozatzen

Sokada bat bigarren paretara urbilten


Bigarren eta hirugarren paretak.