sábado, 12 de febrero de 2011

KANDERSTEG

Eskalada bidai bat oso ona moduan sailkatzeko, nire iritziz, hiru baldintza bete behar ditu. Lehena, burututako igoerek helburuen barruan egon behar dute. Bigarrena, laguntasuna eta umore ona  egunerokoak izan behar dira. Eta azkenik denak onik bueltatu behar dugu etxera. Kandersteg-ra eginiko bidaia oso ona izan da.
Leku berri bat zen guretzako, ez Txema, ez Bridwell , ez ta ni ere, egon gabeak giñan izotza eskalatzeko paradisu onetan. Bergamon hasi genuen bidaia. Beraiek Madriletik hegan egin zuten Italia iparrean dagoen hiri onetara. Ni berriz  Santandertik atera nintzen Ryan air hegazkin konpañiarekin . Bergamon kotxea alokatu eta Suizaruntz abiatu giñan. Bi aukera genituen kandersteg-era iristeko. Luzeena baina gauez egiteko seguruena. Como-tik  muga pasa, Luzern arte autopista hartu eta Interlakenera jaitsi. Motzena, baina, ezagutu gabe zalantzak sortzen duena. Isellen muga pasa, eta kotxea tren batetan sartuz Brig-eraño. Kotxea gidatzen Goppenstein-era, eta herri onetan berriro kotxea trenean sartuz kandersteineraino. Bide  luzeena hartu genuen joateko, bueltan berriz bigarren aukera erabili genuen. Lo egiteko lekua erreserbatua genuen Gemmi Lodge deitzen den hotelean. Hemeretzi eurogatik bakoitzak egunean, hiruentzako gela, buffet moduko gosaria eta sukalde librea genuen.
Eguraldi ona ematen zuten aste osorako. Tenperatura altuak hasieran, eta gero pixkanaka jaisten. Dena zuri zegoen. Suizako neguko argazki tipikoa zen ura. Egurrezko etxolak elurturiko paisai batetan. Baina, bazegoen detaile bat argazki horretan berezia zena. Herri osoa izotz jauziez inguratua zegoen. Lehen egunean, bidaiaren nekea zela eta, pittin bat berandu ibili giñan. Oeschinenwald sektorean eskalatu genuen Pingu III/IV+ 150m eta Rattenpissor III/IV+ 90m. Gertutasunarengatik aukeratu genuen leku hau. Kotxetik 15 minututara dago. Bigarren egunean Staubbach sektorean  Rubezahl  IV/6  215m. Izugarria izan zen igoera, oso teknikoa bigarren luzeko azaloreak pasatzea. Hurrengo eguna deskantsu moduan hartu genuen, Eiger eta Interlaken bisitatzera jaitsi giñan. Laugarren egunean berriro Staubbach bisita genuen  Blue magic IV/5+ 180m. Zoragarria. Eskalada azken egunerako Breitwangflue pareta utzi genuen, Crak baby  IV/6  350m. Dena eman genuen izotz jauzi hau igotzeko. Alpeetako harri bitxi bat.
Nekatuak eta pozik geunden dena ongi atera zelako. Leku zoragarri bat aurkitu dugu izotz eskaladan aritzeko. Berriro bueltatzeko asmoarekin agurtu giñan Gemmi lodge-ko nagusiaz.

Oeschinenwald sektorea


Bridwell Pingu bidean


Txemita Rattenpissor bidean


Rubezalh bidea


Bridwell Rubezalh bidean



Txemita Rubezahl bidean


Blue Magic bidea


Txemita Blue Magic bidean



Crack baby bidea


Txemita Crack baby bidean


Txemita Crack baby bidean


Txemita Crack baby bidean