Pico Urriello mendebal horma igo dugu, Ópera vertical bide amaigabetik gora. Udaberrian eginiko plana zen hau, orain arte burutzerik ezin izan duguna.
Montanejosen
ezagutu nuen Claudio Sánchez, "Opera Vertical" bidearen sortzaileetako bat, Castellongo eskalada eskola paregabean, Ernesto
Lópezen aterpean, etxe horretatik pasatzen ginen, harri, eta eguzki egarri ginen
eskalatzaile guztiak; laurogei garren hamarkada bukaera zen, bizitza sinplea
eta erraza iruditzen zitzaidan garaia, ondorioak begiratu gabe pausoak ematea
ausartzen nintzen periodoa.
Eskalatzaile
aparta zen Claudio, oso ezaguna, Cerro Torre igoa zuen Fernando Cobosekin
batera, estatuko lehen igoera izan omen zen hau. Elkarrekin " La escalera
de los dioses" bidea eskalatu genuen el estrecho de Mijares paretan. Bidea,
estiloz klasikoa, ez ohikoa orduan ere, ongi estutu behar izan genuen gaina
irabazteko, era askean pasatzea lortuz. Paretatik atera ginenean, gustu handiz
jaso nituen Claudioren zorionak, bidea eskalatu nuen moduagatik zentozen
laudorioak, harrotasunez puztu nintzan.
Urrielloko
aterpetxean elkar ikusi genuen beste behin, bertako zaindaria zen orduan.
Claudiok, kalitate ezin hobea duen Picu paregabean bost bide zabalduak zituen.
Gero jakin nuen gauzak ez zitzaizkiola ondo joan eta, arazoak izan zituela,
nahiko larriak gainera. Espero dut denborak gauza guzti horiek konpondu izana.
Collado
Pandebanosera iritxi ginen momentuan, arratseko bostak inguru ziran, hasi zen
euria. Ez zen euri jasa sinplea, gogoz botatzen ari zuen. Harritu ginen,
eguraldia iragarri zuen aztiak ez zuen halakorik esan. Kotxean babesturik noiz
atertu zain egon ginen eta, ordu erdi luze itxaroten egon ondoren, prestatu berri genituen
motxilak bizkarrean Urrielloko bidearen maldak igotzeari ekin genion.
Motxila
astunak generamatzan, eskalada materialetik aparte, gaua aterpetik kanpo
pasatzeko trasteak kargatu genituen zakutotan.
Amildegi gainetik bihurka zeharkatzen duen bidearen
laurdena ibilia genuela hasi zen berriro euria, eta, Urriellora iritsi arte ez
zuen atertu.
Zortea izan
genuen, harri handien azpiko bibakak libre zeuden, ez zegoen jende askorik
aterpez kanpo akanpatua.
Zorua bustia
egon arren koltxoneta gainean gustura etzan ginen, zeruan izar bakan batzuk
laino beltzen artetik ageri ziran.
Hotza zen
goiza. Naiz eta Pico Urriello lehor agertu, hezetasuna dastatu genezaken,
goizeko zazpirak ziran.
Ezin dut
hitzekin deskribatu, baina, behingoz, harriaren legea juxtua izan zela diot,
Iñakiri tokatu zitzaion lehen luzean aurretik joatea.
Ópera vertical
bideak dituen luzeetatik konpromezu handienekoa da lehena. Hasierako metroetan
ditu zailtasun handiko mugimendu batzuk, iltze plano batek babesten duen
zatian, ez du konfiantza handirik eskaintzen iltze exkax horrek, A3+ artifizial
zailtasunez graduatu zuten Nacho eta Claudiok, hortik atera kontuak. Luze honen
bukaerako zatian ongi estutu beharra dago berriro ere. Iñakik maisuki eskalatu
zuen tirada hau, kontuan izan behar dugu ez zela giro, zero gradutik gertu
ibiliko ginen, atzamarrak ez genituen sentitzen.
Lehen luze hau
iruditu zitzaidan benetan gogorra, hortik aurrera gauzak xamurragoak bihurtu
zirela ausartzen naiz esatera.
Luze egin
zitzaidan bidea, Naranjo horma handia da, aspaldian bostehun metro segidan
eskalatu gabe nengoen.
Arratseko
seiak pasa iritsi ginen gailurrera, be laino itxiak sokak bustitzen zizkigula,
denbora galdu gabe Murciana bidetik egin genuen behera, inongo gora-berarik
sortatu gabe.
aupa!! no entiendo un cagau pero la via buenisima, no??
ErantzunEzabatulos grados que os parecieron?? salut!!
Aupa Nil, personalmente, y como comento en la entrada, el primer largo me pareció duro y algo expo, entramos muy fríos, después la via se vuelve mas amable, se deja hacer. En general, una via cinco estrellas, con una calidad brutal de roca, austera en seguros fijos, pero que se protege. Chapo Jesus y Nico, respetar la via original abierta por claudio y Nacho, y forzarla en libre, teniendo un taladro en la mano, es algo que esta al alcance de muy pocos. Menos chapas y mas amigos!!!. Un abrazo.
ErantzunEzabatu