Harri artetik atera nuenean, urteetako hilobi jelatutik, eskuan indarrez eutsi nion, kemena berreskuratuz, babestuago nengoela sentitu nuen.
Pico de la Cascada orratz ikusgarrirantz altxatu nuen tramankulua, erregearen aginte makila balitz bezala, nire esker ona adierazi nion, leku babesgabe horretatik onik bueltatzeko giltza eman zidalako.
Argazkian
ageri den pioleta Cascada glaziarrean aurkitu dut, bertan urteak zeramatzan
seinale da. Zuetako batek galdu izan balu, edo norena den jakin ezkero, idatzi,
gustura itzuliko diot, niri kriston mesedea egin bai dit.
Unai Mendiaren
proposamenari bai esatera ausartu nintzenean, burura etorri zitzaidan aspaldian
izan genuen solasaldia; eskalatzeko lagunak bilatzearen zailtasunaz ari ginan
sakon hitz egiten, dastatzen genituen zerbezak zintzotasun giroa leuntzen
zutelarik. Linas de Broton geunden, El último Bucardo aterpean mokadua egiten, Ordesatik
jaitsi berri.
-Eskalada lagunak topatzeko hik daukan erraztasuna estimatzen diat nik!; esan nion Nafarrari, -Kapaz izatea Bizcochito bezalako bide batetarako bost lagun desberdin aurkitzea txalotzeko modukoa dek!; bota nion lagun arteko konplizitatean.
-Bai,
telefono dei asko eskatzen dizkit horrek!; esan zidan Iruñakoak ohikoa duen
bihurri aurpegia jarriaz.
Arrazoi, nire proposamena ala etorri zen ere, telefono deia batez, asmakizun batekin zetorren.
-Asmazak Marbore
inguruan zein bide eskalatu nahi diaten?.
Íñigo eta
Iñakirekin egon berria nintzen sakontasun amaigabe horretan, eta, Pic de la Cascada
orratza begi ameslariaz kontenplatu nuen orduan, bera igotzeko handinahia sortu
zitzaidan.
-Ederra
izango ukan bide hori eskalatzea!; esan nion Unairi, nahi gabe, nire
oroitzapenetan sakonduz; -Brouillardeko orratza gorria etortzen zaidak
burura, ikusi nianean adsorbatu egin zidan, nirea egitea beste asmorik ez nian,
Pic de la cascada orratza igo nahi diat!.
Ez da batere
erraza izan. Estrategia pausoz-pauso gauzatzen joan behar izan gara,
materialez, eta, ez naiz eskaladarako trasteaz ari, oso eskas gindoazen eta. Beraz,
erabakiak zaiak izan dira, momentuan hartuak. Askotan, aurrera segitzeko
balantza, gainezka egiteko arriskuan zegoela. Kontatuko dizuet gure abentura,
seguru, norbaiti, baliagarria egingo zaiola.
Aurretik, eguraldi
iragarpen oneko hiru egun genituela atera ginen etxetik, larunbata eguerdian,
astelehenean bueltatzeko hitza eman genien etxekoei.
Arratseko
lauretan Gavarnien ginen, eta, esan beharra daukat, urte luzeetan zehar,
Pirinioetako leku kuttun honetara egin dudan bidaiarik azkarrena izan zela
hau. Baina, errekor pertsonalak ez zidan asko iraun, bi egun beranduago
ordutegia hobetzea lortu bai genuen. Garbi utzi nahi dut kopilotua nintzela.
Beti esan izan da, egoerak jartzen gaituela gure tokian, eta, oraingoan ez da beste era batera izan.
Coll de Tanteseko lepoa behatoki aparta da Gavarnie zirkuaren
osotasuna ikusteko, eta, guk kontenplatzen genuena, Pic de la cascada urrunean
puntu minimoa zela, zalantza, eta, kezka pizteko modukoa iruditu zitzaigun. Argi
ikusten zen, negua jadanik sartua zegoela paraje paregabe hauetan, Alois,
hirugarren solairuan kokatua dagoen izotz jauzi ikusgarria, hotzaren magiaz,
sortua zela. Garbi zegoen ez genuela erraza izango gure orratzera iristea.
Serradeseko
aterpean deskantsua hartu gabe egin genuen aurrera gure bidean, arratsari
argitasun apurra irabazi nahian genbiltzan, zeharkaldi luzea hasi genuen. Gure
idea, Ekaitzen aholkua segituz, hirugarren solairua zeharkatzea zen, Aloisen
azpitik, cascadako glaziarra hartu arte.
Larri ikusten
ari nintzan nire burua, ur jarioak, udako baldintzetan salto batez gainditzen
direnak, izoztuak zeuden, hankaz gora joateko arrisku handiarekin, jakitun
gainera, aurrerago, Aloisen menpe geundenean, gauzak askoz zailagoak izango
zirela.
Buelta hartu
genuen, zentzuz hartutako erabakia dudarik gabe. Brecha de Rolanera igotzea
adostu genuen, gaua han pasatzeko, hurrengo egunean, argi berriarekin, gauzak
beste kolore batez ikusteko itxaropenez.
Ederra izan
zen ilunabarra. Are ederragoa egunsentia, indar berrituak aurkitu ginen,
aukeratutako ibilbide berriarekin jarraitzeko prest.
Bizkarrean
generamatzan motxila astunak, Coll de la Cascada deritzon lepoan hustu
genituen. Harri handi baten azpiak eskaintzen zigun babesa aprobetxatuz, bibaka
atondu genuen, eta, gaua pasatzeko trasteak utzi genituen, goizeko hamarrak
ziran.
Marbore
dorreen hegoalde eguzkitsuan zehar berotutako animoak, iparraldeko amildegi
hotza ikuskatzean kolpez hoztu zitzaizkigun. Coll de la Cascada lepo
zorrotzetik behera elur pala jelatuak ziran nagusi.
Gudarik gabe
amore emateko prest ez dagoenaren amorruarekin, oztopo zuria hasten zen
punturaino jaisteari ekin genion, zuhurtziaren marra zeharkatuz.
Mantu zuriaren gainean oinen indarrez
egindako koxkara itxaropentsua izan zen, gaineko kapa haustea lortzen genuen, oinak
erantsiak geratzen ziran elur jelatuan.
Unaiek,
irizpide onez, ekarritako zapatilentzako gomazko kranpoiak elkar banatu
genituen; batek eskuina, ezkerra besteak. Kirol zapatila arin batzuen gainean
jantzi zuen Unaiek berea, nik berriz trekking bota batzuk neraman.
Soka lotu
genuen, eta, horrekin, gehi, eskuetan generamatzan makilak, ziran gure
segurtasun bakarra. Oraindik aukera txiki bat geneukan, baherantz hasi ginen
jaisten amildegi zuriaren barrenera.
Ez zen batere
erraza izan, hiruz pa lau zatietan gorriak ikusi genituen. Azkenean, saiatuen
zortez, glaciar de la cascada ertzera iristea lortu genuen, pico de la cascada
orratzaren azpira.
Eguerdiko
hamabietan hasi ginen paretari metroak irabazten, tenperatura ez zen hotza,
eguna aurrera joana zegoenez goxatua zeukan giroa.
Kontatu
beharra daukat, ez ginela Bizi bizitza bidetik hasi, eskuinago dagoen bistako
diedro batetik baizik, "los ojos del circo" bidearena omen da zati hau. Ekaitzen
bidearen lehen luzeak ez zuen batere itxura onik, oso hautsita ikusten zen.
Berak dioenez, beraiek pasatu zirenean, hasiera horretan haitz metro asko
elurrez tapatuak omen zeuden.
Guk egindako
sarrerak haitz ona dauka, eta, eskalada mugimendu politak ditu. Tirada luze
batean, berrogeita hamar metro, erlaitz batean uzten dizu. Hurrengo luzea
ezkerretara hartu genuen, terreno errazean, bilera Bizi bizitzaren bigarrenean
muntatuz.
Hirugarren
tiradak horma tentearen azpian jartzen zaitu. Bizi bizitzaren parabolt
bileratik aurrerago beste bat dago muntatua, bi iltze dira, guk azken hau hartu
genuen 7c luzea hobekien babesteko.
Ongi saiatu
behar izan nintzan luze hau kateatzeko, pauso oso finak ditu, hankak ongi
kokatzea, eta, fidatzea dira gakoa luze honetan.
Hurrena, 8a,
Unaik ederki kateatu zuen. Soka finkatu eta, jaitsi egin zen, nahikoa genuen
egun horretarako.
Hurrengo egunean
gauzak errazteko, azken bi tirada hauek soka batez finko utzi genituen. Eta,
geratzen zitzaigun bigarren soka, lehen luzea finkatzeko erabili genuen.
Coll de la
cascada leporako igoera oztoporik gabe egin genuen, tenperaturak pittin bat
gora egin zuenez elurra bigunagoa zegoen, arrastoa hobetuz, hurrengo egunean
baldintzak mejoratuko diren esperantza dugu.
Gaua pasatu
genuen tokiak ez zuen aitzakiarik; babestua zen, erosoa, eskaintzen zizkigun
bistak paregabeak ziran, zeruan zegoen ilargi bete argitsuak laguntzen zuen
horretan.
Egunsentia ez
zen hotza izan, baina, gure bibak lekuaren alboan genituen ur putzu sakonak
jelatuak zeuden.
Lehen argiekin, gosaltzen denbora asko galdu
gabe, martxan jarri ginen. Dagoeneko gerturatzeko bidea ezagutzen genuen, eta,
honek, gehi, arrastoa egina zegoela, azkarrago jaistea ekarri zuen, hori bai, kontu
handiz ibili behar izan genuen.
Horma azpian
hotz egiten zuen, baina, ez genion denborarik eman gure gorputzak ondoeztu
zitzan, berehala sokatik gora jarri ginen igotzen.
Neketsua izan
zen 8b luzearen azpira iristea, soka dinamiko minimo batzuetatik gindoazen
igotzen, eta, ikara pixka ematen zuen honek.
Bidearen luze gogorrenari bistaz ez ziola eman behar argi zuen Unaiek. Pausoak probatuz, eta, markatuz, egin zuen lehen igoera azkar bat. Soka bildu zuen ondoren eta, jo zion serio, oztopo handirik gabe kateatzea lortuz. Nik ez nuen probatu ere egin, sokatik igo nintzan.
Hurrengoa bai,
biok bistaz kateatzea lortu genuen, Unai aurretik eta ni atzetik ginela.
Baldintzak apartak ziran luze tekniko hauetan aritzeko, tenperatura bost
graduen bueltan egongo zen, eta, hezetasun arrastorik ez zegoen.
Azken luzean geunden dagoeneko, haitz plaka
konpaktua utzi eta, arrakala zabal bat artzen duen tiradan. Luze hau ere
arazorik gabe kateatzea lortu genuen biok.
Orratz
desiratuaren gainean geunden dagoeneko. Tamalez, bion arteko besarkada beroa
betikotzeko aukerarik gabe, argazki kamera azken bileran utzitako petatean
geratu bai zen. Ez du axolarik, ziur naiz ez dugula momentu hau sekula
ahaztuko.
Ayer vi la piada con el ipad sin conseguir traducirla, enganchado a las fotos que he revisado tres o cuatro veces.
ErantzunEzabatuHoy tengo el placer de leerte.
Vaya rutón, vaya aventura. Unos soñando con líneas famosas a horas de avión, y otros tachando proyectos extraordinarios "detrás de casa".
Me flipan tus aventuras y tu capacidad de exprimirte.
Del blanquito me siguen asombrando, pero ya no me sorprenden. Papi, papi on sight por segunda vez, y continúa que te pego...
Vaya par
Enhorabuena
y no dejes de explicarlas en esa mezcla de euskestellano traducido con que google me obsequia
Gracias Albert!!! Por tus palabras, y pertenecer a este pequeño grupo de locos, buscadores de la belleza pétrea. Enamoradizo, a primera vista, de formas, volúmenes, tonos... de las paredes y rocas. Gracias, por contribuir a que este no deporte siga consiguiendo emocionarnos.
ErantzunEzabatuUna abracada amic.
mikel
Casinos Near Me - Book your hotel in St. Louis
ErantzunEzabatuSt. Louis Casino is 전라북도 출장안마 your closest option for finding your 정읍 출장마사지 next hotel 김해 출장샵 stay with all of 이천 출장샵 our amenities. Find a Hotel in 부산광역 출장안마 St. Louis.