2021(e)ko irailaren 2(a), osteguna

MARBORE DORREA - Hiperamort!!!

 


Barre algara oinen azpian zabaltzen zitzaigun espazio sakon mugagabean disolbatu zen, euri tanta gozoa ozeano gazi amaigabean desegiten den bezala. Bigorreko eskalatzailearen erreakzio alaia, egin berri zidan galderaren ondorio izan zen.

Marbore dorreko haitz gris-ilun konpaktuan geunden erantsiak, "Sida vertical" bide jendetsuan, bilera eroso batean, gure aurreko sokadaren parte zen tipoa.
-Zergatik igo zarete Bujaruelotik? Esan zidan. – Marborera iristeko Gavarnie eski estazioa erosoagoa da.
Nik, asteburuan zehar erabili izan nuen argudio inozoenarekin erantzun nion; -Frantziako autopista zekenetan gidatzea aspergarria egin izan zait beti, gustagarriagoa izaten dut hegoaldeko bide korapilatsuetako patxada; kafetxoa dastatzeko geldialdia egiten dut, ondorengo ogitartekoa eta kaña plazerak dira, momentu horiek ez dute parekorik.
Frantziarraren irribarre ozenak baieztatu zuen nire erantzun buruarina; -Bai, iparraldean ez dago halakorik.


Hiru lagunen arteko asteburu paregabeaz ari naiz idazten, eskalada belaunaldi desberdinetan landutako hirukote anitzaren irteera batez.


Beasaingo hotel kastillo parkingean, furgoneta motorra martxan jarri baino segundo batzuk lehenago, erabaki genuen Marborea joango ginela eskalatzera.

Niri tokatu zitzaidan gidari lanak egitea, eta, iritzi garbirik ez genuenez, niregan utzi zuten norabidearen erabaki ardura; bolante kolpe tinko batez Etsegarate norabidea hartu nuen, zein den Marborera iristeko biderik hobenaren teoria martxan jarri zen.
 -Pufffa. Izan zen Iñigok jarri zuen oztopo bakarra.
Iñakik, ordea, pisuzko kezka bat zuen, -Ni astelehenean goiz sartzen naiz lanera.



Oraingoan ere sukaldea jasotzeko lanak erdi bukatuak zituela harrapa genuen Amador, bokata azkar batzuk prestatuko zizkigula esan zigun "El último Bucardoko" nagusiak. Longaniza ogitarteko apartak jaten ari ginela, Marborera igotzeko modu hoberenaren gaiari barre batzuk atera genizkion. Amadorrek jatetxearen telefono txartela eman zigun hurrengoan garaiz abisatzeko aholkuarekin.





Biharamunean, goizeko seietan altxa ginenean, gainezka zegoen kanpinaren jende erdia dagoeneko esnatua zegoen,-Nora zoazte ardi galdu horiek?

Denbora dezente kosta zitzaigun erabili behar genuen logistika erabakitzea, inprobisatzea genuen beharrezko, zero denbora inbertitu genuen etxean irteera hau prestatzen.




Zein den Marborerako biderik egokienaren teorian momentu zailenera iristear geunden; milatik gora metro desnibel gainditu ondoren, motxilen zama bizkarrean iltzatzen zitzaigula, Bujarueloko lepoa bertan zela, beste aldeko errealitatearekin bat egin behar genuen unea.


 Sólo hay un camino a la montaña, el esfuerzo.

Los espectadores introducidos por el turismo no necesariamente tienen las capacidades para oír el concierto, como si metes a un sordo a oír a Bach. Lo que consigues en la montaña con tu esfuerzo, o incluso sobreesfuerzo, no es el premio que te han regalado, si no el premio que te has merecido midiendote con algo inocente como es la tierra. Eso es una sensación moral que se obtiene del montañismo.

Eduardo Martínez del Pison

Irakurri, Desnivel 190. zenbakia, El Himalaya en los Pirineos. 



Ez nekien Tallón ipar aurpegi handientsuaren azpiko ordeka paregabean nengoen, hala, Kontxako pasealekuan igande goiz eguzkitxu batean. Han zegoen jendetzaren erruz azken hiru hamarkada luze hauetan zehar, negu gordinean bati bat, paraje txundigarri honen oroitzapen basatiak distortsionatzen ari zitzaizkidan.

Serradeseko aterpera iritsi ginenean, sorpresa atsegina hartu genuen; Arizio, Mikel, Adi… Bilboko koadrila bertan zen eskalatzeko asmotan. Unai Cobos Ordiziarra beraiekin zegoen ere, itzela.


Gaua pasatzeko bibaka hartzea izan zen lehen eginkizuna, despistatuta ibili ezkero lekurik gabe geratzeko arrisku handia dago.

Mokadutxo bat jatearekin batera, etorri zen eguneko bigarren erabaki garrantzitsua; zein bide eskalatu. Egia esan, hain zaila ez zen izan, Bilbotarrak Izarren hautsa bidera zihoazenez, guk Hiperamort aukeratu genuen.


Gavanien, hizotz jauziak eskalatzen ari zela zendu zen Pau Escalé katalanaren omenez zabaldutako bidea da Hiperamort; hitz xelebre hori Paulen gudu garrasia omen zen: !!!Hiperamort!!!


Maila handiko bi eskalatzaileen artean zabaldutako bidea izanik, Ekaitz Maiz eta Manu Córdoba, eta, konpromisoa bidearen ezaugarrietako bat denez; ez zuten bidearen irekieran progresiorako paraboltik erabili, gauza serio baten aurrean geunden.



Ez ditut bideari buruzko xehetasunak emango, gu horrela sartu ginan hormara ere. Bakarrik esan, bigarren luzea era bikainean zabaldua dagoela, txalogarrian. Beste guzia, katxarreatzeko "rrollitoa" gustatu ezkero, serioa dela, ipurdia estutzekoa bide alpino on baten aurrean zaudela.

Jaitsiera, errapelatzen, Izarren Hautsa bidetik egin genuen, Luichyren liburuan hala jartzen du. Tamalez, ez genuen azken bide honen krokisa eraman eta, errapeletan liatuak ibili ginen: Diedro handiko azken aurreko errapeletik ezkerrera jo behar da, bilera bat bilatzea. Bidea, ordea, eskuinetik dator, diedro handi horretan dagoen bilerarantz.
Jaitsi ahal izateko, estimu handia diodan malloia utzi behar izan genuen, bidearen parabolt batean. Norbaitek jasotzen ba du eta, itzultzeko adeitasuna izan, eskertuko nioke; Íñigo eta Iñaki parrez lehertzen egongo dira.


Bigarren egunean, hasieran aipatu dudan Sida vertical bidea eskalatu genuen.

Zer esan bide honetaz zuek ez dakizuenik; guri ikaragarri gustatu zitzaigula, eta, itzela dela.


Kronika hemen bukatu nezakeen, baina, dago une bat, jaitsieraren zati bat, kezkatzeko modukoa egin zitzaidala: Brecha de Rolan iristear geundela, lepo latza jendez gainezka ageri zen. Beherago, hego aldera, Tallón azpian, area fineko ordeka batean, hamar, edo, hamabost lagunek futbol partida ari ziren jokatzen. Brechatik Serradesera doan bide malkartsuan, eta, berritutako aterpetik, Bujarueloko leporako zatian, jende ilaren artean deskriba ezinak diren uneak bizi nituen,  kezkatzeko modukoak.


Furgonetara ordu zuhurkian iritsi ginen, Iñakik bere laneko konpromisoarekin malgu ibiltzeko aukeran.

El último Bucardo telefono txartela atera eta, Amadorri hiru bokata prest izateko eskatu genion. Eta, orduan, hiru zerbeza pitxar handiekin topa egin genuen momentuan, adostasunera iritsi ginen, hiru eskalatzaile belaunaldi bat egin zuten; Marborera joateko biderik hoberena Bujaruelotik da.











































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina