Zortearen esku nintzan, harri koskorra zein eskuetan gordea zuen Iñakik asmatu beharra nuen, kargadorean itxaroten dagoen balaren hautaketa makabroa. Bizcochito bidearen luze gogorra nork buru egingo zuen zegoen jokoan.
Ukabilei adi begiratzen egon nintzan tarte luzez; zein irekiagoa
zuen aztertu nuen erne, eskuak harriaren kontra estutzean egiten ari ziren indarra neurtu, dardarizo
salatzaileen bat bilatzen saiatu nintzan ere.
-
Ezker, bota nuen konbentzimendu handirik gabe. Eta, bai, ezkerra zen, baina
beste ezkerra.
Gora begiratu nuen, nire gainean zutitzen zen horma
erraldoiari. Lepoak ez zidan gehiago ematen, bihurritze zorian zen paretak
atzera egiten zuenaren ondorio. Eztarrian nuen korapiloa leuntze alde; - Mikel,
zaharra hago joko hauetako, esan nion nire buruari.
Iñakik ekin zion lehen luzea igotzeari, tirada hau komuna
da Divina Comedia bidearekin.
Aldatua topatu
nuen luzea, ibiliagoa, Joan Tomasek eginiko berrekipamendua ongi etorri zaio
bide handi honi, prekarietate hutsean zegoen Eneko eta biok eskalatu genuenean.
Harritxoaren legeak agindu bezala, niri tokatu zitzaidan
bigarrena, berez, Bizcochitoren lehena dena.
Materialaz hutsik iritsi nintzen bigarren bilera
desiragarrira, babeserako nituen tramankulu guztiak jarri nituen bukaerarik
gabeko luze honetan, 60 metroko 6c zorrotza.
-Ene-bada, non sartu gara. Dagoeneko bakarrik hitz egiten
hasia nintzen.
Sargori egiten zuen, Fraukataren itzalak ez zuen
lehuntzen airearen berotasuna. Nire aldamenean, urrunean, Cotatueroko ur jauzia
isilik zegoen, ahul, haitzean marraztutako hezetasun marra fin bat besterik
ez zen.
-Aldaketa klimatikoak gorriak ikustea ekarriko digu. Hausnartze
sakon honetan ari nintzela, Iñakiren aurpegi alaia agertu zen azken sabaiaren azpitik. -
Gustura hartuko nuke gaztetasun hori.
Azkar jaso nuen erreleboa, juxtu krokisa begiratzeko
tartetxoa egin zuen Iñakik, generaman material guztia gainean zekarren jadanik.
Ongi zihoan hirugarren tirada hau, Iñakiren arnas estua
entzuten hasi nintzen arte, nahasi egin zen zati batean, eta, tarte berri bat
zabaldu zuen nahigabe; - gogoz ordaintzen dira hanka sartzeak hemen.
- Pobreak aberatsari bazkaria ordaindu beharra, hau duk
marka. Niretzako pentsatu nuen luze beldurgarriarekin hasi behar nintzenean,
" Al otro lado de la cuerda" filma ikusgarrian magistralki grabatu
zuten luzeetariko bat da hau.
- Era
kontserbadorean igo behar dut. Esan nion Iñakiri hankak dardarizo batean
nituela. Hau da, ahal nuen bezala.
Azken zatian nengoen, bidearen bi erenak eskalatuak, baina nire aurrean agertzen zen panorama suntsigarria zen; ezkerretara egin behar nuen trabeska oso behartuan. Zeharkaldia egin ondoren, harri laxa fin batean bi eskuekin heldua nengoela, gora egin behar nuen berriro oso gogorra zirudien pauso batetan. Zartakoa ederra nuen, ongi kokatuak nituen azken bi friendak “kasakoñon” zeuden. Biziraupen senari kasu eginez, bularrean eskegita nituenetatik zinta baga fin bat atera eta, laxa exkax horretatik zintzilikatu nintzen;- Gaztearen indarra beharrezko izango dugu hemendik ateratzeko. Iñakiri bilera jaisteko eskatu nion.
Amets gaizto egoera batean sartua nintzen; amaierarik gabeko amildegian zintzilik, horizontalean, hamar metrotako luzerak banatzen ninduen Iñaki zegoen bileratik, laxa puta batetik “kolgata”.
Iñakiren txanda zen, ez zuen protestarik egin, eta, hori eskertzekoa da. Luzearen puntu gorenera iritsi bezain azkar ikusi zuen pauso madarikatua, denera, gehiago kostatu zitzaion pausoa egin ondoren bere burua babesteko frienda sartzea. Oihu ozena egin zuen bilera iritsi zenean. Nik ere, ia biak batera kabitzen ez ginen bilera deserosora ailegatu nintzenean, magnesio hautsez lohitutako bosteko beroa eman nion.
- Irabazia duk Iñaki, hurrengo luzea, azkena, nik egingo
dut.
Luze horretan, lehen igoeran, Tricam fisureroak erabili
zituztela jartzen du krokisean, ni gabe pasa nintzan, eta, ez zen gehiegizkoa
izan, ongi babestu nuen pasartea totem beltza eta laranja erabiliaz.
Goran geunden; irribarreak, besarkadak. Euskaldun pareak azaleratu dezaketen emozio maximoan geunden. Momentua betikotzeko selfia atera
genuen eta, lagunekin gure zoriona partekatzea baino besterik ez zitzaigun
geratzen.
Bidearen izenak, eta, mailak, bustitzea eskatzen dit,
eta, buruz botatzen naiz cotatueroko ur hotzetara: Lehenik zoriondu, Albert,
Manu eta Unai, egindako balentriagatik, bide hau, horrela zabaltzea ez da
batere erraza.
Arrazoi zenuten, Bizcochito etorkizunari lapurtutako bide bat dela esatean. Zeren luze sinestezina, seguruak jarriaz bistaz kateatzeko aukera, eskalatzaile galaktiko talde txiki bati mugatua dago.
Bidearen beste sei luzeak ongi egiten dira. Nire iritziz, soilik tirada horiek, luze olinpikoa kenduta, Fraucatako bide gogor baten maila izango lukete.
Ez diot bidea inori gomendatuko, konpromiso handia
hartuko nuke nire bizkarrean, baina, esango dut; haitz eskaladaren sukarra
barruraino duen edonork, antidoto ederra duela bide honetan, aldi luze baterako
gaitzaren sintomak baretzeko.
Zorionak Bikote, zuek bai galaktikoak💪💪💪
ErantzunEzabatuBizcochito zenuen buruan aspaldi... Ez zenuela inor bilatzen komentau didazu behin baino gehiagotan....bejondeizula Iñaki!!!
A ti no te calma ni una dosis extra de bizcochito...
ErantzunEzabatuenhorabuena a los dos
Bai Aritz, azken trena hartu diat.
ErantzunEzabatuEse Albert!!!
ErantzunEzabatuQue le pusiteis al bizcocho, llevó flipando una semana.
Gracias campeón