Ez zen nire
asmoa eskalada irteera honi buruz idaztea, egiten ditudan eskalada guztiak
jakinaraztea gehiegizkoa iruditzen zait, nire beldurrik handiena gogaikarri
izatea da.
Kanal
izozturen barrenean nintzela, edertasun alpinoa bere osotasunean sentitzen;
pioleta zipriztin jelatu minimo batean iltzatua nuen, kranponea harriaren zimurtasunari erantsia. Eta momentu horretan, zirujauaren prezisioz erraminta lekuz aldatzen ari nintzela, altzairuaren mugimendu oker
batek harriari zauri lazgarria egin ziezaioken kezkaz, zor bat kitatu behar
nuela jakitun izan nintzan, Alfonso Vizan nire lagun handiari egin beharreko
omenaldia izango zen.
Alfonsok orain
22 urte utzi zigun, bi milagarren urteko uda beltzean, ahaztea gustatuko litzaidakeena: Karakorumen geunden, Hunza peak ipar kanalatik igotzen. Zortearen aurpegi
txarrenak mendiaz gure lagunarekin batera berriro gozatzeko aukera kendu zigun.
Harritzekoa
da, baina, gaur egun, apenas dago Interneten idatzia Borau deitzen diegun izotz
eskalada sektoreei buruz, eta, ez zait normala iruditzen.
Aurreko
mendearen bukaeran ibili ziren Alfonso eta bere lagunak, gehienak GREIMeko
kideak, izotz kanal guzti hauei lehen igoera bat eman nahian. Internet
existitzen ez zen prehistoriako garai galdu horietan, eskalada mistoa gutxi,
edo, ezer ez, egiten zen Pirinioetan.
Gaur izango
balitz bezala, gogoratzen dut Alfontsok nola kontatzen zizkidan Muralla de
Boraun gozatu zituen sufrimenduak. Madrildarrak asko sinesten zuen leku jelatu
honetan, Pirinismoari eman diezaiokeen bultzadan. Hainbeste zuen barneratua
kanal hauen balioa, GAMEko izotz topaketa bat bertan burutu zutela. Alpinismo
munduan ospetsu ziren pertsona batzuk etorri ziran elkargune horretara, tartean
Fracois Marsigny, Cerro Torren zabaldu berri zuten, Andy Parkinekin batera, “La
recherche du tems perdu” bide ikaragarriari buruzko emanaldia eskainiz.
Desnivel mendi
aldizkariak artikulu zabala eskaini zuen leku aparta honi buruz; nahi
duenarentzat 145 zenbakian agertzen da informazioa. Hau 1998an izan zen eta
Alfonso berak sinatzen du idatzia.
Bailara
paregabe honetako bi zona desberdinetan burutu ditugun eskalada saioak eman
didate kemena bloggean idazteko; Pico Lecherines mendian dagoen “Corredor del
colegio” igo genuen batean, eta, Sector Aisan “Una de las nuestras” eta “Buenos
comienzos” kanalak bestean.
Aipatu dudan
lehen bide horrek, “Corredor del colegio” azalpen ugari eskatzen ditu: Gailur
harro hauek toponimia aldetik nahasmena ekarri izan dute. Pico Lecherin 2567 m
da zona honetako puntarik altuena; konturatuko zineten Aspe mendi ederra kanpoan
uzten ari naizela. Lecherin formaz gailur zabal bat da. Ipar aldera elur kanal hedatsuez
zatitua dago. Kanal hauek punta nabarmen batzuk sortzen dituzte. Mendizaleok
punta hauei izenak jarri dizkiegu, izendatze ohikoena zenbakiez egina da; lehen
punta, bigarren punta… Lecherin mendia Garganta de Borau bezala ezagutzen da
ere.
Pico
Lecherines bajo 2344 m, paso de la garganta de Borau lepoak bereizten du bere
anai zaharra den Pico Lecherinetik. Pico Lecherinesek bere ondoan Pico Tordiellas
2358 m dauka.
Hau dena
komentatzen dut buruhaustea izan bai nuen Alfonsoren kanak itxuroso hau bilatzeko.
Aspaldi nuen gordea krokis zehaztugabe bat, Desnivel aldizkari zahar batetik
aterata zegoena. Aurten, goi mendiaren baldintza ezin hobeen deiari erantzunez,
eta, Iñaki Mendizabalen bultzada energetikoa aprobetxatuz, liburu pilatuen
artean dudan ametsen karpetatik krokis lauso hau atera dut. Iñigo Andolaren
laguntza ezin bestekoa izan da korridorea kokatzeko.
Azkoitiarrak, lagun
batzuekin batera, izotz bide ausartak zabaldu berri dituzte Pico Lecherin
ipar-eki horman, eta, Tortiellas iparrean. Blogga honek ematen didan aukera
aprobetxatuz “Sokaitz” eta “No zizta !” bideen krokisak zintzilikatzen ditut.
Ez da zaia
“Corredor del colegio”. Bidearen lehen zatiak ematen dizu buru hauste handiena,
hasiera zein baldintzetan egon den zalantza. Haitz plaka batzuk dira
gainditu beharrekoak, bertan egon arte ez da ikusten igotzea posible den.
Alpinismo egun
gogoangarria gozatzeko aukera izan dugu Iñaki eta biok Alfonso Vizanek zabaldu
zuen bide honetan.
Rioseta
aranetik egin genuen Lecherines mendiaren hurbiltzea. Ez genuen Candanchu eski
estaziora, Tortiellas bezala ezaguna den eremua, doian bide arrunta hartu. Rioseta
bailara ikusgarriaren bukaera gerturatu ginen, haitzezko horma igarogaitzak
pasagunea moztu zigun arte. Kranpoi eta pioletak atera genituen, eta, izotz
kanal batetik irabazi genuen ibon de Tortiellas lautada.
Frente genuen
Lecherines ipar horma, eta, ez zitzaigun zaila egin “Corredor del colegio”
identifikatzea, pitzadura nabarmena da horma ederrean. Baina, ez zen hori izan
atentzioa eman zigun elementu geografiko bakarra, Lecherin mendiaren magalean
zegoen egundoko izotz jauzi batek gure begiak eraman zituen ere. Mendiaren
handitasuna gureganatzeko desira basatiari jarraituz, oinen arrasto jelatuak
izotz jauzirantz bideratu genituen. Izotz jauzi hau “Furtiva lagrima” da, eta gure asmoa, izotz jauzi honetan, pioleten kolpez eskalatzeko grina pittin bat
baretu ondoren, trabeska luze batetan, Lecherines ipar hormaren oinarrira
iristea zen.
Gozatu egin
genuen “Corredor del colegio” eskalatzen. Ezin dut esan bidearen baldintzak
zein egoeratan ziren, on eta txarren arteko zein puntutan. Ziur naiz Alfonsok
bide hau igo zuenean mendiak beste kondizio batzuk zituela, ez dago neguko
eskalada denboraldi berdinik, buruhauste horrek erakarriago egiten du.
Iñakirekin
bisitatu nuen bigarren zona sector Aisa bezala ezagutzen da. Egun berdinean bi
kanal eskalatzea lortu genuen, “Una de las nuestras” eta “Buenos comienzos”.
Lehenago aipatu dudan bezala. eskalada mistoaren graduazioa iragankorra da,
natur apetan menpe dago, sasoi honetan errazagoa zena zailagoa bihurtu da; edo, guk ahala sentitu genuen bi kanal aparta hauek eskalatzerakoan.
Candanchu eski
estaziotik egin genuen hurbiltzea. Oinetan eskiak jantziak generamatzan, bueltakoa
asko errazten du honek, ziztu batean beheran zaude. Lomas blancasen utzi genituen
elur gainetik irristatzeko gailuak, Aspe mendiko bideak eski estazioko pistak
uzten dituen puntuan. Elurra era bat jelatua zegoen, kranpoiak behar ziran
segurtasunez ibiltzeko, Pirinioak ez zeuden txantxetarako.
Kanal izoztu
horietan eskalatzen dugunean aseguratzeko etekin gehiago ateratzen dizkiegu harrian erabiltzen ditugun gailuei; friend, fisu, iltzeak, izotz torlojuei
baino. Hauetako gutxi batzuk eramatea komenigarria da, baina, zortea izango dugu
altzairuzko zilindro hauek hariztatzeko nahikoa izotz geruza aurkitzen badugu.
Alfonso eta
bere lagunek eskalatu zituzten Borau amildegi izoztuan dauden kanal gehienak. Izenak jarri zizkieten zauri jelatu hauei, eta, lau haizetara zabaldu zituzten negu gordinean mendizaleok horma izoztuak eskalatzen jarraitu ahal izateko.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuPirineo occidental, ¡qué terreno de juego!
ErantzunEzabatuAmplitud adecuada y condiciones a menudo excelentes, mezcla de ese clima húmedo escocés que os azota desde el atlántico y de las altas presiones que imperan en la península
Me están enamorando...
Y si tienes la suerte de estar en el lugar adecuado, en el momento justo, podrías disfrutar del hielo inyectado, nieve que con la fuerza del viento se adhiere a la roca, parecido al hongo cimero del Cerro Torre, delicatessen de la tormenta atlántica.
ErantzunEzabatu