Atseginak
ditut ezohikoak diren tokiak zalantzazko momentuetan. Imajinatu dezakezuen
moduan eskaladaz ari natzaizue, eta, larunbata honetan koktel berezi horren
nahasketa egitea posible izan nuen.
saiatuko naiz argitzen zertaz ari naizen: Ezohiko tokietan eskalatzaile
gehiago topatzea zaia izaten da. Era horretara, naturaren zurrumurruak dira nagusi, arrokatik
sentsazio aberatsagoak jasotzea lortzen dut. Zalantza momentuarena beste
kontu bat da, eskalatzeko baldintzak onargarriak diren dago mahai
gainean; eguraldia, hezetasuna, elur eta izotz kopurua… eta niri, dudaren zamari aurre egitea
gustagarria egin zait beti.
Hau ez da oraingoa, informazioz saturatuak diren
garai birtual hauetakoa, beti izan dut gustuko, inkontzienteki bazen ere. Azken
finean, burutu dugun igoeraren satisfazioa eskalada egiten inbertitu dugun ahaleginaren
proportzioan dator, goia zapaltzeak sortu digun nekean.
Mendian
neurketa hauek bi eratara egin ohi dira. Bata oso ulergarria da, zailtasun
teknikoa deitzen diogu, eta, zenbaki batez adierazten da. Bestea, zein
baldintzetan dagoen horma, zorionez ezin da zifra batez klasifikatu. Nik
askotan balditzetan bilatu dut igoeraren satisfazioa, mendizaletasunaren anima.
Aurreko larunbatean Ralla de Alanok
bi baldintza xelebre hauek betetzen zituen; ezohiko lekua
da neguko eskaladarako, eta, jarduerak burutzeko baldintzak kuestionatuak izan
zintezkeen; horma izotzaz eta elurrez dezente lehor zegoen.
Íñigo Andolak eta
Joseba Larrañagak zabaldutakoa da Haizea bidea. Iñigo berak askotan emozioz
aipatzen dituen izotz eskalada urte frenetikoetan, pioletak gogoz dantzan jartzea
lortu zituen momentu buelta ezin haietan. Sasoi horietan, berak eta bere lagunak,
zabaldu zituzten bide gehienak errepikatu gabe daude oraindik.
Komentatu nahi
dut, igoera eder hau egin eta pare bat urte geroago, Nafar sokada potente
batek, Eneko Cesar eta Mikel Zabalzak, irteera zuzen bat zabaldu ziotela bide
honi, “Ipar haizea” bezala ezagutzen dena, zailtasun teknikoa zertxo bait igoaz.
Ikaragarri
gustatu zaigu “Haizea” bidea, sentsazio ezin hobeak izan ditugu, bai nik, eta,
sokaren beste aldean lotu zen Iñaki Mendizabalek ere.
Mikel, tenemos frío y nos falta humedad.
ErantzunEzabatuQué seco se ve!