Aurpegia freskatzen digun euri txikiak ez du kaleko zorua bustitzen, aldiz, sortzen duen laino zuri hezeak lortzen du mendi harritsuak gure begirada egitez irrikatsutik ezkutatzea. Kareharrizko horma trinko eder hauek dira Alex Kamerlander eta biok Arenas de Cabralesera egin dugun bidaia bizkorraren arrazoia. Bidai motz hau eta zer eskalatuko dugun zoriak hautatu du, ahaztua nuen eskalada krokis batek, aspaldi Ibrak whatsappez bidali zidana, bere lesioagatik helarazi nizkion animoek nire telefonoaren pantailan agerrarazi duena. Alexi erakutsi besterik ez dut behar izan gure noranzkoa markatzeko.
Goiz griseko argi itzalia esnatzean, paisaia basatia zabaltzen du gure aurrean, piztientzako egokia, hauntzak dira hemen errege. Ibai gardenak sigi-saga egiten duen amildegiaren sakonetik harkaitzezko dorre zorrotzetaraino, naturak gainezka egiten du.
Erosoa da horma hurbiltzeko bidea, bukaera duen pista bat da, koskada bat bezala haitz bizian zizelkatutako pasoa. Zaila da arreta oinezko pausoetan jartzea, gainean ditugun horma ikusgarriak askotan desbideratzen dute gure begirada, estroputz egin ezkero amildegian behera erortzeko arriskua dago.
Ez dugu luzeen zozketa egin, ni prestatu naiz eskaladarekin hasteko, Alex komunetik pasatu beharrak eman dit aurrea hartzeko aukera, hormaren azpira itzuli denerako goruntz irteteko zain nengoen.
Seigarrenak du bidearen luze zailena izatearen ohorea, eta bai da puntutxo bat gehiago, kalitatean ordea berdin jarraitzen du, dena da aparta.
Azkar pasatzen zaigu harrikada bat jasotzeko beldurra, bigarren luzearekin hormak bertikalitatea irabazten du eta gure kalkuluen arabehera harri batek jotzeko aukera hasko jaisten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina