Ordesako hormarik
ezagunena da Tozal, haranaren sarreran zaindari harritsu bat bezala altxatzen
da. Ez da harritzekoa bere forma bikainak eskalatzaile aitzindariak izan ziren
haiek erakartzea, joan den mendeko erdialdera eskalatua izan zan lehen aldiz, Tozaleko
horma bertikala eskalatzearekin amets egitea loria desiratzea baino ez da.
Denbora horretan belaunaldi
desberdinetako eskalatzaileak aurre egin diote beldurrari eta eskalada bideak
marraztea lortu dute harrizko mihise kaotikoan. Azkenak balentria hori lortzen
bertikaletako bi artista izan dira, Albert Salvado eta Unai Mendia.
Bildurra bezalako
izen kezkagarria jarri diote beraien sorkuntzari, eta kontuan hartuta nortzuk
diren proposamen hau egiten duten bi eskalatzaileak, idatzi hau hasteko erabili
dudan argudioa egokia da.
Iñaki Mendizabalekin
batera Tozal azpian jarri nintzenean txikia sentitu nintzen, ikaratua. Jakin
banekien prestatua nengoela eskalada hori burutzeko baina ezin genuen huts
bakarra ere egin.
Ohikoa dugun bezala
zozketa egin genuen luzeak banatzeko, Iñakiri tokatu zitzaion lehenengoan buru
izatea.
Bildurra bidea bi zatietan banatu genezake, lehenengo sei luzeak osatuko dute lehen puska, juxtu plaza Katalunia arte doana, eta zelaitxo horretatik gailurrera gainditu beharreko beste sei tiradak bigarrena. Bidearen lehen itxura ez da agerikoa, Ordesan ohikoak diren diedro eta fisurak, Bildurra plaka arrokatsu kaotiko batetik gora doa, alde batetik bestera puntu zaurgarrienak bilatuz. Nafar-Katalunia bikote ausartak egundoko bide hau sortzeko erabilitako estiloa aparta da, harriari duen guztia atera diote, haitza bortxatu gabe.
Ideia bat egin dezazuen bikote honek noraino eraman zuen arroka ez zulatzeko printzipioa, bigarren luzea da adibiderik argiena: hogeita hamar metroko eskaladan dena eman ondoren erlaitz luze batetara iristen zara. Zutik, irtengune harritsuan, bost metro zeharkatu beharko ditugu erlaitzaren beste muturreraino, han dago bilera. Instalazio hau lau buril zaharrek osatzen dute, seguruenik eskalada bideren bat zabaltzeko saiakera baten ondorio. Bilera hori, argi eta garbi, ez dago eskueran, eta batez ere hirugarren luzearen hasieran ikusten da desegokia dela. Bi sortzaile handi horien etika zorrotzak lelo bat zuen, ez zulatu. Eta jasangarritasunaren printzipio funtsezkoenetako bat praktikan jarri zuten, berrerabilpena. Baina emaitza, kontserbazionismoaz haratago, bitxia da. Lehen aldia da horrelakorik ikusten dudala.
Beste luze
aipagarria zortzigarrena da. Tirada hau zailtasun tekniko aldetik zailena ez
izan arren bai da bidearen giltza. Gantxetek egindako krokis zehatzean ongi
markatzen du tentuz ibili behar garela luze hau eskalatzeko garaian, esposizio
handia du. Eta ez dago oker Kataluniarra, tripak mugitzen duen eskalada baten
aurrean gaude.
Nire iritziz, Ordesako eskalada bide onenetako bat da Bildurra, eta uzten badidazue esaten, kalitatean Mononeuronas gainditzen du etikaren erabilera zorrotzagatik, ez arrokagatik.
Ordesako gure
jarduera nahikoa zen asteburuko eskalada egarria baretzeko. Baina aurreko
astean nire eskuetara eskalada krokis bat iritsi zen, Ekaitzek Belellaza
orratzetan zabaldu berria zuen biderena, tentazioa handiegia zen.
Azken urteetan
eskaladaren booma jasan dute Lizarako hormek, eskalada bide gutxi batzuk izatetik
eskalada gida propioa izatera pasatu da. Parabolten arrastoak agerikoak dira
Grullereko horman, era berean, anabasa txiki bat sortzen dute bide batzuk
elkarren artean gurutzatzean.
Ekaitzek bidali
zidan krokisa sinplea zen, argazki baten gainean marraztutako linea bat.
Benetan atentzioa deitu zidana krokisarekin batera zetorren bideoa izan zen,
bertan Iruñarra emozionatuta ageri zen egindako balentriagatik. Sorkuntzaren estiloa
ere amua izan zen ni erakartzeko, zailtasun handiko bidea ekipamendu gutxirekin.
Amua irentsi nuen, beldurra pasatzeko beste bide baten aurrean geunden.
Iñakirekin batera Gruller orratzaren azpira iritsi ginenean oraindik itzaletan zegoen horma, eguerdiko amabiak ziran. Itxuraz zaila ikusten zen lehen luzea, Ekaitzek abisatu zidan, Hector asko saiatu behar izan zen luze hori zabaltzeko. Zozketa egin genuen tiradak banatzeko, eta beste behin zortea ez zen nire alde jarri, lehenengoan buru izatea tokatu zitzaidan.
“Laguntasunaren
goratzea”, horrela du izena Ekaitz, Hector eta Pituk zabaldu duten bideak.
Gruller hormako eskuin zutabetik gora doan linea honek hasieran asko
engainatzen du, itxuraz erreza dirudiena aldrebes zaila suertatzen da. Pausoz
pauso joan beharra dago arrakala zabal baten barruan bideari metroak irabazten,
seguruen kokapenak nabarmenak ez diren arren agertzen joaten dira, eta ez dira
txarrak. Estreina honetako helburua lehen paraboltaren ziurtasuna bilatzea da,
paretaren oinarritik zortzi metrotara dago. Sortzaileek zinta luzea jarri diote
lehen txapa honi lagungarri izateko, gure kasuan haizeak zinta hau mugitua
zuen, goran zegoen katigatua, ez zegoen eskura. Nire ustez, zinta hau ez da
beharrezko, fisura bertikal baten azpian sartutako mikrofriend pare batek
parabolta altuerara iristeko adina kemen ematen dizu. Zailak ditu mugimenduak zati
honek, hanka puntetan prezisio handia eskatzen dute. Luze honek kontinuitate
gabeko arrakala sistemak segitzen ditu, trabeska batetik bestera pasatu behar
ditugunak. Belar eta lurrez garbitu berria dela nabaria da, oraindik helduleku asko
hautsaz zikinak daude. Segurtasun parametro onargarrietan sartzen zaituen lehen
Parabolt horretatik aurrera luze bukaezin honek dinamika berdinarekin
jarraitzen du, hanka pauso fin eta gogorrak, mugimentu gehienak eskalada
garbian, atsedena hartzeko puntu on baten gabe. Ikaragarria da luze hau,
brutala, kateatzea lortu nuen eta 7bko proposamena luzatzen dut.
Gracias Mikel, sigues inspirándome con tus textos, y animando a mantenerme, por si algún día surge una oportunidad de nuevo. Agus.
ErantzunEzabatuGracias Agus, un abrazo, nos vemos en el monte
ErantzunEzabatuGracias Mikel
ErantzunEzabatuLa habilidad del "navarro" y su capacidad para exprimirse siempre me sorprendieron.
Compartir cuerda con el bizcochito resultó un privilegio que continúo degustando al leer tus comentarios, que me sonrojan y alimentan mi ego.
Un abrazo