Bidai batean
aurkitu dezakegun zailtasunik handiena oraindik etxetik atera ez garenean da,
ilusioa besterik ez denean.
Gogoan dut,
orain urte asko, Ser irratitik deitu zidatela, Ser aventura saiotik, K2 mendira
egin behar genuen espedizioari buruz jakin nahi zuten. Idatzi honi hasiera eman
diodan gogoeta azaldu nuen bidaietan oinarritutako programa horretan,
espedizioan izan behar genituen zailtasun handienak prestakuntzan izan behar
zirela; finantzaketa bilatzea, etxekoak uztea. Ondoren, bidaian murgilduta, K2
piramide perfektuaren azpian geundela, gauzak beste zentzua hartuko zutela,
arriskutsuagoak seguru, baina, ez zailagoak.
Tradizioz ilun
eta serioak diren opor egun hauek disfrutatzen ari naizela; Salamancan hitz hauek idazten ari naiz, Aste Santutako prozesio jendetsuez inguraturik, burura
etorri zait Ser irratiko kazetariari harridura sortu zizkion hitzak. Agian
gehiegizkoa da familian burutu behar ditugun oporraldi hauek Karakorumeko
erraldoiarekin konparatzea, bainan bere neurrian zailtasunak berak dira;
etxeetara kateatzen gaituzten korapiloak arindu, eta kasuan, guraso izatearen ituna
zalantzan jarri.
Opor hauetaz
gozatu ahal izateko erabaki lakarra hartu behar izan dugu: Gu zahartzen goazen
eran ondoko txikiak azi egin dira. Onartu behar dugu gure gustuetara ezi
ditugun umeak denbora gutxian aldatu direla eta, gure ametsetako oporrak diren
hauek, agian, beraientzat ez dutela garai batean zuten lilura. Gu, ongiaren eta
gaizkiaren arteko eztabaida sakonean, atseden egun batzuez disfrutatzeko, banandu behar izan gara, seme helduenak ez gaitu lagundu horma sendoz
inguratuta dagoen Gaztela serio eta zaharrean zehar egin dugun bidaian.
Aitortzen dut,
eta erruduna naiz, El Almanzor, Gredos mendietan dagoen punta altuena eskalatzea zela
nire irteeraren arrazoi garrantzitsuena. Pioletak ipar korridorearen izotz
ustelean iltzatu ditudan arte ez nengoela lasai. Mendiaren handitasunarekin
komulgatu ditut nire pekatu guztiak.
Goizeko
zazpiretan jaso nau Conchik, Taxi Gredoseko gidariak, Hoyos del Espino herriko
Camping Gredos izeneko kanpalekuan nengoen bere zain, Plataformara eraman dit. Lagunas de Gredos
eta Pico Almanzorrera joateko parkinari Plataforma deitzen diote, hamar
kilometrotara dago Hoyos del Espino herritik. Gradu bateko tenperatura
markatzen zuen taxiak zeraman termometroak, juxtu elurra gogortzeko.
Bide luzea da Plataformatik Almanzor gailurrera eramaten gaituena, 15 km. Desnibela berriz ez
da handia, 800m. Gora eta berak gehituta gehiago ateratzen da.
Erritmo bizian
hasi naiz ibiltzen, gogotsu, motxila pisutxoa neraman bizkarrean. Ipar kanalak
ez du zailtasun handirik, erresalte motz bat da teknikoena, bidea baldintza
onetan dagoenean izotzean eskalatzen dena, ez da oraingo kasua izan.
Imajinatzen nuen aukera hau eta eskalada babesteko materiala neraman; soka
mutur bat, mosketoi batzuk, friend parea eta fisu jokua.
Behatokira
iritsi naizenean ikuskizunak txunditu egin nau, aparta iruditu zait lekua.
Aipatu beharra daukat ordu horretan bakarrik nengoela inguruan, bueltakoan
berriz gauzak beste era batetara Ikusi ditut, masifikazioa berriro ere. Behatokitik
Laguna Grandera jaitsi beharra dago, bueltakoa gogorra izan behar zela ez dut
zalantzan jarri.
Pico el
Almanzorreko malda astunak igotzen hasi naizenean, aterpea pasatu orduko,
eguzkiak harrapatu nau, eta testigu izan naiz elurraren egoera fisikoa nola
aldatu daiteken segundo eskas batean. Nire pisua eustetik belaunetaraino
ondoratzera pasatu da itzala eta argiaren muga zorrotzean. Eskerrak arrastoa
zegoenik.
Ekialdeko
igoera, edo bide arrunta utzi dudanean, trabeska Almanzor mendiaren iparra
hartzeko, izerdiz blai nengoen, hor jantzi dituk kranpoiak. Zeharkaldi honetan
elurraren kalitatea hobetu da, eta, ipar kanaletik gora hasi naizenean izotza
topatu dut ere.
Azkar iritsi
naiz bidearen oztopo nagusira, lehenago aipatu dudan erresaltera. Egin dudan
lehen gauza paretaren hasieran dagoen iltzera ziurtatzea izan da. Ondoren, pioletak
haitzean erantsita igo dut tarte tente hau, segurtasuna eman dit honek,
kranpoiak aldiz pasarte batzuetan izotz narriatuan jarri behar izan ditut.
Friend parea eta fisu batekin aski izan dut oztopoa gainditzeko.
Irteeran,
paretak zutitasuna galtzen duenean, eskuinera jo dut, harri bloke arrakalatu
batetara, bertan bilera muntatzeko asmotan. Materialez juxtu nenbilen. Nire
zortez, norbaitek friend bat utzita zuen arrakala nabarmenaren barrenean, oso sakonean
zegoenez jabeak ezin izan zuen atera. Friend galdu honi fisurero bat gehituz,
triangelatu eta, bilera muntatu dut. Iltzeraino jaitsi naiz bueltan utzitako
materiala berreskuratzea.
Elurretan zizelkatuta
zeuden oin arrastoak segituz jarraitu dut gainean sumatzen nuen gailurrerantz.
Kanalaren itzalean, eguzki izpi indartsuen babesean, elurraren kalitatea ona
zen, izotza ageri zen ere harriari erantsita. Motz egin zait igoera,
konturatzerako gailurrean nengoen.
Lau haizetara
argazkiak atera ditut, Gaztelako lautada amaigabea nire oinen azpian nuen. Ur
tragoa egin, barrita jan, eta, berriro prest nengoen jaitsiera luzeari ekiteko,
Castillako harresi menderaezinek ezkutatzen dituzten kale ilunen artean paseatzeko, apaingarri zaharkituz betetako ostatu batean oparo jateko.
Eguerdiko ordu
bietan Conchik berriro Plataforman hartu nau kanpinera bueltan eramateko,
etxekoak bazkaltzeko zain nituen.
Continúas buscando equilibrios entre familia y ansias deportivas, acompañadas esta vez de salidas culinarias.
ErantzunEzabatuProgresas adecuadamente
Muy buenas Mikel, me alegro de que sacases a pasear la procesión que nosotros, los incomprendidos, llevamos por dentro...y disfrutases de los placeres castellanos.
ErantzunEzabatuUn saludo 👋
Hola Samu¡¡¡
ErantzunEzabatuHa sido un viaje corto pero enriquecedor por la orgullosa Castilla. Lo hemos pasado genial.
Gracias Samu. Un fuerte abrazo.
El equilibrio es lo mas importante en nuestro deporte, y tu lo sabes bien, estar siempre comiendo espaguetis te puede llevar a tener un traspié, jijijjjjj
ErantzunEzabatuUn abrazo maquina