jueves, 19 de enero de 2017

AIZKORRI- AKETEGI Hego punta





 
   

   Orain lau urte igo nuen lehen aldiz izotz bide hau. Jarduera horri buruz egin nuen sarreran, ikusi blogga honetan Aizkorri kanala sarrera, berau ongi azaltzeko materialik gabe egokitu nintzen. Ez nuen argazki kamararik eraman, soilik telefonoak duen kamara erabiliz atera nuen argazki bat, pareta orokorrean agertzen zena, krokisa egiteko erabili nuen. Gaur ere argazki hau erabiltzeko beharretan izan naiz berriro, lainoak hartua zuten pareta eta ez didate utzi argazki orokor berri bat ateratzen.
   Ongi elurtuta dago Aizkorri, kanalak elegante ikusten dira. Eguraldi aldaketa handiak izan dira azken egunetan. Elurra mara mara egin zuen aurreko larunbatean. Ondoren tenperaturak gora egin zuten eta euria hasi zen. Orain Euskal Herrian izugarrizko hotz frente baten eraginpean gaude. Nire kalkuluen arabera eskaladarako baldintza onak behar ziren egon Aizkorriko kanaletan, momentu ona zen Aketegiko hego puntako kanala igotzeko.
   Harritu naiz Buenabistan zenbat kotxe aparkatuak zeuden ikustean, sei edo zazpi izango ginan. Ni goizeko hamarretan iritsi naiz. Dena lainotua zegoen, izoztutako zuhaitzak ageri ziren zuri zuri laino horretatik. Azkar tiratu dut gorantz.
   Elurretara iritsi naizenean hau gogorra zegoen, ez zen apurtzen nire pisuarekin. Kanal handiko kanala zeharkatu dut, eta oraindik eskumago tiratu dut  nire bidearen sarrera hartzeko intentzioarekin. Hasiera erresalte bat da kanal estu batetatik. Elur mobimentua egona zegoen, abalantxak, eta honek baldintzak oso onak utzi ditu pioletekin ibiltzeko. Oso zentratua eta kontu handiarekin sokarik gabe igo dut lehen zati hau. Bi paretaren arteko elur maldetan nengoen jadanik. Elur zona hau delikatua da, edo sentsazio hori ematen dit niri. Azkar eta ipurdia asko estutzen igo dut. Azken paretaren azpian nengoen, kanaltxo baten hasieran. Hemen puntu batetan trabesa bat egin beharra dago “bira” batetatik. Trabesa hau ekipatua dago hiru espitekin. Hau gainditu eta erresalte izoztu bat igo beharra dago. Azken partean gaude, gailurraren azpian. Zuzen dijoa bidea, pareta izoztutik gora. Hau ere sokarik gabe egin dut.
   Eguzkiak ongi etorria eman dit gailurrean. Nire azpian Goierri osoa lainopean zegoen. Denbora galdu gabe beherantz tiratu dut kanal handi hartzera. Beti bezala egin beharrak nituen, korrika ibili beharrean nintzen.   

Ez zen ezer ikusten kanal handi azpian.

Bidearen hasierako erresaltea
Lehen paretaren irteeran. Bigarren paretaren azpian.
Bigarren paretan kanalaren hasiera.
Bira trabesa
Azken parteko hormak




Goierri eskualdea lainopean.
Aizkorri Aketegi hego puntatik.


domingo, 8 de enero de 2017

MULHACEN - Guejar Sierra

 

   Elurretan arrastoak aurkitzea, negu gordinean, lau ordu pasa martxa oinetan daramazula, mendiaren handitasunaren barruan,  zure kokalekua garbi ez duzula, zorte bat da. Aztarna hauek arrasto sinple batzuk baino gehiago dira,  bide bat markatzen dute. Handik norbaitzuk pasa dira gailurrera iristeko ilusioarekin. Momentu horretan ia ez zaude hain bakarrik, aztarna batzuk aurkitu dituzu elurretan, honek itxaropena ematen dizu.
   Mulhacen mendia bere iparretik igotzea, egunean, ez da lan makala. Zazpi ordu behar izan nituen bere gailurra zapaltzeko, eta beste lau ordu furgonetara berriro bueltatzeko. Bi mila laurehun metro desnibel positibo gainditu behar izan nituen bide amaiera gabe batetan, hemezortzi kilometroko distantzia joanean bakarrik. Gainera, oni gehitzen badiozu neguko baldintzak, eskiak bizkarrean eraman nituen bide bazterrean utzi nituen arte, naiz eta, aurrerago une batzuetan damutu ere egin nintzen eskiak utzi izanaz. Bi piolet ere eramaten nituen, hasierako asmoa Mulahacen ipar korridorea igotzekoa zen, granpoiak eskizko botei jartzeko ere bai, jana eta arropak. Gauza guzti hauek, motxilaren zama, hamar kiloak errez gainditzen zituen.
   Guejar Sierra herrian dagoen Barranco de San Juan parajean hasiera eman nion erronka oni. Goizeko bederatziak ziren. Vereda de la estrella bidea hartu nuen. Bidea ona da, gozatzekoa beste egoera batetan, oso desnibel gutxi gainditzen du kilometro luzeetan. Genil erreka jarraitzen du bideak arroila estu batzuetatik. Elurra ukitu nuen arte hiru orduko martxa neraman egina, eskiak jadanik utziak nituen bide bazterrean. Elurra biguna zegoen hasiera onetan, eta ia belauneraino sartzen nintzan tarteka, izugarrizko nekea eta frustazioa sortuz nire asmoetan, damutua nengoen ordu erdi lehenago eskiak utzi izanaz. Kostata lortu nituen zati horiek gainditzea, eta ipar hormako maldak igotzeari ekin nion. Alcazaba mendia nire ezkerrera azaltzen zen airoso. Gainean berriz pareta izugarri bat nuen, Mulhacen mendiarekin erratu nuena. Orain etxean, internet laguntzarekin, Pico Juego de Bolos 3018m dela dakit.  Eskuinerantz jo nuen elur maldetatik kanal bat hartzera. Han topatu nituen arrastoak arista zorrotzean. Hanka sartu nuela garbi izan nuen momentu artan, aldiz aztarna haiek poztu egin ninduten. Ez zen xamurra aristatik igotzea, haitz bloke erresalteak gainditu beharra zeuden koherentzia gutxi zuen elur batetan. Arista hau 1962ko Olmedo-Guardia bidea omen da.  Aristaren gailurrera iritsitakoan ikusi nuen Mulhacen, ipar korridorea nire aurrean nuen ni tentatu nahian. Berandu zen, oso nekatua nengoen ordurako. Arrastoak segituz Collado del Ciervo deritzon muinora heldu nintzan, arratseko hirurak ziren. Nire ezkerretara elur malda luze bat jarraituz Mulhacengo gailurra zegoen. Muinoan sobran nituen gauzak utzi nituen, pioletak, termoa, arropa batzuk, arinago behar nuen ibili. Gogorra egin zitzaidan gailurrerako azken zati hau, maiz deskantsuak hartu beharrean izan nintzen. Objektiboak jartzen nituen, -harri artaraino iritsi eta deskantsatuko dut- . Himalaiako igoera baten zentzua hartzen hari zen erronka. Arratseko lauretan gailurrean nintzan. Kataluniako bikote bat zegoen Mulhacengo puntan, eskiekin egina zuten igoera, hego aldetik, Poquieira aranetik. Piku lehor batzuk eskaini zizkidaten, nik gustura hartu nizkien. Hizketa labur bat egin eta jaitsierari ekin nion. Eroso iritsi nintzan muinora berriro, gauzak bildu nituen motxilan. Ez nuen igoerako bide berdina erabili jaisteko, zuzen bota nintzan Valdeinfierno arana hartzeko asmotan. Une batzuetan elur sakona zegoen, or hasi ziren benetako arazoak, kalanbreak bi izterretan. Ingeetako giharrak gortu egiten zitzaizkidan, eta beldur nintzen, ez zen lekua eta momentua ligamendu haustura bat izateko. Zati sakon horiek pasatzen nituenean, elur sendora iristen nintzenean, lortzen nuen pausoa egoki mantentzea.  Asko sufrituta Valdeinfierno errekatxo bazterrera iritsi nintzan, hemen elurra ez zen hain sakona, hobeto mugitzen nintzen. Eskiak zeuden lekura ailegatu nintzenerako iluntzen ari zuen. Azkar botaz aldatu nintzen, eta eskiak motxilan kokatu nituen, frontala ere atera nuen. Eroso nijoan bidexkatik bera, oinak erantzuten ari zatzaizkidan. Bide zidorra zabaldu zenerako gaua egina zegoen jadanik, frontala pizteko alegiña egin nuen, ez zebilen. -Erabili nuen azken aldian ongi zihoan eta!!! Ez zegoen errukitzeko astirik, furgonetara ailegatzeko geratzen ziren hamar kilometroak ilunpetan egin beharko nituen. Iluntzeko zortzietan furgonetaren babesean nintzan berriro.

Nik segitutako planoa.

Pico Juego de Bolos.

Pico Juego de Bolos arista.

Arista goitik.

Mulhacen gailurra Collado del Ciervo-tik

Ibereriar peninsulako gailur altuenean.


    Nahi izan ezkero xamurrago egin  ahalko nuke. Mulhacen ipar kanala igotzeko erarik komodoena Poqueirako aranetik da, Alpujarratik igota, Sierra Nevadako hego aldetik. Poqueirako aterpea hartuz, ciervoko colladura iritsiz, soilik jatsiera errez bat geratuko zitzaiguke ipar kanalaren hasiera bitarte.
   Urrunetik ikusitako imajenak erakartzen zidan niri, Mulhacen mendiaren ipar horma itzalean, tentea, elurrak markatako linea fin batek igoerarako bidea adierazten zidana, erakartzen ninduena. Atrakzio horrek zuzen tiratzen zidan, frentez frente, pioneroie bezala, esplorazioa eta alpinismoa bat ziren egunetan bezala.




   Haitzean eskalatzeko aukera ere izan dut. Oso leku onak ditu Granadak kirol eskalada egin al izateko, Cahorros, Moclim, Vados, Cogollos… Bakarka edo lagunekin eskalatu ditut, bertako jendea segituan prestatzen zen ni aseguratzen laguntzeko.  Chemari eta Olatz ere animatu ziran eskola hauetan beraien oporrak disfrutatzeko, ederki pasatu dugu.