lunes, 29 de agosto de 2016

PEMBROKE - Eskalada TRAD-izionala




   Zerk eramaten gaitu bidaiatzera? Furgoneta hartu eta mila kilometro egitea?
   Ingelesak, beti oso jantziak, beraien idazle klasikoekin arrazoitzen dute bidaiatzeko griña. Adibidez Mark Twain;  
“Twenty years from now you will be more disappointed by the things you didn’t do than by the ones you did do. So throw off the bowlines. Sail away from the safe harbour. Catch the trade winds in your sails. Explore. Dream. Discover.”
   Nik, nire arrazoitze sinpleaz, literatura kaxkarrez, saiatuko naiz bidai baten zergatia azaltzen.
   Gustuko dut nire begiez kontenplatzea, etxean ikuskatu ditudan, eta liluratu didaten argazkien lekuak. Emozioz betetzen naiz, leku amestu horiek naturalean ikusita, hain ederragoak direla baieztatzen ditudanean. Oker ez nengoela adierazten dit. Egindako esfortzu guztiak pena merezi izan dutela.
   Pembrokera bidai prestaketa, gehienetan bezala, argazki batzuekin hasi zen. Itsasoa eta hondartza zoragarriak, eskalada ona egiteko aukera, ezezaguna dugun leku bat.
   Pembrokeshire, Gales hegoaldean dagoen eskualde bat da. Aberastasun natural handiko zona. Beraien eguneroko jardueratik kanpo, abeltzaintza eta arrantza, turismoak leku garrantzitsua hartu du. Denetik egin daiteke inguru hauetan, batez ere itsasoari lotutako kirolak. Mendi txangoek ere jende asko erakartzen dute, izugarri polita bai da ingurua. Pembrokeko Eskalada oso ezaguna da Britainian. Ezaugarri bereziak ditu. Itsaslabarrak direnez, gehienetan, errapelatzen iritsi beharko dugu pareta azpira. Mareak kontutan hartu beharko ditugu base hauetara iristeko. Itsasoak estaltzen bai ditu itsasgora dagoenean. Parabolt eta seguru fixorik ez dago. Beste faktore bat, baina hau Britainia osoan litzateke, eguraldiaren kontua da. Oso aldakorra da. Egun berdinean udatik negura pasa genezake. Naiz eta luze bateko bideak izan gehienak, azkar asetzen garenaren sentsazioa izango dugu.
   Norbaitek asmoa ba luke inguru hauek ezagutzeko, aiba aholku batzuk:
   Bidai merkeena furgonetarekin egiten dena da. Calaisen ferria hartu, eta Britainian sartu. Beste aukera bat, hau garestiagoa baino askoz erosoagoa, Bilbon edo Santander-en ferria hartzea da. Guk itzulera horrela egin genuen, Portsmouth-Santander. Ingalaterran gidatzeko dugun beldurra ez da benetakoa, ez dago arazorik ezkerretik gidatzearekin. Okerrena trafikoa da. Handia egoten da bideetan, bati bat Londres pasatzerakoan. Aldiz bideak onak dira eta dohainekoak. Furgonetarekin gaua pasatzeko kontuetan, kanpin aukera handia dago edonon. Zerbitzu aldetik oso oinarrikoak dira, prezioz ere etxean baino merkeagoak. Pembroke inguruan, kosta ondoan, eskalada guneetatik gertu ere ba daude mordoa. Gu Trefalen Farm-en egon gara. Oso zerbitzu basikoak ditu, aldiz inguruak zoragarriak dira. Broad haven south hondartza ondoan dago, eskalada sektoreetatik 5 minutuetara.
   Pembroken eskalatzeko, lehenago aipatu dudan moduan, gehienetan errapelatu beharra dago. Komenigarria da fijatzeko soka bat eramatea sektoreetara jaisteko. 50m-ekin aski izango dugu. Friend eta mikofriend-ez ongi hornituak joan. Fisurero joku on bat ere eraman, asko erabiltzen dira. Eskalatu ditudan bide guztietatik, ez dut paraboltik ikusi, eta hiltze bakarra txapatu dut. Harria oso ona da, arrakala askorekin. Itsaso ondoan eskalatzearen ondorioz, askotan, hezetasun handia egoten da. Arrakala batzuk bustiak aurkitu ditut, eta erregleta romo batean edo bestean gorriak ikusi ere bai.
   Graduazio sistema berezia dute ere. Konpromisoa eta zailtasuna bereizten dute. Lehenarentzat E letra erabiltzen dute zenbaki batekin, bat-etik zazpira, eskalada gida zaharrean behintzat. Zailtasunarena azaltzeko, frantses eskalaren zenbakiak erabiltzen dituzte, baina, errango gehiagorekin. Adibidez:
E1 5b – Ongi babesten da, eta 5. gradutik 6a gradura joango litzake.
E3 5c – Gauzak serio jartzen dira, eta 6b gradutik 6c+ gradura.
E5 6a – Al loro erorketekin, eta 7a gradutik 7c gradura.
   Letren graduazio sistema ere ba dute bide batzuk. Gure D ( dificil ) edo MD ( muy dificil ) antzera. VS ( very severe ) edo HVS ( hard very severe ). Extremaly severe E letra izango zen, hasieran ikusitako sistema.
   Konplexua da. Asko eskertzen da, eskalada gidan, bide bakoitzari egiten dion idatzizko deskribapena. Gida zaharrean horrela da behintzat, oso baliagarria. Ongi dago gida hau, eta imajinatzen dut berria, argazkiak erabiltzen dituzte marrazkien ordez, hobeto egongo dela.
   Asetu nau eskaladak eta lekuak. Ia egunero eskalatu dut. Fisikoki baino psikikoki beteagoa nengoen. Zerbait bide gogorrago probatzeko gogotan geratu naiz, baina bakarkako eskaladak hori du, ez duzu gehiegi estutzen. Eguraldia primerakoa izan dugu. Bi astetatik hiru egunetan egin digu txarra. Euria eta haize zakarrak izan genituen. Hau ere kontutan hartu beharko duzue.  Kosta izanik, euria ez da goitik behera erortzen, zeharrean baizik. Dendak edo abantzeak eramaten ba dituzue, sendoak izan daitezela.


  Hemen nik eginiko eskalada bideen zerrenda:
  
   St. Govan`s
Chieftain VS 4c
Vice is nice E2 5b
The loosener HVS 5a
Space cadet E3 5c
Pancer II HVS 5a
Bomb bay VS 4c
The butcher E2 5c
Clean hand blues band E2 5c
Gandi VS 4b
Ricochet E2 5c

   Stennis head
·         Highland fling HS 4b
·         Wold war III blues HVS 5b
·         Quickstep VS 4b
·         Dire straits E2 5c
·         Manzoku E1 5b
·         Hercules HVS 5a

   St. Govan`s east
·         First blood E2 5c
·         Forbidden fruits E3 5c
·         Howling gale E3 6a
·         Silent running E4 6b

   Trevallen
·         Youth on fire E3 5c
·         Sunlover E3 5c
·         Barbarella E5 6a ( soka goitik )

   Mowing word
·         Diedre south HS 4a
·         Snozwanger E1 5b
·         Crimes of freedom E2 5b

   Bidaiak hau eman du. Informazioa baliagarria izango delakoan.
   Nik gozatu dudana gozatzea lortzen baduzue, pozik itzuliko zarete.

 Trefalen farm kanpina
 Bilera-errapel bat


 stackpole head
 Britainiar eskalatzaileak
 First blood bidean
 Ricochet bidean
 Eskalatzaile bat E7 batetan sartua



 Barbarella pareta
 St. Govan`s


 Tevallen
 Mowing wold


martes, 2 de agosto de 2016

ANSO - Kant'ona




   Urte sasoi honetan, udara, ez da erraza izaten igo nahi dugun eskalada bide bat aukeratzea. Ia derrigorrez, bidea, itzaletan egon beharra dauka. Aurreko egunean ongi pairatu genituen Enekok eta biok ondorioak. Eguzkiak egurtu gintuen punta Fetas-eko gure proiektu berrian. Hankak hazi haziak, hatzak sutan, gorputza erabat ahul, ezinean ibili ginan haitzezko olatu bat den horma ikusgarri horretan.
   Eneko etxera bueltatua zen, lana egin behar zuen hurrengo egunean. Nik ordea oraindik Piriniotaz disfrutatu nezaken. Anso eta Ordesa nituen eskalada leku posible artean. Biak erabat desberdin, biak ala eder. Anso aldera bideratu nintzan. Artxintxa orratzetan dagoen Kant’ona izan zen nire eskalada aukeraketa. Goizez itzalean, eguerdi arte ez dio eguzkiak jotzen. Gerardo Telletxeak eta Xabier Inziartek zabaldua da bide hau. Lau luze ditu, eta hirugarren eta laugarren luzeek arrakala zati interesgarriak dituzte. Ekipamentuan eskuzabal, friend eta mikrofriend batzuekin ongi egiten da.
   Gustatu zait bidea. Motza izanik, eta nahiko azkar egiten denez, arratsa erreka ondoko itzal batetan etzanda, liburu eder bat irakurriz, pasatzeko aukera dago. Plan mundiala benetan.







Lehen luzea


Bigarren luzea

Hirugarren luzea

Laugarrena