jueves, 17 de marzo de 2016

PEÑA FORATO






   Bidaiaren motibazio eta interesari, ikerlariek, izena ere jarri diote. Push eta Pull faktorea deitzen diote. Lehena, Push, bidai bat hasteko inpultsoa izango zen, barnean dugun beharra. Pull-a berriz, lekuak erakartzen diguna da, bera ezagutu eta disfrutatzeko gogoa.
   Mendizaleok, askotan, faktore hauek alderatzen ditugu, ipar orratz ero bat bezala. Dena ematen dugu etxetik ateratzeko. Gero, une batzuetan damutzen gara, eta, azkenik, gehienetan, arro gaude gure bidai esperientziaz.
   Normalean, mendizaleok, Push-az sobran gabiltza. Ez dugu asko behar motxila berehala egiteko.
   Pull-ean ere, ez gabiltza gaizki. Ez gaude erakartzen dizkiguten lekuez faltan ibiltzen.
   Mendian askotan gertatzen da, “fregao” serio batetaz hari naiz, damutzeraino iritsi genezakeela hartu dugun pull aukeraz. Hainbeste desiratu dugun leku hori beste begi batzuekin ikusten hasten gara, dudak sartzen zaizkigu. Azpian uzten ari garena, erosotasuna eta goxotasuna, gehiago estimatzen dugu momentu orretan. Gu izotzezko horma batetan gaude zintzilik, hotzaz akabatzen, eta beran berriz, jendea, eguzkiaren berotasunean.
   Lana eta egon jakinaren ondoren, zailtasunak gainditzea lortzen baditugu, orduan, Push eta Pull faktorea bere osotasunean disfrutatzen ditugu, zoriona eta izugarrizko auto estima lortuz. Istorio bat dugu kontatzeko, bila joan garen abenturaren errelatoa.
   Asko gustatu zaigu  Via del Pastor bidea, neguko baldintzetan. Serioa, ez da batere xamurra. Hasierako izotz erresalteak, azkena batit bat, ez zegoen floritura handirik egiteko. Ipurdia ondo estututa pasatzearekin konten. Mistoetan, lehen luzean behintzat, elur tapoiak zirela eta, asko garbitu behar izan genuen pasatu al izateko. Lehen izarrak ageri zirela iritsi ginen gailurrera. Jaitsieran, gauez, kanaletik zuzen jo genuen. Hiru errapel egin behar izan genituen behera iristeko. Oso berandu, nekatuak, erabat pozik, aterpean ginen berriro, lo zakuan sartzeko irriki.
   Beste behin, Push eta Pull faktorearen teoria baieztatu dugu. Hurrengo goizean, etxearen goxotasunera jaisten hari ginela, Pull desberdinen aukeraz, jardun ginen hizketan, mendi hau dela, edo, beste bide hori, gustura ginen eginiko eskaladaz. 



miércoles, 9 de marzo de 2016

Winter climbing in Basque highlands





   Beti erlazionatu dugu kirola eta bakardadea korrikalariaren ahaleginarekin. Ideia hori hartuz, izenburu borobil bat asmatu zuen Alan Sillitoe (1928-2010) idazle Ingelesak, Korrikalariaren bakardadea,” La soledad del corredor de fondo”, bere nobelarentzat. 1962-han ere zinemara eramana izan zen liburua izenburu berdinarekin.
   Egun hauetan, azkenean, neguak gu bisitatzeko duintasuna izan du. Bakardadearen sentsazioa nozitzeko gai izan nahiz berriro. Onekin, Alan Sillitoek asmatu zuen izenburuari hausnarketa bat egiteko gai izan naiz.
   Jarri gaitezen elur malda batetan mendiko eskiak oinetan ditugula. Zein puntutan gauden zehazki ez dakigu lainoak estaltzen gaituzte. Ekaitzak ere jotzen du, elur malutak izotz bihurtu dira, haizearen indarrarekin aurpegian sartzen zaizkigu jostorratzak balira moduan. Soilik eskien puntak ikusten ditugu, bat bi, bat bi, aurrera egiten. Isolamendua osoa da. Gauza sinple batek ematen digu itxaropen pittin bat aurrera egiteko, alferrikako ahalegin onekin jarraitzeko, jaitsiera. Eski taulen gainean, elur maldaren menpe, grabitatea jaun da jabe delarik, akzioa eta erreakzioa bat etortzen da. Orduan denak hartzen du zentzua, ahaleginak merezi izan du, bakardadea jasangarria bihurtzen da.
   Zintzilikatu dudan bideoa, Txindokiko aristan grabatutakoa da, neguko baldintzetan, hori da, elurrez blai. Joseba Outeiral lankidearekin burutu dut. Bideoaren muntaia gustuz egiten saiatu nahiz, ea gustuko duzuen.