miércoles, 21 de octubre de 2015

HIGH SIERRA - Bidaia



   Sentitu al duzue inoiz, klaustrofobia ? Nik motel batetan sartua nengoela pairatu nuen. Bakarrik nengoen, horrela erabaki nuelako, nituen planak okertu egin zitzaizkidan. Orduan ; Bihotza azeleratzen da, ezin duzu ezertan kontzentratu, gelako paretak kartzela dira. Leihora joaten zara argitasun bila, eta ikusten duzun panoramak ez dizu batere laguntzen. Frente dagoen Sands kasinoko parkingean, poliziak miaketa bat egiten ari dira. Kaletik, ordu txiki hauetan dauden pertsona bakan horiek, norabiderik gabe doaz, espektroak moduan. Yonki bat dirudit, bere dosiaren eske. Pasa ez baduzue, ez dizuet deseatzen.
   Reno-n gertatu zitzaidan, Bishop-era eraman behar zidan autobusak tiratua utzi ninduelako. 30 ordu pasa behar izan nituen, Nevadako hiri horretan.
   Reno, kasinoz beteta dago, izugarrizko eraikinak dira. Circus, Sands... bereganatu dute hiriaren ezaugarria. Inoiz lokartzen ez den hiri bat. Baina, nik uste aurreratu egin naizela, hasieratik astea hobea izango da.
   Bidai honek bi funtzio bete nahi zituen; alpinistakoa alde batetik, eskalada zoragarriak daudelako Kaliforniako High Sierran, eta, bidaiari sentitzeko desioa, nire erritmoan eta beharretan. Lortu nuen, kostata baina lortu nuen.
   Sierra Nevada mendi zerraren ekialdeari, High Sierra deitzen diote mendizaleak. Gailurrik garaiena, Mount Whitney 4421m da. Mendi honek eta inguruko besteak bere ipar aldera erakusten duten itxura, eskalatzaile baten begietan, txundigarria da. Granitozko mendiak eta dorreak, amiltzen dira bere oinetan dagoen basamortura. Lur lehor horietan, Bishop, Lone Pine, Big Pine, Bridgeport daude. Herri hauek dira mendi eta pareta zoragarri horietara gerturatzeko puntuak.
   Sierra Nevadako ekialdea US 395 zeharkatzen du. Estatu batuetan, errepideen izenak garrantzi handia dute, batzuk mitiko ere egin dira. Nik, eskalada bidaia hau prestatzeko, Chris MacNamara eta McKenzie Long-en “High Sierra Climbiing” liburua erabili nuen. Hauek, begi onez, eskalada bideen aukeraketa bat egiten dute. Berrogei bide proposatzen dituzte mendi zerra osorako.

Mount Whitney eta ekialde ertza


   Horietatik nik bi egin ditut; Mount Whitney, east buttress eta Incredible Hulk, Red dihedral. Bi bide hauek deskribatzen saiatuko naiz.
   Mount Whitney, bere 4421m-ekin, Estatu Batuetako 48 estatuen mendirik garaiena da, hau da, Alaska estatua kendua. Honek, leku guztietan bezala, jende andana erakartzen du mendia  igotzeko asmoarekin. Hau ikusirik, parke nazionaletako buruek, baimen bat ezarri zuten mendia igo al izateko, egunero pertsona kopuru batetara mugatua dago. Imajina dezakezue, udan, ia ezinezkoa dela baimena lortzea. Jakinda gainera erreserbatu daitekeela denbora dezente aurretik, are gehiago zailtzen du baimena lortu al izatea, beste ohitura batzuetara egokitua dagoen mendizalearentzat. Hori zorionez Whitney Trail bidean gertatzen da, oiko bidean alegia. Eskalatzaileak beste bide bat hartzen dugu pareta ikusgarri hauetara hurbiltzeko, North fork of Lone Pine bidea. Hemen, naiz eta erregulatua ere egon, beste irizpide bat segitzen dute. Eskalatzaileak ez omen gabiltza hain tropelean. Errazena, baimena lortzeko, eskalada egunean egitearena da. Igo eta jaitsi egun berdinean. Oso indartsu eta alturara ongi egokitua behar duzu egon aukera hau hartzeko. Bestea da, kanpa nahi izatea, or juxtu xamar ibili dezakegu segun ze garaietan.
   Nik, eskalada, urrian egin dudanez, ez dut arazorik izan baimena lortzeko. Urteko sasoi honetan zorte gehiago behar duzu izan eguraldiarekin.  Elurtuta topatu dut nik ingurua. Kontuan izan beharrekoa beste puntu bat, Hartzena da. Beraiek oso serio hartzen dute. Dirudi, Hartzak, jan usainean ibiltzen direla, eta, edozertaz dira kapaz mokadu bat lortzeko. Bridgeport herriko Ranger-ak, Incredible Hulk paretarako baimena betetzen ari nintzela, ea armarik eraman behar al nuen komentatu zidan. Hau, guretzako, astakeria da, baina, Ipar Amerikan ba dakigu… Hortik aparte, jana sartzeko, plastikozko zilindro sendo eta astun batzuk eramaten dituzte. Nik zorionez ez dut Hartzekin problemarik izan. Beleekin berriz bai. Kanpalekuan nengoela, Hartzetatik ni babestu nahian, jana, arroka batetik zintzilikatu nuen. Hartza ez zen agertu, beleak bai berriz. Dena jan zuten, bueltatzeko nuen jan guztia.
   Eskalada aldetik, ekialde ertza, ez da zaila, bai aldiz interesgarria. Oso alpinoa da, niri tokatu zitzaizkidan baldintzetan, are gehiago.   Kanpalekua, Iceberg Lake, dena zuri zegoen. Paretan, elurtutako pasarteak zeuden. Jaitsierako bidea, Mointainer bidea, elur kanal bat zen.
   Asko gustatu zait bidea eta ingurua, gogoz saiatu behar izan dut eskalada hau lortzeko, eguraldia bihurri xamar zebilen.

Incredible Hulk pareta


   Incredible Hulk paretara joateko ere, baimena beharrezkoa da. Hau Bridgeport herriko Ranger etxean lortzen da. Mount Whitney-en baino arazo gutxiago izango dugu hau eskuratzeko. Bridgeport herritik, Mono Village-ra joan beharko dugu. Hamabi milatara dago zona errekreatibo hau. Amuarrain arrantzarako paradisua, ez gutxiago mendian soilik ibiltzea gustuko dutenentzat.
   Pareta hau izugarria da, oso estetikoa. Azken urte hauetan asko errepikatzen ari dira bertan zabalduak dauden bideak. Asko daude, eta, zailtasun handikoak gainera. Red Dihedral bidea, klasiko bat da.
   Arratseko eguzkitan, mendebalde orientazioa du, ongi ikusten dira bideek hartzen dituzten arrakalak. Urrian, goizez, altura horretan, fresko egiten du. Are gehiago, eskaladaren egun berean sartu zen haize bortitz horrekin. Kartak botata zeuden, horrela beharko zuen.    Eguna argitzearekin bat martxan nintzen. Tentuz eta patxadan jantzi nituen eskaladarako beharrezko nituen materialak bidearen azpian. Harriaren ukitua ez zen ona. Behatzek ez zuten ongi sentitzen heldulekuen ximurra. Hirugarren luzera iritsi nintzenean, konturatu nintzan, diedro zoragarri hori, bakarka eta librean igotzeko ez nuela material nahikorik. Hirurogei metroko arrakala garbia, camalot ertain pilo bat eskatzen zizkidan. Seguru jokatu nuen, ez nengoen horrelako erorketa posible bat jasateko moduan. Eskalada artifiziala erabiliz gainditu nuen. Luze horretatik aurrera, gehiago gozatu nuen, naiz eta haizeak segi, pittin bat epelago zegoen. Bakarka egiten denean honelako eskalada bat, azkenean, luze egiten da. Gustura iritsi nintzen gailurrera, eta, bertan zegoen kaxa laranja barruko koadernoan sinatu nuen.
   Jaitsiera ez da zaia, bai kontuz ibili beharrekoa. Ehun bat metro eskalatzen jaitsi beharra dago koiadutxo batetara. Harria oso ona da eta orrek konfiantza ematen du. Koiadutik behera, kanal bat segitzea da kanpamentu arte.
   Egun batzuk nituen oraindik. Tamalez eguraldi txarra sartu zen. Udazkeneko ekaitzak, elurtu zituen berriro Sierra Nevadako gailurrak. Aukerak aztertuta, Bishop inguruan dauden Bulder zona famatuak ezagutzea erabaki nuen.
   Benetan txunditurik geratu nintzen. Blokeen kalitatea aparta da. Lukua bera, zein ederki zaindua dagoen, eta, bati bat, inguruaren edertasunarekin.

Buttermilk bulder zona


   Bi zonatan ibili nintzen estutzen. Buttermilk famatuan, eta, Happy Bulders-en.
   Lehenak, granito kalitate ezin hobea du. Blokeen azpiak oso garbiak dira.
   Harri bolkanikoa du happy Bulders-ek. Blokeen azpiak ez ditu hain onak zona onek. Biak oso gertu daude Bishop-etik.
   Aipatu beharra daukat, bidaia, autobusak erabiliz eta auto stop eginez burutu nuela.
   Ordiziatik, trenez, Donostiara joan nintzen, Urriaren bosta zen. Gipuzkoako hiriburutik, autobusez, Madrileko aireportura ondoren. Hegazkinez San Franziskora. Autobusaz berriro, Reno-ra iritsi nintzen Urriaren zazpian. Autobusaz, Urriaren zortzian, Bishopera ailegatu nintzen azkenean.
  Eskalada lekuetara joateko, auto stopa erabili nuen.
  Hamabost eguneko bidai bat izan da.

 
California Hostel lema

   Norbaitentzat lagungarri izango delako, aiba bidai kostu batzuk:
Hegazkina Madrildik - San Franciscora  600€ ateratzen da +-
Metroa San Franziskon, aireportutik Greyhound autobus geltokira joateko 8,5$
Autobusa San Francisco - Reno  36$
Reno-n Motela edo Kasinoren bat 40$
Autobusa Reno - Bishop  53$
Hostelak Bishop, Lone Pine  28$
Campground-ak  22$
Erosketa normalak, jana, etxean baino garestiagoak dira.
Diru kanbiorik hoberena, txartelarekin egiten da.
Estatu Batuetatik bidaiatzeko, erosoena, kotxea alokatzea da. Merkea eta erraza da.
   Nik ordea beste egoera bat bilatzen nuen...

Mono village campgraund

Whitney eta Needles


Ekialde ertzean


Ekialde ertzean


Ekialde ertzean


Mount Whitney gailurrean


Incredible Hulk pareta


Red dihedral hirugarren luzea


Red dihedral bostgarren luzea



Incredible Hulk gailurretik