martes, 21 de julio de 2015

Midi d`ossoe - Embarradere - Ravier bidea

Embarrader pilarra




   Behartua nagoenez, eskertu nahiko nituzke Pau-ko suhiltzaileak, eta honela, beraien mendi erreskaterako taldeko kideak. Eskaini ziguten interesik gabeko laguntzagatik oso eskertuak gaude,  Midi d`ossoe-ko petit pic gailurretik helikopteroz jaitsi gintuzten. Ivanek erorketa txiki bat izan zuen txorkatilan min hartuaz. Hau ez zen oztopo izan bidea bukatu eta petit pic gailurrera iristeko. Jaitsiera beste kontu bat zen, ez zen ibiltzeko gai.
   Gertaera onek hausnarketarako aukera ematen dit. Erreskatea profesionala eta doainokoa izan behar du. Euskal erkidegoan, Jaurlaritzak, suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua onartzeko bidean da. Onek, erkidegoko suhiltzaileak mobilizatzera bultzatu ditu. Lege hau lehenago zegoenaren antzekoa da. Soilik puntu batzuetan daude berrikuntza batzuk. Hauen artean bat oso polemikoa da. Aukera zabaltzen bai du zerbitzuaren pribatizazioari. Hau Espainiako erkidego batzuetan martxan dago jadanik, emaitza oso txarrak emanez. Seguru irakurriko zenutela, mendizale aldizkari batek atera bai zuen notizia, Gredosen erreskate batean gertatu ziren gora-berataz. Gaztela La Mancha-k pribatizatu egin du mendiko erreskatea. Tamalez honelako adibide gehiago daude.  Beste puntu konfliktiboa, boluntarioei buruzkoa da. Garrantzi gehiago eman nahi dizkiete, profesionalitatea kolokan jarriaz.
   Ez dut luzatu nahi gai korapilatsu onekin, bakarrik adierazi, erreskate zerbitzu kalitatezko bat merezi dugula.
   Aspalditik Ivan gogotsu zebilen embarrader horman Ravier bidea eskalatzeko, eskaladore kontzientzia izan zuenetik alegia. Astelehenean bere desioa bete zuen. Goiz esnatu ginen, laurak aldera, arratsalderako ekaitza emana zegoen, ordurako beran egon nahi genuen. Arin gindoazen material aldetik, soka sinple bat generamatzan eskalatzeko eta krokisak markatzen zituen friend eta mikrofrienak. Goizeko zazpietarako eskalatzen hasi ginen. Ez genuen bira hartu, Embarrader-eko zirkoan hasi genuen eskalada. Bi luzetan Ravier bidearen lehen bileran ginen. Tramu honetan Ivanek min hartu zuen. Eskaladarekin jarraitzea erabaki genuen.
   Bide honetaz ia dena esana dagoela iruditzen zait. Bakarrik, aportatu nahiko nuke, krokisetan ez bai da garbi adierazten, seigarren luzeko tirada. Gure krokisak 6b “penoso” adierazten du beste inongo erreferentziarik gabe. Beste batean 6b “duro a empotrar”. Guk luze onetan, puntu batean,hiltzen linea utzi genuen, ezkerretara trabeska bat eginez birita batetik, ezkerretik eskuin gorantz igotzen hasiz, laxa batzuetatik, pauso gogor batzuk eginez. Luze hau librean egiteko, behintzat zailtasun horretan, hau da nire ustetan era bakarra, eta krokisak ez du ongi adierazten. Interesa duenarentzat krokisean hau markatzen dut.
   Bide oso ona da, asko gustatu zait. Midiko ipar aldeak  betidanik erakarri nau. Giro Alpino handia du. Bide batzuk eginak ditut bai udan eta bai neguan, eskalada bereziak dira Pirineotan dugun aukeren artean. Pozten nau berrogeita hamar urte lehenago zabaldutako eskalada bide batek oraindik asko esatea gure mundu bertikal partikular onetan. 

Korkueraren blogetik hartua, seigarren luzeko trazadua beltzez


Ivan Ravier bidera iristeko bigarren luzean

Ravie bidearen lehen luzeetan

 
Ivan estutzen







Embarrader punta Fourche kolladutik

Ivan ez zegoen argazki askotarako


jueves, 9 de julio de 2015

ORDESA- RACSca mama





   !!! Berriro historia idaztea deitzen zaituztet ¡¡¡. Termistocles jeneralak orain bi mila eta bostehun urte Xerxes errege persiarraren inbasioa ekiditeko erabilitako hitzak izan zitezkeen. Harrotasunez betetako hitzak. Ez,  hogeita bat garren mende hasieran entzun ditugu, Grezian, politikari baten ahotan. Oraingoan, erasoa, ez zaie hegoaldetik etorri, iparretik baizik. Ez dira milioi soldadu izan gerrarako tramankuluz beteta. Ez, Setio ekonomiko eta finantziero bat  da, pertsonen duintasunaren kontra.
   Alexis tsiprasek botatako hitz hauek, historiak baieztatzen ditu. Aldiz, ez lukete efektu bera izango munduko beste mandatari baten ahotan. Imajina Mariano Rajoi ausartzen dela hiz hauek erabiltzen, bere alderdi politikoaren mitin kasposo batetan. Segidan, wasapak sutan jarriko ziran, txisteak eta komentario barregarri aldanaz beteta. Zeren, mandatari espainiarrak historia erabili nahiko bazuen harrotasuna adierazteko, kontrako efektua izango zuen. Mila aldiz harrotasun gehiago zegoen aurreko astean, Madrilen, gay eta lesbianen aldarrikapen festan, Marianok defendatu nahiko zuen herri historian baino.
   Ivan Urzelai eta biok Racs bidea eskalatzearekin ez dugu inongo historia idatzi. Ez zen gure asmoa ere. Egun eder bat pasatzea nahi genuen. Miguel Angel Casals eta Jesus Galvezek bai lortu zutela bide hau zabaltzearekin eskaladaren historian sartzea. Harro egon daitezke Manu Beriain eta Javi Aranburu " Papildo", dagoen lekuan dagoela, hiru urte beranduago librean eskalatzea lortu zutelako.
   Nik, ¿zer esan dezaket bide mitiko honetatik? Dagoeneko dena dago esanda. Bakarrik adierazi, eskaladak ez zaituela defraudatuko, hori bai, hobe indartsu joaten bazara.

Kokuerikaren blogetik hartua


lehen luzea

Ivan bilerara iristen

ivan bigarrena hasten
 
Cotatuero bat dago munduan

hirugarren luzea

Laugarrenaren hasieran

!!! a ze patioa ¡¡¡

Fraucata atzeko teloian dugula

Gailurrera iristearen saria, Edelweiss loreak


sábado, 4 de julio de 2015

AIZKORRI - Baskonia

Bigarren dorrea



   Aizkorri ez da frikirako. Baskonia bidea ez da oiko bide bat ere, behar baten erantzuna baizik. Mendi eskalada egiteko aukera bat bilatu nahian, paraje paregabetan, Goierriko lurretan, Aizkorriko haitzetan fijatzea eraman zidan. Aralarren majina bat aukera daude alpinismoaz gozatzeko, Aizkorrin berriz neguko eskalada kenduta, haitz eskaladarako ez dago ezer. Beharra esaten dudanean, alpinismoa gure inguruan bultzatzeko interesaz ari naiz. 
   Orain bi urte zabaldu nuen. Lehenik, erdi dorre dotorea izan zen. Hiru luze ditu eta bidearen zailtasunak bertan aurkitzen dira. Lehen luzea, 6a+ da, haitz onekoa, pausoak ongi irakurri ezkero arazorik gabe egiten dena. Bigarrena, 7a+, tetxu batetik dijoa, ederra da, atletikoa, oso ongi babesten da. Hirugarrena, 6b+, polita da ere, trantsizio bat dauka fisura zabal batetik plakara pasatzea, oso interesgarria. Hiru luze hauek izan zintezkeen nahiko motibo inguratu eta bertan eskalatzeko. Nik zertxobait gehiago nahi nuen, metroak eman nahi nizkion. Aitxuri gailurrera daraman azken erresaltean beste luze bat zabaldu nuen, V+ da. Ez dauka gailurrera iristen denarendik aparte beste garrantzirik.  Azkenik, ingurua aztertuz, lehen erresalte bat aurkitu nuen. Bi luzetan egiten da. Lehena, 6a da,  nahiz eta ondo garbitu nuen, oraindik belartxua dago. Bigarrena, 6a+ diedro elegante batetik hasten da, irteera delikatua dauka.
  Aritz Azkue-rekin egin dut errepikapena. Goizeko zazpiretan Beasainen geratu ginen, beti bezala, Bernedoko parkinean. Zazpiterdietan Zagamako apeaderotik oinez abiatu ginen motxilak bizkarrean genituela. Atzubiagako iturrian atsenalditxoa egin genuen. Ehiztarien txabola eta gero, sakon-handiko bidea markatu berria dela konturatu ginen, zirkulo gorri batzuk pinta dituzte. Goizeko bederatzietan lehen paretaren azpian geunden eskaladarekin asteko prest. Eguerdiko hamabiak genuen jarria ordu tope bezala jaisten hasteko, etxean ordu bietan egoteko hitza eman da atera ginan eta. Dorrea eskalatu eta gero jaitsi egin ginan, ez genuen gailurrik egin. Bide honek eskape aukera asko ditu. Dorreko lehen luzea eta bigarrena luze batean egin genituen, aukera honek friend asko eskatzen ditu.
  Beroaren beldurrari muzin eginda, berrogehi gradu emanak zeuden egun horretarako, eskalatu genuen. Ez dago gogoa baino gauza indartsuagorik.   



Motxilak prestatzen


Atzubiagako iturrian ura edaten

Sakon handira dijoan bidexkan. Marka gorriak ageri dira

Bidearen lehen luzean


Aritz lehen luzean

Bigarren luzea

Aritz luze onetatik ateratzen


Bigarren dorrea

Lehen luzean

Bigarren luzea batean egiten

Hirugarrena asten

Aritz hirugarrenetik ateratzen

Trepadatxoa dorrearen gailurrera iristeko

Aritz trepada egin eta gero

Azken erresaltea



Jaisten

Aitxuri goizeko lehen eguzki izpiekin