martes, 14 de abril de 2015

BARRANCO DE LEIVA - PEÑAS BLANCAS




   Unibertsoa materiaz osatua dago. Kontraesan modura, jakintsuek,gauza guztiek beraien aurkakoa dutela suposatzen dute. Orduan, materia badago, antimateria egon beharko du. Agonista- Antagonista, Yin-Yang, Euskal Herria-Murtzia. Bromatan nabil, burutazio sinple bat izan da. Goizeko giro eguzkitsu sano batean esnatu eta gerokoak. Dirudienez Murtzian ez du euririk egin azken urte onetan. Gurean berriz euriak ez digu negu osoan bakerik eman.  Beraz, zuria eta beltzaren artekoak gara, eta, ez soilik eguraldi kontuetan.

   Aste santuko oporrak antolatzea ez da gauza erraza izaten. Familia eta eskalada tartean sartzen  baditugu oi ere zailago bihurtzen da. Leku egokia bilatu beharra dago, denok, opor gustagarri batzuk igaro izateko. Guk, aurten, Sierra Espuña aukeratu dugu. Eguraldi ona ematen zuten egun oietarako, eskalada oso onak egin daitezke, kanpin bat dago paretetik gertu eta hondartzaren aukera ere or dago.


   Sierra Espuñan eskaladarako dauden aukeretatik, leivako pareta da erakargarriena. Kareharrizko horma zabal onetan eskalada bide asko daude, pittin bat tropeldunak leku batzuetan. Betiko eskalada eta kirol eskalada bideak aurkitu ditzakegu, azken hauek askoz gehiago egiten direlarik. Bide batzuk labainkor aurkitu ditzakegu. Harrietatik igotzetik aparte, inguru onek beste aukera batzuk eskaintzen ditu. Mendi bide asko daude eta oso ongi egokituak, ibiltzea plazer bat bihurtzen delarik. Mendiko txirrindulari munduan ere izena hartu du, bati bat jaitsiera bereziak gustuko dutenen artean. Interesa izan ezkero bilatu espubike. 
                                                                                                                                                                       Parke naturala izanik, akanpatzea debekatua dago. El Berro herrian kanpina aurkituko dugu. Sierra Espuña du izena, eta, oso giro atsegina dute, benetan merezi du egonaldiak. Nik furgoneta mugitu gabe ibili naiz gora eta bera, familia uzten nuen goizetan lo lasai eta abiatzen nintzan eskalatzera. Paretetara iristeko, El Berro herritik, kotxerik mugitu gabe, bi aukera dituzu. Oinez, el barranco de la bruja hartuko dugu, justu, leivako barrancora eramaten gaituena. Pareten azpira iristeko ordu eta erdi beharko dugu. Bigarren aukera bizikletaz egitea da. Horretarako, El Berrotik, parke naturalera doan bidea segiko dugu, seinaleak jarraituz barranco de leivara iritsiko gara mendi pistaz. Pareta azpira ordu bete tardako dugu. Jaitsieran berriz alde nabarmena izango dugu bizikletaz egin ezkero. Gainera, barranco de la brujatik jaistea dago mendiko bide teknikoak gustuko badituzu. Hogei minututan beran egongo gara.

 
 




   Lau bide eskalatzea lortu dut leivako paretetan. Carrillo-Vera bidea, Carrillo-Del Campo bidea, Riglo-El disparate bidea eta Historia interminable bidea. Zoragarriak iruditu zaizkit guztiak. Besten bat igotzeko gogoekin geratu naiz. Guztietatik bide bat aukeratzeko nahian, historia interminable izango zen,eta batik bat bide honen laugarren luzea, benetan ona. Ideia bat egin dezazuen nire ordutegiaz, goizeko zortzietarako abiatzen nintzan, kanpineko tabernan gosaldu eta gero, eguerdiko ordu batetarako beran nintzan berriro.




 
  






                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                        


 Familia eta eskalada posible egiteko, itsas ondoko eskalada eskolak, gehienetan, hobeak izaten dira. Familiartekoak hondartzan gustura daudenean, baten falta ez dute sumatzen. Aukera hau aztertu ondoren, Peñas Blancas mendiaren ipar horma aurkitu nuen. Itsas ondotik gertu dago, Isla Plana herriaren gainean. Guk kanpina hartu genuen, los Madriles izenekoa, justu hormara doan bidearen azpian. Esan behar dut kanpina izugarria dela. Kokapenetik aparte, parajea txundigarria da, ur termalak ditu. Bi piztinetan, bata estalia, itsasoko ura hartzen dute lurretik ateratzen den modura, hogei ta hamar gradutara. Erromatarrak, bere garaian gustagarriak omen zituzten ur hauek.



  Pareta izugarri hau, Puerto de Mazarronetik ikuskatu nuen, txunditu ninduen. Horma zuri zabal onetan bide dezente daude. Abenturazko eskalada eta bide ekipatuak aurkitu genezake. Ez dirudi, Murtziarrek, eskaladarako oiko lekua dutenik Peñas Blancas, edo behintzat paretan dauden  bide luzeak, aztarna gutxi aurkitzen dira.


   Bi aukera daude paretara iristeko. Batak gailurrera igotzen da eta gero rrapelez edo oinez, azken hau gutxi batzuk, bideetara iristen dira. Bestea, azpitik oinez, hormaren basera iristea izango zen. Horretarako, kanpin los madriles ondotik ateratzen den bidea hartu beharra dago Rambla del Cañar parajera, bide zidor moduan seinalizatua dago.  Nik azken hau erabili nuen. Hiru ordu laurdenetan,bizikletaz, basean jarri zaitezke. Kotxeak, oraingoz, pistatik ere ibiltzen dira.



Tiempos modernos 7B

   Ez nuen buruan eskalatzeko bide zehatzik eraman gerturatu nintzen lehen egunean. Aukeraketan, hori bai, baldintzatua nengoen frienak eta fisuak ez bai nituen hartu. Beraz ekipatutako bideren bat izan beharko zuen. Beste arazo txiki bat, erregulatua dago zona zehatz bat, eta bertan Urtarriletik Uztailera arte ezin da eskalatu. Landaretzak hartua dauka hormaren azpia, zati batzuetan kosta egiten da aurrera egitea. Dudaz Sorprendente bidea aukeratu nuen eskalatzeko. Itxura ona hartu nion. Ez nintzan damutu, oso ona da. Hurrengo egunean paretan nintzan berriro.Horaingoan ere, zalantza berberak nituen bidearen aukeraketarekin. Tiempos modernos eskalatu nuen. Estualdi ederra hartu nuen. Hirugarren luzea ez nuen guztiz librean egin, 7a/A0 utziko nioke.



  











                                                                                   




  


Unibertsoaren oreka baino konplexuagoa,  familiaren oreka da. Berez, bateratua mantentzen zaila den elkarte bati, elementu bereizgarriak sartzen badizkiogu, eskalada izan daiteke horietako elementu bereizgarri bat, ezinezkoa gerta dagokio.  Materiak eta antimateriak puntu amankomunen bat duten moduan, familiak eta eskaladak ere izan dezake. Balantza non orekatzen den dago koska. Behin hori lortua, unibertso bat zabaltzen da gure aurrean. Zeren, era orretara bidaiatzen, gurekin ditugu mundu onetan behar eta nahi ditugun gauza guztiak.