sábado, 14 de marzo de 2015

PICO LENITO - CANAL NORTE




   Lau hamarkada pasatu dira Javier Escartin (1951-1995) eta Lorenzo Ortasek Pico Lenitoko Ipar Kanala zabaldu zutela. Hogeita hamazortzi urte zehazki. Aldaketa handiak gertatu dira urte guzti horietan, eta mendizaletasuna ez da salbu geratu aldaketa horietatik. Javierrek eta Lorenzok, Lenitoko elur maldan gora abiatu zirenean, hirurogeita hamarreko hamarkada zen. Jendeak garai haietan, praka estu estuak janzten zituzten, ipurdi aldea ondo markatuaz, kanpai modukoak ere eramaten zituzten galtzen oinak, alkandora koloretsu eta hilea naiz bizarra luzeaz batera. Garai haiek, aldaketa sozial handiekin batera, eskaladaren askatzea ere izan ziren. Katu oinak sartu ziren hormetan, bota astunak albo batetara utziz, eta era aske batean hasi ziren igoerak planeatzen. Nik, batik bat, aldaketa hau jarreran sumatzen dut, bai eskalatzaileak eta baita ere jende orokorra ere nola ikuskatzen zituzten eskalatzaileak. Garai haietan, lehenak, eskalatzaileak, oso marjinatuak zeuden. Drogak eta bizitza erraza zuten ardatz, antisozialak ere izan zitezkeen. Gizarteak, txima luze, drogadikto, alper eta horrelako hitzekin deskribatzen zituzten. Gaur egun, eskalada, sozializatu egin da, edozeinek egiten du, eta eskoletan ere irakasten da. Jendeak orokorrean normal moduan ikusten gaitu, beste kirolari baten moduko. Zer galdu dugun eta zer irabazi den, horren iritzia ere ba dut, baina, hori beste baterako utziko dut.
   Bideari buruz, ez dut gauza asko esan nahi. Krokis xume batekin aurkeztu nahi dut sarrera hau. Era orretara, informazio gutxiagorekin, gure oinordekoei omenaldia egin nahi diet, gu baino kontu gutxiagoekin sekulako eskaladak burutzen zituztelako.
   Josebari ere eskerrak eman nahi dizkiot egun eder bat pasatu genulako, ¡¡¡ Aupa hi !!!








Lehen bilerara iristen

Bigarren luzea

Laugarren luzea

bostgarren luzea

Irtetzen


miércoles, 11 de marzo de 2015

LIZARRUSTI - Jendetza guztiaren gainetik





   Lasaitasuna gauza handia da. Betiko esaera zahar bat dugu hau. Denok saiatzen gera bake pittin bat ematen digun momentu bat bilatzen. Nola ulertzen dugun lasai egotearen unea dago baten edo bestearen arteko diferentzia. Batzuentzat lasai egotea, tripa zorrian egotea da, golperik eman gabe, telebista aurrean etzanda adibidez. Beste batzuek jende aglomerazioetatik at egotearekin ulertzen dute lasaitasuna, bakardadean edo koadrilan, baina beti giro apal batean. Mendia izan da beti egoera hau bilatzeko leku aparta. Batzuek berriz mendira joatearekin ez dugu aski lasaitasun hori bilatzeko. Ahuntzak bezala oiko bidetik at joan behar izaten dugu, biderik ere ez dagoen lekuetara, eta orduan bai aurkitzen dugu askatasuna, jende multzoak guru azpian ditugularik. Konplikatuak gera gizakiak, hain sinple den mundu honetan.
   Lizarrusti gaineko pareta hau asko begiratu dugu azken urte hauetan. Kirol eskalada egiten den sektoreetara joateko ondotik pasa behar dugu. Ez da pareta nabarmen bat. Bide on bat ateratzeko ongi ikuskatu behar duzu, era horretara, kalitatezko haitza topa dezakezu. Eta egon badago. Horma pittin bat etzana dago, eta horrek, eskalada errazten du. 
   Bidearen hasiera kotxetik bost minutura dago. Jaitsiera oinez egitea gomendatzen dut, paisaia zoragarria delako. Asteko,gailurrean gaudela, kresteatu egingo dugu Lizarrustiko aterperuntz. Inguru karstiko paregabe bat da. Hamar minutuetan edo, haitzaren gainean dagoen begiratokira iritsiko gara, eta bertara dijoan bidea hartuz, baso eder batetik, aterpe bertaraino eramango gaitu. 

lehen luzea


 
Bigarren luzea

Laugarren luzea

 
Aitzkorri urrunean ikusi dezakegu

Lizarrustiko aterpea bertan dugu