domingo, 8 de febrero de 2015

TXINDOKI - Kaixo Printzesa


   Aurreko egunean, eskutitz bat iritsi zitzaidan Euskal Mendizale Federakuntzatik. Dirudienez, aurten, ospatu behar duten mendizale galan sari bat eman nahi didate. Alpinismo ibilbideari saria. Naiz eta lotsa pittin bat pasatuko dudan, ni naiz naizen bezalakoa, gustura onartzen dut errekonozimendua. Hiru alditan igo izan naiz Euskal mendizale Federakuntzaren galan holtza gainera alpinismoko sariak jasotzera. Lehena, orain hamabost urte izan zen, kusun Kanguru iparrean, neguan egin genuen igoeragatik. Alfonso Vizan eta Karlos Vieira “Kanu” izan ziren nirekin batera. Bigarrena, orain sei urte izango zen, Kepa Escribano eta niri, urte horretako eskaladak saritu zizkiguten, bai batera egin genituenak, eta baita ere bakoitzak bere kasa eginak. Hirugarrena hau dut. Berrogeita zazpi urtekin datorkit. Eta urteak aipatzen ditut, zeren, nabaritzen dira. Non egon daiteke sekretua, pertsona bat, hainbeste urtetan kirol frustante onetan irauteko.  Motxila, materialaz astuna, bizkar mindu gainean jarriaz, eta zalantza guztiekin batera, elurra, lainoa, haize hotza eta nekeari aurre eginez, bide berri bat zabaltzeko bakar bakarrik indarrez aritzeko. Denetik pittin bat, ilusioa, buru gor dosi handia, gaztaroko ametsak bete naia. Baina, bati bat, erredeskubritzean, bilaketan eta adaptazio gogoan dago sekretua. Pertsonak gara eta aldatzen goaz, aldaketa horiek erabili behar ditugu, ikertzen dugun eran, alpinista bezala berregiteko eta beste alpinistekiko egokitu, bai tekniketan eta baita ere laguntasunean, gu geu hobetzeko . Era horretan, niri behintzat, balio izan dit beterano mailara iristeko.


   Amitziko pareta aristako aldapatik

Txindokiko paretako elurrak pittin bat asenta beharra dauka