miércoles, 19 de noviembre de 2014

PEÑA MONTAÑESA - Piztu da Piztia







   Denok daramagu barruan “Mr Hyde” bat. Zirikatu ezkero bere loalditik esnatu dezake. Egun hauetan peña Montañesako ormetan gertatutakoak, benetan metamorfosi bat izan da. Errealitatetik haratago doan zerbait. Pareta ukitzearekin bat eskuetako hatzak garrak bihurtu zaizkie Eneko eta Arkaitzi. Harrigarria dirudi arren, argiaren efektua izan zezaken, taladroaren sokarekin batera buztana igarri zitzaien. Alde batetik bestera mugitzen zuten buztan berde luze bat . Une batzuetan ere zerbait basatia sumatzen zitzaizkien begiradetan, animalia zen zerbait. Eta, grabitateak beregana erakartzen zituenean, errealitatera erakarriz moduan, garrasi sakon bat ateratzen zitzaizkien barru barrutik, airearen zaporea dastatzen zihoazen bitartean. Nik ikusi dudana Peña Montañesako ormetan, piztiak izan dira, benetako bi pizti erraldoi.







   Eskaladoreak etengabe sortzen ari dira, eta sorkuntza dute ardatz nagusia. Mendizaletasunaren enborretik sortu diren ardaxkak; Alpinismoa, eskalada … zuhaitz egin dira. Zuhaitz hauek berriz beraien zuhaitzak sortu dituzte. Eskaladaren basotik, pareta eskaladaren zuhaitza hartzen badugu, ardaxka gazte bat sortu zaiola ikusiko dugu. Haitz eskalada klasiko eta eskalada deportiboaren elkartzearen fruitua da. Bide nabarmenetik kanpo, pareta estetiko eta tenteak ditu helburu. Taladroa herramienta beharrezkoa  dute, segurtasun minimo bat bilatu nahian,  haitza zulatzea behar beharrezkoa denean bakarrik egiten dutelarik. Al izan ezkero, seguru flotanteak erabiliko dituzte, eta, luze garbia eta zaila bada, hobeto. Teknika onek sorkuntza azpimarragarriak eman dezan, bi baldintza bete behar dute eskalatzaileek. Lehena, kirol eskaladan zailtasun handiko eskalatzaileak izan, eta bigarrena,  zabaldu behar duten marra oso ongi ikuskatua izatea. Bestela, saiatu nahi duten proiektu hori, beraien nibelaren gainetik suertatu dezake, taladroaren erabilera ez egokia emanez, pareta gure asmoetara behartuz. Garrantzitsua da gauzak ongi egitea, bestela gure oinordekoei ez diegu beraien ardazka sortzeko aukera emango.