sábado, 2 de agosto de 2014

USHBA 2014 SOUTH PILLAR - Myshliaev route

   
   Nortasuna beharrezkoa dugu pertsona orok harremanetarako, bai propioa eta baita ere kolektiboa. Nortasun propioa, hazten goazen eran, urteen poderioz sortzen dugu. Azkenean batzuek besteenik desberdintzen gaitu. Ez dagoz bi pertsona nortasun propio berekoak.
   Nortasun kolektiboak,  aldiz, giza taldeak hartzen ditu, eta izaeratik aparte zentzu kulturalak ere baditu.
   Lehen aldia dut nire bidai batean, eta bidai batzuk egina naiz, gure nortasun kolektiboaren ezaugarriak jakinak zirela. Behingoz Aleman, Txinatar edo Espainiar baten pareko senti izan naiz. Gehienetan gure nortasun kolektiboa ezezaguna gertatu izan zaie jakin minean ziren horiei. Non -where are you from?  Galdetzen zidaten, eta, nire erantzuna ulergaitza gertatzen zitzaien. Eta bat-batean, Georgia ahaztu honetan, Euskaldunen berri zuten. Are gehiago, estimatzen gintuzten, gure kultura traba guztien gainetik, hortzekin helduta, irautea lortu dugulako.
   Pertsonetik aparte, gauza guztiak dute nortasuna. Nortasun hori erreala edo irreala izan daiteke. Nortasun errealean sartuko genituzke naturalki sortutako itsasoak, ibaiak, mendiak, etab. Direna erakusten dute, eta dutena ere bai begiratzen jakiten badugu. Nortasun irrealean berriz, gizakiak sortutako eraikuntzak daude, gauza artifizialak. Georgian ere sortzen ari dira horrelako espazioak. Ikus ezazue Batumi adierazle bezala, itsas beltzeko Benidorm, eta ulertuko duzu zertaz ari naizen.





   Ushba nortasun erreal handiko mendi bat dugu, bai hego puntan, eta baita ere bizkia duen ipar puntan. Naiz eta mendiaren aurpegi guztiak miaztu, ez duzu eroso igotzeko lekurik aurkituko. Gure alegiña hego-mendebaldeko ertzean gerta behar zen. Berau era poetiko baten moduan deskribatzen hasita, emakume lirain bat bezala egingo nuen. Glaziar zuri eta biurri batek estaltzen dizkio oinak, izarak balitz moduan. Erdi etzana dago, hankak tolesturik, aresta luze baten moduan agertzen dira. Gorputza tente du eta ondo formatako figura dauka, erakartzen du, berotu. Burua atzera botata dauka, hile zuriak, liso, zintzilikatzen zaizkiola. Guztira bi mila metro bekatu.

   Uztailaren bederatzian Mestian ginen Kepa Escribano, Raul Gonzalez eta idazten ari den hau. Hurrengo egunean, hamaikan ia glaziarreko aldapak igotzen hasiak ginen. Eguraldi iragarpenak bi egun on ematen zituen, eta aprobetxa beharrak zeuden. Nork daki gero zer egingo duen. Hamabian eskaladari ekin genion, arin gindoazen, ala eta guztiz metroak igotzea kostatzen zitzaigun. Egun argiaren azken orduetan bibaka egiteko leku dezente batetara iritxi ginen. Gaua eserita, eta lumazko txaketarekin babestuta igaro behar izan genuen. Hamahiruan, bi luzetan ertzaren gainean ginen. Ideiak ez ziran garbiak. Gailurrera segitzen bagenuen, berriro puntu honetara itzultzea benetan zaila izango zitzaigun. Gailurrera segitzen bagenuen, eta hego aurpegitik jaisten hasi, ez genuen ezagutzen, ez bai genuen astirik izan berau ikusteko. Gailurrera segitzen bagenuen, eta ekaitza sartu, arazoak izango genitugun, eguraldi iragarpenak hori zioen. Beraz, balantza alde batetara inklinatzen zen, zentzukotasunera. Errapelatzen hasi ginen. Jaisten ari ginela ekaitzak astindu zigun, adieraziz balantza ongi ekilibratua zegola.

Glaziarrean gora
Glaziarrean kanpaturik


Pilarraren bista hazpitik
Hurrengo egunean goiz

Aristan
Aresta buka ezina

pareta bertikalaren hasiera

metroak gora



mistoko luze bat


Erdi neberoan, bibakera iristen

Gaua pasatzeko prest

Bibaka ondoren lehen largoa

Azken metroak

Gailurrerako bidea, elur paletatik eskumara


GULBA 3725m




   Gulbaren nortasuna Ushbak zurgatzen du, anai txiki bat da, neba handiaren babesean. Myshliaev bidearen eskalada egin eta gero beste igoera bat bilatzen ari ginen. Argazki batetan Gulbaren mendebal aurpegian haitza nahiko bertikala ageri zen. Liburuxka batetan ere erreferentzia egiten zioten hastapenerako egokitzat moduan. Zer da astapena inguru hauetan? Hori da deszifratu behar genuena. Uztailak hamazazpian, irteera espres bat egin genuen. Bi mila metro desnibel pareta azpira iristeko, eta bostehun metroko bidea eskalatu, berriro bailarara jaisteko. Paliza latza. Eskalada bide osoan ez genuen utzitako materialik topatu. Lehen bi luzeetan nahiko nabarmena zen lehendik eskalatua egon izana, heldulekuetan sumatzen zen. Hortik haurrera, guretzako, eskalatu gabea zegoen. Haitza ona dauka paretak. Jaitsieran berriz, destrepe asko egin beharra daude, lau errapel motz kenduta. Azken partian, kanal batetik dijoa, bloquez eta harriz betea. Kontu handiz ibili beharrekoa. Bidearen izena, Roza-ren omenez jarri genion, svanetieraz eskerrak emanez gure Guest Houseko etxeko andreari.


Goizean goiz taxiak Mazerin utzi zigun

Fondoan Ushba eta anai txikia Bulba


Pixkanaka maldan gora desnibela egiten


Ushba eta Gulba


ia paretara ailegatzen


Paretaren itxura azpitik


Lehen largoetan





















gailurrean mokadutxoa

Jatsierako azken pala


DALALAKHVARA
 
Dalalakhvara hiru horratzak, gure asmoa lehen horratza zen


   Dalalakhvara hiru orratzak urrutitik uztartu genituen. Bere itxurak erakarri gintuen, formak. Honek, eskalada on batekin amestea eragin gintuen. Beraien nortasunaz ez genekien ezer. Ezta ere, zein zen biderik hoberena bere maldetara iristeko. Baina, behintzat, plan bat genuen, zita bat, haitzezko damatxo batekin.
   Uztailak 23-han, martxan ginen berriro. Glaziarreko bidea hartu genuenean, gure orratzak bistaz galdu genituen, eta zalantzak sortu zitzaizkigun; nondik izango zen egokien atakea jotzeko. Glaziar kaotiko bat genuen aurrean, eta kanal zabal bat eskuinean, orratzetara norabidea hartzen duena. Zer egin? Bertan kanpatzea erabaki genuen, eta hurrengo egunean kanaletik gora tiratzea. Uztailak 24-han, goiz, igoerari ekiten diogu. Ez da xamurra metroak irabaztea kanalari, harri eta lur suelto asko dago, hanka firme jartzea ezinezkoa da. Elurretara iristen garenean gauzak errazten dira, erosoagoa egiten da igoera. Lau ordu kostatzen zaigu kanalaren mila metroak igotzea, eta kolladu batetara iristea. Orduan konturatzen gara gure akatsaz. Hiru orratzen lehenaren azpian gaude, ahizpa itsusienaren magalean. Itxura ez zen ona, eta gainera haitza oso kalitate eskasekoa ere. Gaztetxo bat bere lehen maitasun zitak kale egin dion moduan sentitzen gara, triste. Jakinda, “lige” berri honek ez gaituela hasetuko, gu usainean aritu garen damatxoa eskura ez dugu, atzera egiten dugu kanaletik bera. Uztaikak 25-han, gauean, ekaitz bortitz batek astintzen gaitu. Apokalipsia dirudi. Goizean oraindik euri txikitan zegoen. Mestiara jaisten gera.

 Chatin-tau eta ipar ushba

Glaziarrean kanpatu genuen

Kanaletik gora tiratu genuen


Ushba ipar punta eta Gulba kolladutikan

kolladuaren beste aldean

Gaueko ekaitzaren goiz hondarrak


DATU BATZUK
Mestia herriko dorre famatuak


   Ushba mendia Georgiako  Kaukason dago. Svanetia probintzian, Mestia herriaren gainean. Mendizaleen artean mendi desiratua izan da beti. Nahiz eta ez egon Kaukasoko bost mila metroko mendien artean, 4710m ditu, bere igoerak zailtasun handia dauka.
   Bidaiatxo batetan pentsatzen ari ba zarete, jakin, hegaldiak nahiko ekonomikoak ateratzen direla Bartzelonatik eta Madrildik Tbilisi-ra. Guk Pegasus air konpaiarekin egin genuen Istanbuletik pasatuz. Tbilisin, Mestiarako bidaia, normalean, furgonetaz ( marshuka ) egiten da. Oso goiz ateratzen dira Georgiako hiriburutik Mestiaruntz, eta hamar ordu irauten du bidaiak. Mestia asko aldatu da azken urte hauetan, jan eta lo egiteko aukera izugarriak daude. Mendi kontuetan beste gauza bat da. Informazioa lortzea benetan zaila da, oiko bideetatik at joatea pentsatzen ba dugu beintzat. Mendiko materialea eta gauza teknikoak erostea pentsa ezina gertatzen da, Oraingoz. Sukalderako gas botilak, Coleman tipokoak, Tbilisin erosi behar izango ditugu joan aurretik. Mestian topatu genituen camping gaz tipokoak bere kemadore eta guzti. Mestian mendi erreskaterako talde bat dago, komenigarria da gure asmoak bertan azaltzea. Naiz eta ingelesarekin nahiko larri dabiltzan, ulertuko zarete. Militar postuak ere aurkituko dituzue zenbait puntutan, Bechon esate baterako, pasaportea erakutsi eta paper bat betetzearekin nahikoa da.
Prezio batzuk pasatzen dizkizuet ideia bat egin dezazuen:
1€ = 2,35 lari
Hegazkina +- 300€
Taxia aireportutik Tblisira 40 lari
Furgoneta ( marshuka ) Tbilisi Mestia 30 lari
Lo + afari + gosaria Mestian  ( Roza’s guest house ) 40 lari eguneko
Kotxe partikularra Mestiatik – Mazerira 70 lari


!!! GOZATU MESTIAN GUK GOZATU DUGUN MODUAN ¡¡¡