jueves, 5 de junio de 2014

TXINDOKI - Papildo bidea



   



   Gazteak izanik, gazteak bakarrik bizitzen ausartzen diren eran bizi ginen, etorkizunari begiratu gabe, ausardiaz. Garai latzak ziren eta horrek markatu gintuen. Gure ideiekin Koherentziaz jokatzen saiatzen ginen, muga arriskutsuak zeharkatzen. Anti-sozialak ginen, zeren, ez zitzaigun gustatzen gizartearen hipokresia,bizitzaren normak. Drogek aldendu gintuen elkar, zeren tamalez, inguratuak geunden. Omenaldi txiki bat egin nahi dizut, nire erara, biok elkartu gintuen ihardura batez, eskalada bide bat zabalduz. Behetik, era garbian, Txindokiko magalean, edonork disfruta dezan.
   Javier Aranburu “ Papildo “, Ordizian jaio zen. Gure herrian, 80-ko hamarkadan zegoen eskalada giro onari esker, gazte hasi zen eskalada munduan. Burutu zituen eskalada askoren artean, 1987. Urtean, Manu Beriainekin batera, Ordesako hormetan, Rasc bidea librean igotzea lortu zuten. Listoitxo bat ezarriz eskalada munduan. Lau urte dira utzi gintuela, bere bihotzak ez zuen bere erritmoa segi al izan.
   !!! Zu gaitik lagun ¡¡¡



lehen luzearen hasieran


bigarren luzea