martes, 11 de marzo de 2014

MONTREBEI - Totxaires

Kongostoa, Pertusako hermitatikan




   Azken aldian Haizeak nahastuak dabiltza haitzetan. Non nahi iristen dira debekuen zurrunbiloak. Natura dago urakanaren begiaren erdian. Natura ulertzeko eta gozatzeko era. Nik diot ez dagoela eskalatzaileak baino naturazale amorratuagorik. Kepak ere ozenki adierazten du – Solo nos falta cagar verde – ni ados nago. Hemen, natura bizitzeko bi era elkar talka egin dute. Bata Mowgli era, el libro de la selva, non gizakia animaliekin batera bizi da, ulertu eta errespetatzen ditu. Bestea Felix Rodriguez de la Fuente era da. Non pertsonak, ezkutuan bere prismatikoekin, animalien intimidade guztiak zelati begiratzen jarduten diren. 
   Mowgli mendi hoietatik aspaldi dabil, basurdeak basoan sortutako bidexkak segiz, sasietan eta adarretan trabatuz paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta ibiltzen da, piztiei harridura beldurra baino gehiago sortuaz. 
   Felixek berriz, maite du ingurugiroa. Eskalatzaile bat ikusten dutenean haitzetan gora eta horren erruz txoriren bat hegaka hasi, sutan jartzen da. Felix ikertzailea da. Beka edo subentzio batekin ari da hegaztiak zelatatzen.  Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura batean kokatzen du ingurua. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak, interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Guzti hori jendea erakartzeko eta inguruko herrien ekonomia hobetzeko asmotan.
   Kontatu dizueten istorio honen adibide garbi bat nahi baduzue, Montrebei duzue, Mowgli eta bere lagun animaliak zoriontsu elkarrekin bizi izan diren ingurune paregabea.

   Bi bide eskalatu genituen Montrebein, Puñalada trapera lehena, hau Keparekin.  Albir, Badia, Rigol eta Albesa-k 2000. urtean zabaldu zuten bide hau. Pilastra dels voltors sen dago.  Ona da bidea, haitza bezalakoa, sektore guztia kalitate handikoa ikusten da. Sokada dezente ibiltzen direla nabaria da inguru horretan. Bigarren egunean chemak eta biok, Totxaires eskalatu genuen. Izen handiko bidea, eskalatzaile aparta batzuek zabaldua. 1992. urtean Cugat eta Alsina-k erakustaldi aparta eman zuten. Maisutasunez, estilo garbian, paretari puntu ahulak bilatu zizkioten, plaka zoragarri batzuetatik nabigazio tratatu bat ezarriz.  Igoera esijentea eta konpromiso handikoa. Seguru fixoen kalitatea oso txarra da, buril herdoildu horien bizia agortua dago jadanik. Pena bat litzateke hain bide ona, lau burilen gaitik, egunen batetan eskalatzerik ez izatea.
   Eskertu nahi nituzke irteera hau zoragarria eta oso dibertigarrira egin duten lagun guztiei: Cecil eta Nacho, beraien etxeko goxotasuna gurekin banatzea gaitik. Mirian, Ardoneseko egunean erakutsi zuen irribarrea gaitik. Olatzi, eskalatzaile ona eta pertsona  aparta benetan, mila esker. Arkaitz eta Eva, Ormaiztegiko txikia beti dago or, ziztu batetan egin genuen bueltako bidaia. Eta zer izango zen guzti hau Kepa eta Chemaririk gabe, aspergarriagoa seguru.

Luichy-k egiñiko krokisa


Pilastraren basea, puñaladaren hasiera

Kepa bigarrengo tiradan. 6c benetan gogorra

Kepa luze berdinean

Hirugarren erreuniotik panoramika
Laugarrena

 Korkuerikak eta Olatzen krokisa, oso baliagarria izan zitzaigun

Basurdena egin eta gero, goizeko hotzarekin, pareta azpira iristen

Chema bost garren luzea hasten      

Añadir leyenda

Chema hamaika garren luzean

Montrebei, naturara zabaltzen den leiho bat