sábado, 31 de agosto de 2013

AITXURI 1551m - Baskonia bidea




   Bidaiariak betidanik oroitu izan dira Aizkorri mendiaren handitasunez. Kondairak dio Gaztelako erregeak hankak lurrean eta buru makur pasatu behar izaten zirela san Adrian Tuneletik. Aizkorpe bailaran, oso antzinakoak dira joan etorrian paraje hauek erabiliak izan diren aztarnak. Erromatarrak,  Erromesak Done Jokue bidean, Marrokiarrak Europa barrenetik etxera oporretan kotxeak toperaino beteta. Beti hartu izan dute pasillo hau, eta beti aurrez aurre altxatu zaie Aizkorriko mendiak. Neguan, ekaitzak egun batzuetan astindu ondoren, zuri agertzen denean goizeko argiarekin, ikusgarria agertzen da. Estanpa au ikuskatzeko zortea izan duten bidaiariak, edertasunaren emozioa sentitzeko une bat izan dutela ziur naiz. Euskal lurren behatoki aparta, lau haizetara Baskoniako txoko guztiak agertzen zaizkigu.
   Bidearen ikuskatzailea Lete izan zen. Fanatismo beteriko konbertsazio batetan atera zen aukera. Aritz ere bertan zen. Hirurak zabaldu behar genuen. Gauzak ez dira nahi bezalakoak izaten, Lete lana dela oso liatua zegoen. Aritz abuztuko oporretan zen. Ni berriz gogoz irrikitzen.
   Lan astuna izan da. Hemen zabaltzeak hori dauka. Kuriosoa da, eskalada bide bat aireratu dudan sentsazioa daukat. Mailuaren laguntzaz, arrakaletako lurra eta belarrak kentzen ditudanean, eta haitz zuri eder bat askatzen noala konturatzen naizenean, eskalatzeko bide bat agertzen da pixkanaka.
   Konpromiso aldetik edozein momentuan utzi dezakegu eskalada. Eroso jaitsi genezake,eta oinezko bidea hartu.  7a largua tetxo bat da. Arrakala du, eta artifizial eroso batetan egin daiteke. Obligatu moduan 6b zaitasuna izango du. Jaisteko, Aitxuri gailurretik Sakon Handiko kanalera joko dugu, beherago, basoan, igotzeko bidearekin berriro topo egin arte. Inguratzeko paretara hobeto begiratu planoa.
   




   
Hirugarren pareta



Laugarren largoa

Laugarren pareta

Aitxuriko gailurra

Oria ibaiaren bailara

Gipuzkoako puntatik, agur bero bat guztioi