lunes, 17 de junio de 2013

SOBRON - Ixotu bidea








   Gaur posible izan dut konfirmatzea aspaldian bururatu zitzaidan hausnarketa bat. Eskalatzaileak ez dira batere alperrak, gizarteak beste iritzi bat duen arren. Joseba Aldanondok eta I. Etxeberria Sobron-go paretan egindako lana itzela izan da. Ez da existitzen beste kirolik, non kirolzaleak hainbeste denbora, diru eta izerdi inbertitzen duten besteekiko. Nik guzti hau lan solidario moduan kokatzen dut. Batzuek beren denbora librea boluntario talde batetan ematen dute, gurutze gorria, dya... Beste batzuk mundua aldatu nahiko lukete eta mila historiatan buru belarri dabiltza hori lortu nahian. Gu berriz, eskalada bide batzuk zabaltzearekin, jende talde zoriontsuago egiten dugu, zoriontasun horren bitartez bizitzeko gogoa handituz. Ba dago hortik eskaladore batzuk, nik, Nobel sarietarako izendatuko nituzkeenak.
   Esan dudan bezala, lan mardula egin dute bide hau zabaltzeko. Haitza pareta hauetan ez da kalitate handikoa, bati bat ezker aldean ikusgarri agertzen diren laranja kolorezko haitz pañuak. Esperientzia pixka bat duenak, pareta diferentetan salseatzen, itxurarekin bakarrik sumatuko du zona hauskorrak direla. Ixotu bidea dioan aldean berriz, plaka gris batzuk agertzen dira, konpaktuagoak alegia, azpitik bide bat zabaltzeko aukera “zentzuzkoagoa” bihurtuz. Orokorrean bide deportibo bat moduan geratu da. Ordezko materialik gabe egiteko moduan dago. Txapak momenturo ikusten dira bidea nondik dijoan azalduz. Segurutik segurura dauden distantziak, hori bai, deportiban baino handiagoak dira askotan, beraz, ordezko materiala sartzeko aukera dagoenez seguruagoa egingo dugu gure eskalada frien eta mikrofrien batzuk eramaten baditugu. Lehen luzean batez ere. Bidea rapelatu egiten da, mosketoiak daude bileratan. Basera iristeko derrigorrezkoa da  Josebak eta bere lagunak zabaldutako bidexka erabiltzea, sendatik kanpo basurdeak ere ez ziran ongi pasatuko. Harrimultzoak eta lumatxoek markatzen dute nondik tiratu behar dugun.
   Ongi, ongi, ongi. Ari gara pixkanaka Euskal tapiak  konkistatzen, ez bai dute bakarrik Katalunian eskalatzen eta. 

Angostoko kanpinetik bizikletaz atera nintzan goizean Sobron aldera.


Karreteraz Espejo pasa nuen.

Bergondatik ere bai.
Sobron alto gainean daude paretak


Ur deposito hauen ondoan uzten da kotxea.

 
Lehen luzea

Bigarren largoa

 
Hirugarrena
Nork ez luke oiukatuko !!! Garoña itxi ¡¡¡