lunes, 27 de mayo de 2013

PILAR DEL SOBRARBE + PENPENUS






   XXI. mendean, wasap garaian, mikrotecnologiaren matxinadan, eta oraindik kasualitateak harritzen gaitu. Gauza guztiak beraien martxa propioa dute, eta, gertatutakoak gertatu behar zirelako izan al dira?. Esplikatuko nahiz.
   Iñigo Mujika eta biok Altsasun geratuak giñan asteazkenean arratseko zazpietan peña montañesara joateko. Ostegunean biok eskalatuko genuen. Ostiralerako berriz Arkaitz Iurrita elkartuko zitzaigun egun horretan trepatzeko. Bidaia oso atsegina izaten ari zen. Ixildu gabe gindoazen hizketan. Kontu asko genituen elkarri kontatzeko. Urte asko elkar ikusi gabe eramaten bai genuen. Gauza da, Jaka herriko errotonda batetik pasatzen ari giñela, momentu berean, garai horretan, instan berberan, Arkaitz ere sartu zela errotondan. Nola esplika dezakezue koinzidentzia, momentu berdinean, leku berean, segundo horretan han topatzea. Guk ezin dugu. Berehala eman genion buelta harridurari. Elkar agurtu, eta gertuen zegoen tabernan zerbeza bat hartzera joan giñan. Gauzak datozen bezala hartu beharra daude eta.
   Ostegunean Futuro Incierto bidea eskalatu genuen. Ederra benetan, luze batzuk brutalak ditu, ez zailtasun eta esposizio gaitik, eskalada mugimenduetatik baizik. Bi parte bereiztu daitezke nabarmen bide honetan. Bosgarren bileraño doan tramua eta hortik goraino dijoana. Argi dago momentu desberdinetan zabalduak izan zirela. Desberdintasun hori ekipamentuan nabaritzen da. Lehen zatian, espit gutxi batzuk daude, eta eskalada konpromiso aldetik esijentea da. Bigarren zatian berriz, paraboltak daude. Parabolt hauek taladroz sartuak izan dira. Niri iruditu zaidana izan da, taladroa eskuetan zuela, beste itxura bat eman diola goiko parteari, hasierako bidearen nortasuna erabat aldatuz. Ez nahiz ari espita edo parabolta konparatzen. Kantidadetaz ari nahiz, luze batzuk oparitu egin ditu. Esandakoa, bide haundi bat, pareta izugarri batetan.
   Ostiralean Arkaitzekin Penpenus paretaren aldera gindoazen. Objektibo ausarta eta zaila generaman. Eneko Cesar eta Jose Zabalza seilua daraman Melon Opsesion bidea. Kasualidadea, edo hobe, putada galanta gertatu zitzaigun. Arkaitz lepoko min izugarri batekin altxatu zen, eta ezinezkoa zuen mugitu ere egin. Ilusioak eta gogoak bultzatuta paretarantz abiatu zen, esperantza txiki bat zeraman,  -Agian ongi berotuz pasatuko zait-. Ez zen horrela izan . Iñigo eta ni geunden bakarrik zeozer saiatzeko. Plan B-ra pasa giñan. Passe muralles bidea. Penaz bustia zegoela konturatu giñan. Beraz hurrengo fasea plan C zen.
   Le gout des autres bidea. Plaketako eskalada bilatzen duen bidea. Ausardiaz zabaldutakoa. Taladroaren erabilera beharrezkoa duena haitz pañu hoietan murgiltzeko. Plaka hoietatik kanpo, harri hauskorra eta konpromiso handia. Gogorra bidea.
   Salida polita izan da. Sensazio nabarmen bat izan dut bidai honetan. Viejo Rockero bihurtzen ari nahizela.






















sábado, 18 de mayo de 2013

BALERDI - Shot the Sheriff



   Klima aldaketa bat gertatzen ari dela geroz eta nabarmenagoa da. Ipar poloko izotzak urtzen ari direla diote jakintsuek. Patagoniako berriek adierazten dute eguraldia oso txarretik, txarrera pasa dela. Gurean berriz betiko eguraldi petrala, oso petralera pasatu da.
   Aurreko asteartean, eguraldi on leiho txiki bat aprobetxatuz, honek ia goi-mendiko itxura hartzen du, Aritz Azkue eta biok Balerdira joan ginen. Ederki pasatu genuen Shot the Sheriff bidea eskalatzen. Aritzek ez zuen pareta eta ingurua ezagutzen, txunditua geratu zen. Ia bi urte dira bidea zabaldu nuela, tamalez euri  asko egin du ordutik. Lau luzeei kalitatezko puntuazio bat eman ezkero, lehenak izango zuen puntu gehien. Oso ona da. Bigarren eta hirugarrena puntuz bateratuak egongo lirateke. Azken luzea berriz, haitzaren kalitatea gaitik, puntu gutxiago lortuko zituen. Guk hirugarren luzea eta laugarrena elkartu genituen 50m luze batean. Orokorrean oso ongiko puntuazioa aterako zuen. Hartu izango nuen nik gustura puntuazio hori nire ikasle garaian. 


Paretara inguratzen

Bidexka pixka bat desbrozatzen
lehen luzea

bigarrena goitik
 
Hirugarren tirada
 
Hirugarrenean
Oinez jaistea erabaki genuen

miércoles, 15 de mayo de 2013

VEGACERVERA - Cervezas Petete + Manos Blancas



  


   Bidaiatik buelta orduko, mendian gertatu den azken istripuaren berri izan genuen. Nik ez dut heriotza ulertzen, bizitzeko gogoa berriz bai. Mendizaleok bizitzeko irrikitzen gaude. Magina  bat Xoxote, Aneto,Mont Blanc, Everest... igotakoa genuen Benantxio eta larunbatean tokatu zitzaion. Izan nire agurrik beroena eta ikusi arte.
   Egun batzuk Picos aldean pasa ditugu. Vegacervera inguruan. Leongo lurretan. Parajeak ikusgarriak dira eta haitza asko dago. Andrados-en aholkuak segiz, Escaladas en los picos de Europa gidatik ateratakoak, Cervezas petete eta Manos blancas bideak elkartuz izugarrizko eskalada polita burutu genuen Raul gonzalez eta biok. Bigarren bide honetan, manos blancas, ekipaturiko bilerak kenduta ez dago inongo material fixorik bide osoan. Dena frienez eta fisureroz babesten duzu ederki askoz. Paretak ez dira erabat tenteak, edo behintzat ez da hasierako itxura, ordez, arrakalaz eta diedroz beteak daude. Bide asko ekipamendu berriarekin somatu ditut. Lan itzela egin dute inguru horretan. Itzuli beharko dut.

Arraroa egiten da bide bazterretik astea



Cervezas Petete lehena

Bigarrena goitik

manos blancas lehena pasote polita da




Raul bigarrengoan



Hirugarren tirada

Jaisteko rapelatzen da