sábado, 13 de abril de 2013

ZIORDIA - Zazpika bidea




    Azkenean zeru urdina ikusi eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan dut. Zain nengoen momentu hau noiz etorriko. Ba nekien iritsiko zela eta irrikitzen nengoen zazpika bidearekin saiatzeko. Informazio gutxi nuen bidearekiko. Krokis kaxkar bat Arabako eskalada gida berrian datorrena. Komentario batzuk non adierazten zuten hirugarren tirada ( 7c+ ) plaka inposible bat zela. Interneten gauza gutxi. Enekoren blogean bidearen trazatua argazki batean besterik ez zen agiri, ez gradurik, ez seguru fixoen kokapenik.
    Orokorrean gogorra iruditu zait. Graduazioa behetik jo dutela pentsatzen dut. Zahiagoa dela esaten dut. Lehen tiradan, hasierako zortzi metroak bestialak dira. Luzea zabaltzen, tramu hori artifizialean igo dut A1. Berriro gora egin dudanean soka askatu eta gero, saiakera serio bat jo diot baina ezin izan dut librean egin. Hortik gorakoa 6b+ oso goapoa izango da. Bigarren tirada 7a+ gogorra iruditu zait. Librean soka goitik nuela egin dut. Hirugarrena eskakeatu nahiz. Ez zidan buruak ematen plaka obligatu horretan ibiltzeko. Ezkerretara jo dut 6b trabesi batean, diedro batetik tiratu dut 6a+, goran pixkanaka eskuinerantz tiratzen bilerara iritsi arte. Laugarrena oinez da. Bosgarrena eta seigarrena bateratu ditut. Bosgarrenaren zailtasuna 7a+ iruditu zait, eta seigarrena 6b. Bosgarrena librean soka goitik nuela egin dut. Pasoa obligatua da. Gantxo batentzat pikado bat dago, beraz, bada ez bada eramatea ez dago gaizki.
    Orokorrean bidea asko gustatu zait. Gutxi garbitu dutela pentsatzen dut. Gehiago saiatu izan baziren garbiketan, kalidade handiko bide bat izango zen.
    Animo eskalatzaileak, ba ditugu haitz ederrak gure inguruan.



lehen luzea


bigarrena

Hirugarrena

Bosgarren eta seigarren tiradak

Kostata iritsi nintzen goia

viernes, 5 de abril de 2013

ETXAURI - Pata Negra




   Pata negra izenak oroitzapen onak ekartzen dizkit. Ez nabil urdai azpiko paregabe horren zaporeaz ari. Doinu musikal batzuetaz baizik. Paineko Dorreetako kanpalekuan bi musika kasete gailendu ziran beste guztien artetik. Bata Raulek eta Pacok miresten zuten Extremoduro zen, eta bestea pata negra. Oraindik ikusten dut, eguraldi txarreko bolada batetan, behe kanpamentuan geundela egurrezko txabolaren babesean, pattarrezko botila alde batetik bestera zioala, “!!! todo lo que me gusta es ilegal, es inmoral…¡¡¡” abesten. Marko Prezelj berari ere abesti onek grazia handia egiten zion.
   Bidea gustatu zait, naiz eta motza suertatzen den. Lehenengo bileraren altueran bi putre habiarekin topo egin dut. Bidetik nahiko gertu geratzen dira. Aitzaren kalitatea ona da. Bigarren eta hirugarren luzeak elkartu ditut. Jaitsiera oinez egin dut.
   Eguraldi traketsetik hiesik joan naiz Etxaurira eguzkia eta arri onaren bila, eta lortu ditut.  



Paretaren panoramika



Lehen luzea. Zabalzatarrek dirudienez ezkerragoko fisura batetik jo zuten


Bi eta hiru tiradak. Bidea eskubiko fisuratik dijoa. Jaisterakoan materialea kendu dut tramo horretan putreak ez molestatzeko

jaisteko prest

Etxauri eta bere handitasuna