sábado, 12 de enero de 2013

BERBERANA - Animal caliente -



   Atzo ostirala hilak 11, Berberanako paretan dagoen Animal Caliente bidean eskalatu nuen nire biziko largurik politenetarikoa. Hirugarren tirada zen. Horrelako plakak kirol eskaladan askotan eskalatu ditut, baina, tamalez, eskalatu eta berehala ahaztu egiten ditut. Kontsumoko edozein material bezala, erabili eta bota egiten ditugu zakarretara. Largo onetan saiatu beharra dago, pentsatu nondik hartu pasua ez baita magneiorik adierazteko, seguruak ongi kokatu seguruak izateko, eta guzti ori eginda enkadenatzea lortzen baduzu saria aparta da, lagunaren bostekoa. Ez dut uste momentu horiek ahaztuko ditudanik. Soka kide Aitzol  Doyharzabal Ibarratarra izan nuen. Lau luze ditu bideak. Aipatu dudan hirugarren tiradatik aparte, besteak, ez dira beste munduko gauza.  Baina orokorrean bidea ona da, oso ongi zabaldua. Hau eskalatzaile xume baten iritzia da.

Bidearen hasiera

 Lehen largoa

Aitzol lehen largoan

Bilerara iristen

Aitzol bigarren largoan

Hirugarren tiradan

Hirugarrena

Hirugarrenean

Aitzol hirugarrena bukatzen

Laugarrena bukatzen